Berrehundik gora partaide Sabino Arana Kultur Elkargoaren Bertso Paper Lehiaketearen III. edizinoan
2006-05-04 02:00 BertsolaritzeaEpaimahaiak aurkeztutako lanen maila altua azpimarratu dau, bai erriman eta bai mezuan, eta adierazi dau horrek erakusten dauela gazteak gero eta gehiago saiatzen dirala eta hobeto ikasten dabela bertso-eskoletan.
A kategoriako (Lehen Hezkuntzako 2. zikloa) irabazlea Ane Etxebarria Mungiako Bentades Ikastetxekoa izan da; bigarren eta hirugarren postuetan Mikel Tapia Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa eta Maialen Akizu Urretxuko Gainzuri HIkoa sailkatu dira, hurranez hurran.
B kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa), danetara 120 lan aurkeztu dira eta irabazlea Jone Alberdi Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa izan da. Kategoria honetako bigarren sailkatua Miriam Etxaniz Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolakoa izan da, eta hirugarrena Iñaki Dorronsoro Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa.
Hirugarren edo C kategorian (DBHko 1.a eta 2.a) lanik onena Amaia Iturriozena izan da, Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa; atzetik, Izaro Zinkunegi Azpeitiko Ikasberri Ikastolakoa eta Mikel Dorronsoro Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa izan ditu.
Azkenik, D kategorian (DBHko 3.a eta 4.a) Ainhoa Mujika Ordiziako Jakintza Ikastolakoa izan da irabazlea. Bigarren postua Lekeitioko Resurreccion Mª de Azkue Ikastolako Xabier Iturraspek eskuratu dau, eta hirugarrena, Zornotzako Andra Mari Ikastolako Maialen Larreak.
Epaimahaiak aurkeztutako lanen maila altua azpimarratu dau, bai erriman eta bai mezuan, eta adierazi dau horrek erakusten dauela gazteak gero eta gehiago saiatzen dirala eta hobeto ikasten dabela bertso-eskoletan.
Saritu guztiei emongo jaken erregalua Valentziako Arte eta Zientzien Hirira eta Terra Mitica Parkera joateko bidaia bana izango da. Bidaia bagilaren azken aldean egingo da.
Sabino Arana Kultur Elkargoak antolatzen dauen Bertso Paperen Lehiaketaren hirugarren aldian Euskal Herri osoko 200dik gora eskola-umek parte hartu dabe.
Epaimahaia irakaskuntzako eta bertsolaritzako profesionalek osotu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!