EHGAMek ekitaldi ugari antolatu ditu Bilbon, bagilaren 28ko Askapen Gay eta Lesbianoaren Nazinoarteko Egunerako
2006-06-21 02:00Askapen Gay eta Lesbianoaren Nazinoarteko Egunean bertan, bagilaren 28an, manifestazino bat abiatuko da arratsaldeko 20:00etan Bilboko Moyua plazatik.
Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduak (EHGAM) zenbait ekitaldi antolatu ditu Bilbon, bagilaren 28an ospatzen dan Askapen Gay eta Lesbianoaren Nazinoarteko Egunaren inguruan.
Gauzak holan dirala, bariku honetan, hilaren 23an, Tel Aviveko Queeruption mobimentuko Mark Rowleyk 'GayLesQueer Borroka Ekialde Hurbilean' izenburuko berbaldia eskainiko dau, arratsaldeko 19:30 aurrera, Boluntan (San Antongo BBK eraikinean).
Askapen Gay eta Lesbianoaren Nazinoarteko Egunean bertan, bagilaren 28an, manifestazino bat abiatuko da arratsaldeko 20:00etan Bilboko Moyua plazatik. Hegoak, BiziGay, Euskal Hartzak, Aldarte eta Queer Ekintza taldeakaz batera antolaturiko martxa izango da.
Horrezaz ganera, manifestazinoaren ondoren, afari-ikuskizun-jaia izango da Kafe Antzokian; 20 euro balio dau afarirako tiketak, baina ikuskizunerako (23:45 aldera) zein geroko jairako sarrerea doban izango da. Ikuskizunean parte hartuko daben artistak, Esteban transformistea, Iker Ortiz de Zarate Euskabaret taldeagaz eta Eneko Amezketa eta bere Antzart dantza taldea izango dira. Bertan, 2006ko Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina banatuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!