Manuel Rivas galiziarrak bere azken eleberria aurkeztuko dau gaur Bilbon
2006-11-23 01:00 KultureaManuel Rivas (A Coruña, 1957) kazetari, eleberrigile, saiogile eta olerkariak ‘Los libros arden mal’ bere azken eleberria aurkeztuko dau gaur, hilak 23, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, 20:00etan hasiko dan errezitaldi literario-musikal batean.
Manuel Rivas (A Coruña, 1957) kazetari, eleberrigile, saiogile eta olerkariak ‘Los libros arden mal’ bere azken eleberria aurkeztuko dau gaur, hilak 23, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, 20:00etan hasiko dan errezitaldi literario-musikal batean. Ekitaldia Alfaguara argitaletxeak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Bidebarrieta Kulturgunearen bidez antolatu dabe.
Aurkezpen honetan, Marcos Melendez eta Gaston Rodriguez musikariek interpretautako tangoek eta Pulpiño Viasconek jotako zerrote musikalak, Rivasek berak irakurriko dituan eleberriaren pasarteetako batzuk lagunduko dabez.
’Los libros arden mal’, literatur kritikearen parte batentzat galiziar narratiba garaikideko lan nagusia da, eta 1936ko abuztuan A Coruñako Dartsenan bi egunetan zehar sutan egon ziran sutzarren hondar ketsuak lurperatu behar izan ebezan langile talde baten istorioa kontetan dau. Gizonak berandu konturatu ziran bertan erre zana liburuak zirala.
Mende erdian zehar luzatzen dan jazoera tragiko honen istorio kolektiboa da liburua. Gerrateak euren bizitzak eta euren ondorengoenak hankaz gora jarri ebazan; halan da be, aurrera egitea lortu eben baina ez eben ahaztu izan behar ebana baina jazo ez zana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!