‘Txorixak galduta egozanian’ dokumentala ikusgai

Joseba Terreros 2006-06-30 02:00   Barriak

Dokumentalak hausnartzera bultzatu gura ditu ikusleak eta horretarako baserriaren inguruko bizimodua erakutsiko deutse. Zuzendariak urtebete egin eban Zumarragako Oraa baserrian biziten.

Dokumentalak hausnartzera bultzatu gura ditu ikusleak eta horretarako baserriaren inguruko bizimodua erakutsiko deutse. Zuzendariak urtebete egin eban Zumarragako Oraa baserrian biziten: ‘Baserriaz neukan ikuspegia zeharo aldatu da, horrek ez dau esan gura ederra ez danik, baina kaleko jenteak baserritarren inguruan daukagun irudi idiliko eta bukoliko hori hausi dau: gauzak aurrera atarateko behar dan indarra eta sendotasuna, gizakia eta lurraren artean dagoan loturea’.

Jose Maria Gonzalez oñatiarrak, bere irakasle Jose Luis Guerin zinemagilearen bideari jarraituz, ‘Txorixak galduta egozanian’ dokumentalean galdu aginean dagoan baserri giroaren errealidadea erakusten dau. Kameraren aurrean, itsasoaren aurrean parau eitekean moduan parau da zuzendaria: ‘gaur egun dokumental izena euki arren, erreportajea diran dokumentalak dagoz, balio zinematografikorik ez daukienak, edozelan eginda dagozanak. Balioa euki leikie irudiek balioa daukielako, baina ez kontauta dagozan ereagaitik. Niretzat bata zein bestea garrantzitsuak dira’, argitu dau Jose Maria Gonzalezek.

Euskeraz egindako ‘Txorixak galduta egozanian’ dokumentala Bilboko Multicines zinemetan ikusi ahal izan da aurreko astean eta hemendik aurrera beste aretoren batean pantailaratuko dalakoa dauka zuzendariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu