Getxoko XXI. Udagoieneko Kontzertuak Maria Bayo sopranoagaz hasiko dira

Bizkaie! 2006-10-31 01:00   Musikea

Maria Bayo soprano fiteroarrak, gaur, zemendiak 2, Getxo Antzokian 20:00etatik aurrera emongo dauen kontzertuagaz hasiko dira Getxoko XXI. Udagoieneko Kontzertuak. W.A. Mozarten, Jose de Nebraren, Oscar Esplaren, Eduard Toldraren eta Xabier Montsalvagen piezak eskainiko ditu abeslari nafarrak, Roger Vignoles piano-jolearen laguntzinoagaz.

Getxoko XXI. Udagoieneko Kontzertuak Maria Bayo soprano fiteroarrak Getxo Antzokian 20:00etatik aurrera emongo dauen kontzertuagaz haisko dira. W.A. Mozarten, Jose de Nebraren, Oscar Esplaren, Eduard Toldraren eta Xabier Montsalvagen piezak eskainiko ditu abeslari nafarrak, Roger Vignoles piano-jolearen laguntzinoagaz.

Abeslari nafarrak ospe handia lortu dau munduko agertoki eta areto ezagunetan eta bere ibilbide artistikoaren momenturik onenetarikoan dago. Kritikearen eta publikoaren eretxiak bat datoz: Bayoren karismea, bere ahots-tinbrearen argitasuna, bere ahoskerea eta, batez be, antzezten dituan personaien psikologia zehaztasunez interpretetako gaitasuna dauka.

Zemendiaren 3a, barikua, Ensemble Ausonia taldearen eguna izango da eta XVII. eta XVIII. mendeko musikea eskainiko dau. Oraingo honetan, taldeak, Isabelle Poulenard sopranoagaz batera, Mozart konpositorearen ganeko programa monografikoa eskainiko dau.

Zapatuan, zemendiak 4, Nova Lux Iruñeko Ganbara Koraleko taldea egongo da Getxo Antzokian, David Guindano Igarretak zuzenduta, Juan Francés musikagilearen inguruko programea interpretetako. Programan, salmo konposizinoak entzun ahal izango ditu publikoak.

Bestalde, kontzertu horreekaz batera, eta Mozarten jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko, artistearen ganeko erakusketea izango da ikusgai Algortako Erakustaretoan urriaren 30etik zemendiaren 10era bitartean. Bertan, bisitariek artista handiaren lana, bizitza eta XVIII. mendeko musikea ezagutu ahal izango dabe, besteak beste.

Ziklo honen kontzertuetarako sarrerak Algortako Kultur Etxean, BBKren orotariko kutxazainetan, 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakietan eta www.bbk.eswebgunean dagoz salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu