Ken Zazpik Arriagan emongo deutso amaierea gaur bireari

Bizkaie! 2006-06-05 02:00   Musikea

Gernikarrek Gelditu denbora , hirugarren diskoa, aurkeztuko dabe gaur, bagilak 6, Bilboko Arriaga antzokian (20:00).

Ken Zazpi taldekoek Gelditu denbora , hirugarren diskoa, aurkeztuko dabe gaur, bagilak 6, Bilboko Arriaga antzokian (20:00). Lan barria akustikoan eta zuzenean grabau eben eta hainbat antzokitan aurkeztu ostean, Arriagan emongo deutse amaierea bireari.

Aurreko lanetik zazpi kanta birmoldatu dabez eta sei kanta barri dagoz diskoan. Zuzeneko lan horren edizino bi egin dira, bestalde, bata euskaraz eta bestea, berezia, katalanezko kanta bi batzen dituana. Bigarren edizino horregaz, Kataluniako lagun eta jarraitzaileak gogoan izan dabez.

Ganera, sei kanta barri eta zazpi kanta birmoldatuakaz batera, Lauaxetaren ‘Zapalduen olerkia’ abestiaren bideoklipa be badakar CDak.

Ken Zazpiren lehenengo lana, Atzo da bihar , 2001ean argitaratu zan. Bigarrena 2003an atara eben eta 18.000 kopia saldu ebezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu