Gerediagak Pablo Pedro Astarloa omenduko dau gaur bere heriotzearen 200. urtemugan

Bizkaie! 2006-06-29 02:00

Pasa dan bagilaren 2an ospatu zan Pablo Pedro Astarloaren (1752-1806) heriotzearen 200. urteurrena eta urtemuga hori gogoratzeko asmoagaz, Gerediaga alkarteak euskaltzale durangarra omendu eta euskerearen alde izan eban konpromisoa goraipatu nahi ditu.

Pasa dan bagilaren 2an ospatu zan Pablo Pedro Astarloaren (1752-1806) heriotzearen 200. urteurrena eta urtemuga hori gogoratzeko asmoagaz, Gerediaga alkarteak euskaltzale durangarra omendu eta euskerearen alde izan eban konpromisoa goraipatu nahi ditu. Horretarako, bagilaren 29an, omenaldi-ekitaldia egin eban, hain zuzen Pablo Pedro Astarloaren jaiotzearen egunean.

Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasi zan Durangoko Udaletxearen aurrean. Orain urte batzuk bertan jarritako oroigarria barriztau egin da eta hori erakutsiz hasi ziran omenaldiko ekitaldiak.

Ondoren, Astarloaren otailua dagoan lekuan jarraitu eban omenaldiak lora eskaintzeagaz eta zuhaitz bat landatuz. Bertan izan ziran Garaiko dantzariak, eurak izan ziralako 1886ko Durangoko Euskal Jaietan dantza txapelketaren irabazleak. Horrezaz gan, Xabier Amuriza eta Goirka Lazkano bertsolariak eta txistulariak be izan ziran.

Pedro Pablo Astarloaren omenaldi-ekitaldia Gerediaga alkarteak antolatu eban Durangoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu