Kalesound Maketa Lehiaketako finalistak Bilborocken

Bizkaie! 2007-09-20 12:16   Musikea

Pasa dan bagilean Nontzeberri web guneak antolatutako Kalesound Maketa Lehiaketea egin zan. Ekimena on-line izan zan eta orain kontzertuak datoz. Hilaren 21ean eta 22an, Bilboko Bilborock aretoan, pop-rock eta metal ataletako finalistek joko dabe hurranez hurran. Kontzertuak iluntzeko 21:00etan hasiko dira. Sarrerea dobanekoa izango da.

Barikuan, irailak 21, Infernuko Panpinak eta All Jazz Era taldeen txandea izango da. Inpernuko Panpinak taldeak musika jario sendoa, potentea eta energiaz betea dakar. Eskandinaviatik 90eko hamarkadan arrakastatsu etorri ziran banden antzera, Atxondokoek hard rock eta punk rock indartsua jorratzen dabe, kalidadezko gitarra riff eta soloakaz jantzita.

Gorlizeko All Jazz Era bandakoak, barriz, funk eta jazz esparruetan mobiduten dira eta euren doinuetan estiloen fusinoa da nagusi.

Zapatuan, hilak 22, barriz, Eutanasia eta Hits taldeen ordua izango da. Eutanasiakoek metal eta hardcore estiloen nahasketan eregitako isuria dakarre. Betren batek Pantera taldea be aitatu dau laukote gernikar gaztearen doinua entzuterakoan.

Toil taldeak ezingo dau jo eta, haren ordez, Hitsek joko dau. Arteagako bandearen hasieran nu-metala jorratzen baeben be, denporearen porasuz joera melodikoa nagusitu jake.

- Kalesound Maketa Lehiaketako pop-rock ataleko finalistak:

ALL JAZZ ERA + INFERNUKO PANPINAK

Eguna: irailak 21, barikua
Non: Bilborock
Ordua: 21:00

- Kalesound Maketa Lehiaketako metal ataleko finalistak:

HITS + EUTANASIA

Eguna: irailak 22, zapatua
Non: Bilborock
Ordua: 21:00

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu