Orhiko xoriagaz hegaz
2006-05-19 02:00 MusikeaEuskaldun izaerearen interpretazinoaren bila egin dau lan musikari gipuzkoarrak.
Juan Mari Beltran gipuzkoarrak ‘Orhiko xoria’ izenburupean disko barria kaleratu dau Elkar diskoetxearen eskutik. Euskaldun izaerearen interpretazinoaren bila egin dau lan musikariak eta beraren aportazinoak iraunkorrak izango dirala uste dau diskoetxeko arduradun Angel Valdesek. Musika herrikoiari indar gehiago emotearren, diskoa zuzenean grabau dabe Suso Saiz teknikariagaz. Beltranek esker bereziak emon deutsoz Saizi eta taldeko bost kideei eta inguruko teknikari eta laguntzaileei eskerrak emonez hasi dau berbalditxua. ‘Bakotxak dakiena eta ahal dauena egiten dau eta nik ezingo neuke beste gauzarik egin’, dino musikariak euskal tradizinoko musikeaz berbetan. ‘Zer da herri musikea?’ Galderea egiten deutso beraren buruari eta berak emon deutso erantzuna: ‘unibersala dana norbere egitea’.
Interpretazinoa eta sormena bat egin ditu Beltranek, ‘momentuan ikasitakoa emoteko eta aurretik ikasitako danak erakusteko’. Horretan, Iñigo Monreal, Miriam F. Atxaerandio, Aitor Gabilondo, Ander Barrenetxea eta Jasone Camarari izan ditu bidelagun. Ganera, izen handiko kolaboratzaileez be inguratu da, Alan Griffin irlandarra kasurako. Tartean hainbat lagun omendu ditu, Txilibrin albokari arratiarra besteak beste.
Txalapartea oinarri legez hartuta, euskal tradizinoko hainbat musika-tresna dagoz entzungai 16 abestiz osotutako diskoan. Tartean irudiren bat edo beste ikusteko aukerea be eskaintzen dau lanak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!