Nacha Pop barriro martxan 19 urteko etenaren ondoren

Bizkaie! 2007-06-26 02:00   Musikea

Antonio Vegak eta Nacho Garcia Vegak Nacha Pop, laurogeigarren hamarkadako talde mitikoa barriro martxan jartea erabagi dabe 19 urteko etenaren ondoren. 1988an Madrileko Jacara aretoan emondako kontzertu jentetsua izan zan azkena.

Antonio Vegak eta Nacho Garcia Vegak Nacha Pop, laurogeigarren hamarkadako talde mitikoa barriro martxan jartea erabagi dabe 19 urteko etenaren ondoren. 1988an Madrileko Jacara aretoan emondako kontzertu jentetsua izan zan azkena. Orain, barriz, orduko zaleen eta gaur egungoen gozamenerako bira erraldoia preparau dabe eta lehen kontzertua datorren bagilaren 30ean izango da Gredosen, Musikariak Naturan Jaialdiaren barruan.

Taldearen kantu klasikoak, banaka ibili ziranekoak zein okasinorako sortutako kantu barriak eskainiko ditue zuzenean eta horretarako ondoko musikariak izango dira eurekaz: Basilio Marti (teklistea eta arreglistea), Goar Iñurrieta (gitarristea eta arreglistea), Anye Bao (bateria), Fernando Illan (bajistea) eta Nacho Lesko (teklistea, perkusinonistea eta ahotsak).


NACHA POP 80/07 BIREA

• Bagilak 30, Gredosen, Musikariak Naturan Jaialdian.
• Garagarrilak 4, Bartzelonan, ‘B-ESTIVAL’ Jaialdian.
• Garagarrilak 7, Leonen, ‘Mirador de la Reina Festibalean (Carracedoko Monastegian).
• Garagarrilak 12, Valentzian, ‘Jardines de Vivero’.
• Garagarrilak 26, Vigon, Castrelos parkean.
• Abuztuak 3, A Coruñan, Riazorreko hondartzan.
• Abuztuak 4, Almerian, El Ejidon.
• Abuztuak 15, Lugon, Viveiroko Son e Arte Festibalean.
• Abuztuak 18, Burgoseko Aranda de Dueron, Sonorama Festibalean.
• Abuztuak 19, Ciudad Realeko Udal Auditorioan.
• Irailak 15, Salamancako Plaza Nagusian.
• Irailak 19, Oviedoko San Mateo jaietan.
• Irailak 21, Murtziako Lemon Pop Festibalean.
• Irailak 22, Cordobako Eutopia Festibalean.
• Irailak 29, Alicanteko San Vicente Raspeig.
• Urriak 18, Granadako Kongresuen Jauregian.
Urriak 24, Bilboko Arriaga Antzokian.
• Urriak 26, Madrileko Kirol Jauregian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu