III. Bertso Paper Lehiaketearen irabazleak Terra Mitican

Bizkaie! 2006-06-30 02:00   Bertsolaritzea

Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatzen dauen eskola-umeentzako bertsoen lehiaketeak aurten 300 bat parte-hartzaile izan ditu.

Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatzen dauen eskola-umeentzako bertsoen lehiaketeak aurten 300 bat parte-hartzaile izan ditu

Sabino Arana Kultur Elkargoak Euskal Herri osoko eskola-umeentzat antolatzen dauen Bertso Paper Lehiaketearen hirugarren aldian lau kategorietan sailkatu diranek Terra Mítica Gaikako Parkean eta Valentziako Arte eta Zientzien Hirian gozau dabe euren saria bagilaren azken egun honeetan.

Bertsolaritzako promesa barriek, gurasoak eta senide batzuk lagun, lau egunean atrakzino ugariz gozetako aukerea izan dabe, euren zaletasun batean jardunez batera: bertsolaritzan.

Sabino Arana Kultur Elkargoaren jarduera hau urtero antolatzen dauen egitarau baten barruan kokatzen da; helburua argia da: gazteen artean, Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik DBHko 4. Mailara bitarteko ikasleen artean, euskerearen erabilerea bultzatu eta sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu