EAEko unibersidadeetan 68.924 ikasle matrikulau ziran 2005-2006 ikasturtean, aurrekoan baino % 5 gitxiago
2007-01-29 01:00Azken bosturtekoan biztanleriak gora egin dauen arren, 1980ko eta 1990ko hamarkadetan izandako beherakadeak eragina izan dau unibersidadeetako matrikulazinoetan, Eustateko iturriek adierazo dabenez.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibersidadeetan 68.924 ikasle matrikulau ziran 2005-2006 ikasturtean. Beraz, aurreko ikasturtearen aldean % 5eko beherakadea izan zan, Eustaten datuen arabera. Azken bosturtekoan biztanleriak gora egin dauen arren, 1980ko eta 1990ko hamarkadetan izandako beherakadeak eragina izan dau unibersidadeetako matrikulazinoetan, Eustateko iturriek adierazo dabenez.
Lurraldez lurralde, matrikulautako guztien % 55 Bizkaian ikasten aritu zan, % 31 Gipuzkoan eta azkenik, % 14 Araban. Matrikulautako guztien % 54 emakumezkoak izan ziran, aurreko ikasturtean izandako ehunekoaren antzera. Zentroen titulartasunari jagokonez, ikasleen % 78 sektore publikoan matrikulau ziran.
Ikasketa motari helduta, lizentziaturetan 29.251 ikasle matrikulatu ziran, ikasle guztien % 44. Diplomaturetan % 22 matrikulatu ziran, Arkitektura eta Injinerutza Teknikoetan % 19 eta Arkitektura eta Injinerutzetan % 15. Emakumeen presentzia nabarmena izan zan lizentziaturetan (% 65) eta diplomaturetan (% 71), eta gizonezkoena, barriz, Arkitektura eta Injinerutza ikasketetan (% 66) eta Arkitektura eta Injinerutza Teknikoetan (% 73).
Ikasle guztietatik 11.709 unibersidadean lehen aldiz sartutakoak izan ziran (% 17), eta hamarretik zortzi unibersidadean sartzeko probaren bitartez sartu ziran. 2005-2006 ikasturtean, 2.602 ikaslek egin zituen graduondoko ikasketak, eta emakumeen eta gizonen kopurua antzekoa izan zan.
Gehien eskatutako titulazinoak Industri Injinerutza Teknikoa (6.857), Irakasle Eskolea (5.623), Enpresa-zuzendaritzea (5.476), Enpresa-zientzien diplomaturea (3.966) eta Industri Injinerutzea (3.184) izan ziran. Bost karrera horreetako izen-emoteak matrikulazinoen % 40 izan ziran joan dan ikasturtean.
Emakumeek aukeratutako ikasketei jagokenez, honakoak nabarmendu ziran: Irakasle-eskolea (4.263), Enpresa-zuzendaritzea (3.160), Psikologia (2.170), Enpresa-zientzien diplomatuea (2.080) eta Zuzenbidea (1.760).
2005-2006 ikasturtean, 31.868 ikaslek egin zituen Gizarte eta Zuzenbide arloetako ikasketak. Bigarren lekuan, 22.895 ikaslek (% 33) ikasketa teknikoak egitea aukeratu eben. Bestalde, Giza Zientzietako ikasketetan 6.206 ikasle matrikulau ziran (% 9). Azkenik, Trebakuntza Esperimentalaren arloan eta Osasunaren arloan 4.128 eta 3.827 ikasle matrikulau ziran, hurranez hurran.
Sexuen araberako lehentasunen harira, gizonezko gehiago egoan ikasketa teknikoetan. Adar horretan matrikulautako 10 ikasletik 7 gizonezkoak izan ziran. Era berean, emakume gehien osasun adarrean izan zan (% 80).
2005ean, 12.320 ikaslek lortu eben unibersidade-titulua. Horreetatik % 92k lehen eta bigarren zikloetako ikasketak amaitu zituen. Danetara, 241 ikaslek gainditu eben doktore-tesia. Bestalde, titulua lortu ebenen % 60 emakumezkoak izan ziran.
2006an, 9.755 ikaslek egin eben unibersidadean sartzeko probea EAEn. Horreetatik 7.943k ohiko deialdian egin eben eta 1.812 ikaslek ezohiko deialdian. Lehenengo deialdian aurkeztutako ikasleen % 97k gainditu eben, eta portzentajea % 81era joan zan bigarrenean. Bestalde, 25 urtetik gorakoentzako probara 464 ikasle aurkeztu ziran. Horreetatik 284k gainditu eben (% 61). EAEko unibersidadeetan 7.089 personek egin eben lan 2005-2006 ikasturtean; 5.194 lagun irakasle izan ziran eta horreetatik % 36 emakumeak. Irakasleak ez ziranak 1.895 izan ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!