Babel jaia Durangon: Pog Mo Thon, DJ Axular, Gozategi...

Bizkaie! 2006-11-17 01:00   Musikea

Babel Musik diskoetxeak jai erraldoia antolatu dau Durangoko Azokearen bezperatan, abenduaren 1ean, Plateruena Kafe Antzokian. DJ Axular, Pog Mo Thon, Harrobi, Luhartz, Gozategi eta Txato Plato taldeek eskainiko ditue kontzertuak. Jaialdia arratsaldeko seiretan hasiko da eta sarrerea dobakoa izango da.

Kontzertuez gan, Pog Mo Thon mungiarrek eta DJ Axularrek bideoklipa aurkeztuko dabe jentaurrean. Honezkero, baina, hainbat kazetarik txalo-zaparradeagaz hartu ditue lanok. Pog Mo Thon mungiarrek ‘lan profesionalagoa, landuagoa’ bilatu dabe eta, emoitzea ikusita, ‘pozik’ dagoz. DJ Axularrek ‘Akelarre’ kantean oinarritutako bideoklip ‘luzea, luzeegia’ egin dau. Luzeegia dino, tartean hainbat arazo izan dituelako. ‘Ehun lagunek baino gehiagok hartu dabe parte lanean eta, tartean, orkatil ugari bihortu eta arazo tekniko batzuk izan doguz; film bat grabetea legez izan da’. Lanean Gozategiko trikitilariak be hartu dau parte.

Aitatutako taldeez gan, Harrobiren pop-rock dotorea, Txato Platoren Punk-Ska lotsabakoa eta Luhartzen country bidaiaria entzun ahal izango dira Babel Musik Jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu