Euskerazko filmak sustatzeko diru-laguntzinoa emongo dau Jaurlaritzeak
2006-07-27 02:00Aurrekontua 678.000 eurokoa izango da eta helburu nagusia zine-areto eta emonaldi komertzialetan euskerazko filmen emonaldiak eragitea eta euskaratutako filmak bideo eta DVD formatuetan izatea bultzatzea da.
Zine-areto eta emonaldi komertzialetan euskerazko filmen emonaldiak eragitea eta euskaratutako filmak bideo eta DVD formatuetan izatea bultzatzeko helburuagaz, Eusko Jaurlaritzeak 678.000 euroko aurrekontua preparau dau.
Zine, bideo eta DVD enpresa banatzaileek laguntzinoak izango dabez aitatutako ikus-entzunezko produktuak euskeraz bikoiztuta edota azpititulauta merkaduratzeagaitik.
Egitasmoaren bitartez, euskeraz dagozan filmak zirkuitu komertzialean sartu gura dira eta, gitxika-gitxika, kultur kontsumo horreetan euskerazko eskaintzea izatea lortu gura da, euskeraz dagozan filmen kontsumoa sustatzeaz gan.
Zinema zein bideo eta DVDko zirkuitu komertzialera zuzentzen dan egitasmo hau pelikula barriei zuzenduta dago batez be. Horregaz batera, deialdi honen bitartez lagundutako filmak euskeraz estreinau beharko dira edota euskerazko estreinaldia gaztelaniazkoagaz batera izan beharko da.
Zine-aretoetara zuzendutako filmen kasuan, estreinaldia gitxienez hiru zine-aretotan batera izan beharko da; horretarako, pelikula bakotxaren lauzpabost kopia egingo dira eta urigune nagusietan jarriko dira ikusgai. Uriburu eta herrietako areto komertzialetan zabaldu ondoren, kultur etxe eta eskoletan zabaldu ahal izango dira. Ganera, banatzaileek deialditik jasoko daben laguntzinoaren zati bat euskerazko pelikulen sustapenera zuzendu beharko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!