'Erramunen soinua', umeei trikitixea zer dan azaltzeko istorioa
2011-12-15 11:03 MusikeaBizkaiko Tritikitixa Alkarteak Unai Elorriagak idatzitako umeentzako Erramunen soinua liburua eta diskoa kaleratu barri ditu. Idazle algortarrak personai xelebre batzuei buruzko istorioa sortu dau, trikitixearen nondik-norakoak azaltzeko; nondik datorren, zelan joten dan, zeintzuk erritmo erabilten diran eta abar.
Bilboko 8 eleizatan abesbatzen kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era
2011-12-14 11:13 MusikeaBasurtu, Abando, Santutxu, Indautxu, Castaños eta Atxuriko zortzi eleizatan Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era. Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero, Bizkaiko Abesbatzen Alkarteagaz alkarlanean. Aurtengo edizinoan, ekimenak 21 talde alkartuko ditu.
Areetako Ondarreta abesbatzak 'Gabonak munduan' diskoa aurkeztu dau
2011-12-13 14:57 MusikeaGetxoko Areetako Ondarreta abesbatzak Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko diskoa aurkeztu barri dau, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Diskoan igaz abesbatzak Algortako Salbatzailearen eleizan egindako kontzertua jaso dabe.
Pantxoa eta Peio bikoteak etena iragarri dau
2011-12-13 11:29 MusikeaPantxoa Carrere eta Peio Ospital bikoteak euren ibilbide musikalean etena egitea erabagi dabe. Dana dala, hurrengo asteetan kontzertu bi eskainiko ditue, oholtzak itxi orduko: bata, domekan, abenduaren 18an, Itsasun, eta, hilaren 20an, Bilboko Euskaldunan. Bikote lapurtarrak ez dau esan etenaldia noiz arte izango dan.
Cicatriz talde mitikoaren disko guztiak berrargitaratu ditue
2011-12-13 10:42 MusikeaZika records zigiluak argitaratutako disko guztiak eskuragarri ipini barri ditu Oihuka-Elkar etxeak, bai euskarri fisikoan bai euskarri digitalean (spotify, i-tunes eta abar). Natxo Cicatrizek sustatutako diskoetxeak 1990eko hamarkadan kaleratutako lau diskoak deskatalogauta egon dira; orain, berreskuratu, birmasterizau eta berrargitaratu egin ditue
'Rapherria', lehen Euskal Rap Bildumea plazaratu dau infozazpi irratiak
2011-12-02 14:30 MusikeaEuskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe
Igor Otxoak agur esan deutso Oreka Tx proiektuari Quebecen
2011-12-02 11:30 MusikeaHarkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa Oreka Tx-eko kideak Quebecen dagoz egunotan txalapartea eta euskal kulturea bertan ezagutarazoteko asmoz. Bertan emon dau Igor Otxoak Oreka Tx-gaz egingo dauen azkenengo kontzertua.
Bruce Springsteenen Donostiako kontzertuko sarrerak salgai
2011-12-02 10:36 MusikeaBruce Springsteenek 2012ko bagilaren 2an joko dau Donostian, eta gaur, goizeko hamarretan ipiniko ditue salgai sarrerak. Kontzertua Anoetako estadioan izango da. Sarrerak erosteko hainbat bide dagoz: www.ticketmaster.com gunean, 902 150 025 telefonoan, edo Fnac eta Carrefour dendetan.
Kaotikok kalean dauka Bilboko Aste Nagusian grabautako 'X' zuzeneko lana
2011-12-01 17:38 MusikeaKaotiko taldeak zazpigarren diskoa plazaratu dau, X zuzeneko lana, Baga-biga diskoetxeagaz. Aurtengo Bilboko Aste Nagusian grabau eben diskoa, abuztuaren 24an. Orain arte argitaratutako disko guztietatik abesti esanguratsuenak batu ditue, 28 kanta danetara.
Oihan Vegak 'Olentzero&Co' aurkeztu dau Bilbon, euskerazko lehenengo musikal originala
2011-12-01 17:03 MusikeaMusikal moderno eta apurtzailea da Broadway estiloan, oso bizia eta rock-pop doinuakaz. Familia osoarentzako ikuskizuna. Igaz jasotako arrakastearen ostean, (5.000 personatik gora ikusi eben) aurten Bilbon eta Iruñean izango da. Abenduaren 8an, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eta abenduaren 27an, barriz, Iruñeako Baluarte auditorioan.
Xabik eta Pettik rock´n´roll zaharraren doinuz atondu dabe diskoa barria
2011-12-01 14:53 MusikeaAspaldi ezagutu arren, eta hamaika bider alkarregaz zeozer egin behar dabela esan ostean, Xabik eta Pettik lortu dabe bat egitea. Bilbon aurkeztu dabe zortzi kantako Xabi ta Petti diskoa, Gaztelupeko Hotsak. Abenduaren 5ean Durangoo Azokan izango dira, Ahotsenean. Ostean, diskoa aurkezteari ekingo deutse. Taberna, areto zein estadioak beteteko prest gagoz, esan dau umoretsu Xabik.
Esan Ozenki diskoetxe historikoak katalogoa digitalizau egin dau lehenengo aldiz
2011-12-01 10:34 MusikeaEsan Ozenkik bere katalogoa erabarritu eta digitalizau egin barri dau. Badira hamar urte Esan Ozeki desagertu zana,eta haren ostean, Metak sortu zan; ha be 2006an zerratu zan. Aurrerantzean, The Orchard banatzaile digitalak hainbat ataritara edegiko dau, 23 gunetara hain zuzen be.
'Azaletatik sustraietara', euskal musikagintzearen 50 urteko ibilbidea azalez azal
2011-11-30 14:01 MusikeaAzaletatik sustraietara. Euskal musikaren azalak 1960-2010 liburuak 60ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arteko bidaia musikala eskaintzen deusku, urteotan euskal musikagintzeak sortu dituen diskoen azalez azale. 600 bat azaletan laburtu ditue azkenengo 50 urteak, Xabier Letegaz edo Mikel Laboagaz abiatu, eta Zea Mays edo Gosegaz amaitu.
Esperimentazinotik abiatutako 'Mara-mara' diskoa aurkeztu dabe Igor Arzuagak eta Luis Vilek
2011-11-29 14:19 MusikeaEstudioan sartu barik laborategian sartu dira Igor Arzuaga eta Luis Vil musikariak Mara-mara (Gaztelupeko hotsak) sortzeko. Abestiak Arzuagak berak sortu ditu, baina Vilek egin ditu moldaketa guztiak. Bilbon egin dabe aurkezpen-prentsaurrekoa, eta laster eskainiko dabe jentaurrean, Durangoko Azokan, hain zuzen be, Ahotsenean, abenduaren 4an.
The Free Fall Band, Echovolt eta Dr. Skyloop dira Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketearen irabazleak
2011-11-29 12:54 MusikeaBilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko 541 taldek emon eben izena; euskal taldeak batzuk, Espainiakoak beste batzuk eta Europakoak ganerakoak. Taldeotako kideak 18 eta 35 urte bitartekoak dira. Epaimahai profesionalak 40 talde aukeratu zituan irailaren 22tik aurrera Bilborock aretoan zuzenean joteko.
Suabe hasi eta eztanda egiten daben kantuak, Antton taldearen lehenengo diskoan
2011-11-28 14:50 MusikeaKontraesan ugariko lana plazaratu dabe bizkaitarrek, izenetik hasita. Izan be, Antton Uriarte taldeko gitarrajolea eta abeslaria da, lehenago bakarlari ibilitakoa Antton izenagaz. Halandabe, talde osoarentzako Antton izenari eustea erabagi dabe, berez bost lagun diran arren, ezelako hierarkia barik.
Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero-jotzailearen biografia kaleratu dabe
2011-11-28 13:14 MusikeaMiel Anjel Elustondok Landakanda, soinuaren erregea Ramon Zubizarreta Larrañaga Landakanda pandero-jotzailearen biografia idatzi dau. Liburuaz gan, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak CDa be argitaratu dau, hamazazpi kantagaz. Hauxe da pandero-jotzaile bati eskainitako lehenengo liburua, orain arte soinu-jotzaileen ganeko lanak argitaratu ditue eta.
Trikitixea eta pop musikea bat eginda, Gaizka Peñafielen lan barrian
2011-11-25 14:48 MusikeaLagunartean izenburuko diskoa kaleratu dau Txorierriko musikari gazteak, publiko guztiei zuzendutako doinu fresko eta heterogeneoz osotua. Kantak idatzi, abestu eta trikitixea jo, danetarik egiten dau lan honetan Gaizka Peñafielek, baina kolaborazino ugari euki ditu, Kepa Junkera eta Xabi Solanorena tartean.
Governors % 100, 'Collage' disko barrian
2011-11-24 14:51 MusikeaArrasateko taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau, bederatzi abestiko Collage indartsua. Mauka etxeagaz kaleratu dabe lan barria. Laster entzungo doguz abesti barriak zuzenean, izan be abenduaren 3an, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe. Hirugarren lan honetan Governors taldea ehuneko ehun topauko dogula azpimarratu da J. Sang abeslariak, 'Collage' Governors da, %100, ñabardura batzukaz.
Erritmoa eta umorea bat eginda datoz, Ze esatek! taldearen lan barrian
2011-11-24 14:50 MusikeaRock&Ron izena ipini deutsie CD eta DVDari, estilo biziak eta Kubako bizipenek bat egiten dabe-eta. Izan be, CDko hamalau abestietan betiko esentzia dantzazalea mantendu dau taldeak eta DVDan, barriz, Kubara egindako bidaia jaso dabe, dokumental baten.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan