Jabier Muguruza eta Martirio alkarlanean
2007-08-10 02:00 Musikea‘Konplizeak’ izeneko diskoaren grabazinorako, hainbat konbidau ekarri ditu Irungo artisteak eta horreen artean dago Martirio, 1970eko hamarkadearen amaieratik Espainiako kopleak dauen ordezkari ezagunenetarikoa.
Jabier Muguruza kantari irundarra Elkar estudioetan dago egunotan urriaren 11n kaleratuko dan ‘Konplizeak’ izeneko disko barria grabetan. Oraingoan, kolaborazinoen artean, Martirio abeslari espainiarra dago.
Grabazino honetarako, hainbat konbidau ekarri ditu Irungo artisteak eta horreen artean dago Martirio, 1970eko hamarkadearen amaieratik Espainiako kopleak dauen ordezkaririk garrantzitsuenetakoa. ‘Bere musikea kulturen arteko zubiaren modukoa dala esan daiteke’, dinoe Elkarreko arduradunek. Izan be, flamenko, kopla, bolero, jazz, rock, tango, guaracha eta abar nahasten ditu izaera orijinala dauen genero barritzaile eta harrigarria sortzeko.
Huelvako artisteak egin dituan kolaborazinoen artean dagoz Jarcha, Jesus Lavilla, Jerry Gonzalez, Maria del Mar Bonet, Compay Segundo, Javier Ruibal, Pedro Guerra, Luis Pastor, Miquel Gil, Chano Dominguez, Susana Rinaldi, Son de la Frontera, Mayte Martin, Miguel Poveda, Kiko Veneno, Amancio Prada edota Ojos de Brujo.
Modu horretan, Jabier Muguruzaren hurrengo diskoaren kolaborazinoak ‘kalitate handia ekarteaz gan, estaduko kantagintzearen erreferentzien artean sartzen dau Muguruza’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!