Gernikako XXVIII. Urriko Azken Astelehena

Bizkaie! 2006-10-30 01:00

Euskal nekazaritzako produktuen hitzordu nagusietako bat da Gernikakoa. Azokeak, BBK-k itxitako 280 postu baino gehiago izango ditu Gernikako urigunean (Juan Calzada -74 -, Pablo Picaso -22-, Artekale -44-, Industria -40-, San Juan Ibarra Enparantza -26-, Pasealekua -74-).

Euskal nekazaritzako produktuen hitzordu nagusietako bat da Gernikakoa. Azokeak, BBK-k itxitako 280 postu baino gehiago izango ditu Gernikako urigunean (Juan Calzada -74 -, Pablo Picaso -22-, Artekale -44-, Industria -40-, San Juan Ibarra Enparantza -26-, Pasealekua -74-). Aurtengo barrikuntza nagusienetakoa da San Juan Ibarran be salmenta tokiak izango dirala.

Pasa den zezeilean Gernikako Udalak aitatutako azokearen antolaketeagazko lankidetzea gauzatzeko lehiaketea deitu eban, eta BBKri esleitu jakon 3 urtez. Eskabideak jaso eta oro har azokearen eta beren beregi produktuen kalidadea hobetzeko asmoz abiarazotako aukeraketa prozesua burutu ondoren, ondoko erakusketariek hartuko dabe parte:

Barazkiak 24
Loreak eta landareak 8
Txakolina 25
Sagardoa 7
Frutak 12
Gaztak 58
Eztia 6
Kontserbak 8
Ogia eta pastela 24
Bestelakoak 8

Urtero legez, azokan lehiaketa bat egingo da, Barazki, Fruta, Landare apaingarri, Txakolin, Ezti eta Gaztaren kategorietan erakutsitako produktuen kalidadea eta itxurea sarituko dituana. Lehiaketa horren bidez, BBK-k 3.000 euro baino gehiago emongo ditu saritan.

Kontuak kontu, Gernikara hurreratuko diran milaka lagunek ohiko giroaz gan, bertsolariakaz, Merkatu Plazan jarritako Artisautza Azokeagaz, pala eta xistera partiduakaz zein Egan taldearen musikeagaz disfrutetako aukerea izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu