Fortuny ontziaren zoritxarra

Bizkaie! 2006-05-19 02:00

Ontzia bidaiaririk barik etorri da Ingalaterratik bueltan, Erresuma Batuko Administrazinoaren aginduz.

Bilbao-Portsmouth itsas-bidaia egiten dauen Fortuny ferryaren lehenengo bidaia ez da ondo hasi, izan be, Ingalaterrara heldu eta bidaiaririk barik etorri da bueltan, Erresuma Batuko Administrazinoaren aginduz. Maritime and Coastguard Agency itsas-agentziak itsasontziaren inguruan egindako txostenaren arabera, ontziak ez ditu ingelesek ezarritako azterketa teknikoak pasau. Acciona Trasmediterranea ontziaren jaubeak, barriz, kontrakoa dino, hau da, ferryak Bilbotik urten ebanean ondo beteten ebala araudia. Enpreseak ohar baten bidez zabaldu dau harrituta dagoala jazotakoagaz eta agintari ingelesek hartutako erabagia 'neurribakoa' dala uste dabe. 'Erresuma Batuko portu batean lehen eskala egitean ez da bape normala bost ikuskatzaile joatea ontzira. Ganera, ikuskatzaileak ontzian egozanean kaleratu eben prentsa-oharra agintariek; ez da bape normala', dinoe jaubeek.

Espainiako Merkataritza-Itsasketarako Zuzendaritzeak nabarmendu dauenez, administrazino biek, espainiarrak eta britainiarrak emondako baimen guztiak zituan ontziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu