Eguzki-izpiek urtero 60.000 lagun hilten dabez

Bizkaie! 2006-07-26 02:00

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) aurkeztu dauen ‘Izpi ultramoreen ondorioz sortutako gaixotasunen arazo orokorra’ txostenaren arabera, eguzkipean luzaroan egoteagaitik munduan urtero gitxi gorabehera 60.000 persona hilten dira erradiazinoek sortarazoten dabezan melanoma eta beste minbizi mueta batzuk dirala eta.

Dokumentu horrek osasuna kaltetzen daben bederatzi ondorio aurreikusten ditu, besteak beste, melanoma txarren agerpena, zelula basalen kartzinomea eta zelula ezkatadunen kartzinomea, besteak beste.

‘Erradiazino ultramoreak osasunean sortarazoten dabezan arriskuen ikuspegi orokor honek oinarri sendoa emoten deusku osasun publikoan ekimenak abiarazoteko. Danok behar dogu eguzkia baina gehiegi hartzea arriskutsua izan daiteke’, dino Genevan Maria Neira OMEko Osasun eta Ingurumen zuzendariak.

Eguzkipean gehiegi egoteak munduan sortarazoten dituan 60.000 heriotzetatik, OMEren ustetan, 48.000 hildako inguru melanoma txarrek eragindakoak dira eta beste guztiak larruazaleko kartzinomak.

Txostenaren gomendioak, besteak beste, honakoak dira: eguzkia denpora gitxiago hartzea, izpiak indartsuagoak diranean gerizpean egotea, jantzi egokiak eroatea eta gitxienez 15 faktoreko babes-kremak erabiltea eta UVA izpiko lanparak ebitetea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu