Xabier Lete: zaharrak barri

Bizkaie! 2006-11-02 01:00   Musikea

Zemendiaren 10ean, Xabier Letek ‘Abestitzak eta poema kantatuak’ liburua eta plazaratu ebazan lehenengo 3 diskoak formatu barrian eta soinu barrituagaz aurkeztuko ditu Elkar disketxearen eskutik. ‘Xabier Lete’ (1974 / Artezi), ‘Kantatzera noazu’ (1976 / Artezi) eta ‘Lore bat, zauri bat’ (1977 / Herri Gogoa) dira diskoak.

‘Xabier Letek kantau dituan eta kantau Xabier Leteri kantau deutsiezan abestien berbak eta poema kantatuak jasoten dira liburu horretan’, dino Elkar disketxeko arduradun Anjel Valdesek. Horregaz batera, ‘Xabier atzera begira jarri jaku eta bere kanta edo kantu-sorta bakotxaren historiatxua kontetan deusku, ze testuingurutan sortu eban, testuinguru soziala, personala, pentsamentuarena...’, zehaztu dau disketxeak.

Gure kantagintzearen zein olerkigintzearen ordezkaririk garrantzitsuenetarikoa da Lete. Bere lehenengo hiru diskoek arrasto barriak zabaldu ebezan; bere pentsamentua, beti sakona, zuzena, ironikoa eta sentikorra, Euskal Herriko jentearen bihotzetaraino heldu zan.

Aspaldi grabautakoak dira diskoak eta nahiz eta honezkero CD formatoan egon, ‘dagozan moduan ez dabe ezelan be erakusten Leteren benetako irudia’, dinoe disketxeko iturriek. ‘Grabazino horreek garbitu eta bermasterizau egin doguz, sasoi bateko biniloek euken informazinoa, argazkia eta idatzizko edukia ganeratzeko eta dokumentu grafikoak errekuperetako’. Lan garrantzitsua da eta gure kulturearen zutabeak hurrengo belaunaldeei trasmitiduteko erea dala ohartarazo dabe proiektuaren arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu