El Juevesek zuzenketea egin eta ale berezia atarako dau epai-bahiketaz

Bizkaie! 2007-07-24 02:00

Ale berezia abuztuaren 1ean argitaratuko dabe El Jueveseko editorea dan Jose Luis Martinek jakinarazo dauenez. Gainera, webgunea barriro zabaldu dabe ‘Zuzenketea egin dogu’ izenburupean, polemikea eragin dauen portadearen alternatibea erakutsiz. Azal barrian, Asturiaseko Printzea erle mozorroagaz agiri da Letizia and.aren arpegia dauen lore baten gainean hegaz.

Aldizkariaren webgunea oraindino ez dabil behar dan moduan baina ahalik eta arinen normaltasunera bueltetako beharrean dabilzala adierazo dau Jose Luis Martinek eta webgunea kolapsau egin zala, argitalpenaren bahiketearen barri izan eta berehala. El Juevesek aldizkaria bahitzeko erabagia arrazoitzen dauen Auzitegi Nazionalaren ebazpena argitaratu dau eta horregaz batera, ’¿20 de julio de 2007?’ artikulua be argitaratu dabe. Hor azaltzen dira aldizkariaren 1573. alearen bahiketearen ganeko gorabeherak eta egun horretan aldizkariaren idazgela nazinoarteko komunikabideez bete zala adierazoten da. Harridurea be azaltzen da: ‘El Juevesek errege familiaren ganeko ehundaka irudi eta ‘Tocando los Borbones’ liburua be argitaratu dau; umoregile grafikoak gara eta irakurleek eurek eskatzen deuskue adierazpen askatasunaren mugetan mobiduteko eta, jakina, muga horreek zehartzen badoguz, horretarako dagoz epaitegiak baina ¿bahiketea? ¿Polizia kiosko danak arakatzen gure aldizkaria erretiretako? ¿Benetan 2007ko garagarrilaren 20an idatzi genduan hau?

Bien bitartean, fiskaltzak jakinarazo dauenez, irudi polemikoaren egileak, Guillermok eta irudiaren gidoigileak, Manel Font de Vilak azalpenak emon beharko ditue asteon epailearen aurrean, Koroaren kontrako irain delitua leporatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu