Munduko Futbol Txapelketea Internetez

Bizkaie! 2006-05-22 02:00

Historian lehenengoz, txapelketa honetako partidu guztiak sarean eta denpora errealean ikusi ahal izango dira Brasileko kate batek horretarako preparautako globo.com webgunean.

Alemaniako Munduko Futbol Txapelketako partidu guztiak Internet bidez ikusteko aukerea izango da aurten, historian lehenengoz.

FIFAren eta nazinoarteko komunikabideen artean Interneten txapelketako argazkiak eta ikus-entzunezko artxiboak ikusteko aukerearen ganean izandako negoziazinoen ondoren, on-line komunikabideez gan, Brasileko webgune batek, globo.com, partidu guztiak denpora errealean emongo dituala jakinarazo dau. Internet bidez munduko txapelketa bat osorik ikusteko aukera emongo dauen lehenengo webgunea izango da. Zerbitzua pagau egin behar izango da eta webguneak eskaintza ugari jarriko ditu ikusgai: jokaldi batzuk barriro ikusteko aukerea, golak gogoratzeko edota zutabegile ospetsuen artikuluak irakurteko aukerea emongo dau, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu