Bilboko 8 eleizatan abesbatzen kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era

Bizkaie! 2011-12-14 11:13   Musikea

Basurtu, Abando, Santutxu, Indautxu, Castaños eta Atxuriko zortzi eleizatan Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era. Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero, Bizkaiko Abesbatzen Alkarteagaz alkarlanean. Aurtengo edizinoan, ekimenak 21 talde alkartuko ditu.

Basurtu, Abando, Santutxu, Indautxu, Castaños eta Atxuriko zortzi eleizatan Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak izango dira abenduaren 15etik 30era. Programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero, Bizkaiko Abesbatzen Alkarteagaz alkarlanean. Aurtengo edizinoan, ekimenak 21 talde alkartuko ditu.

Emonaldi guztiak dobakoak izango dira, eta lehenengoa eguen honetan (arratsaldeko 20:15ean) egingo da, Basurtuko Sortzez Garbiaren Eleizan, Mikel Deuna Abesbatza, Medaski Abesbatza eta Gaudeamus Hodie Abesbatza taldeen eskutik.

Programak bi helburu ditu; alde batetik, Bilboko abesbatzei, egun horreetan gure urian parte hartzeko aukerea eskaintzea, eta, beste alde batetik, edozein edadetako eta edozein auzotako herritar guztiei, egun berezi horreetan abesbatzen betidaniko musikaz gozetako aukerea eskaintzea. Holan, taldeek, konposizino klasikoz osotutako emonaldiak eskainiko ditue, abesti herrikoiak eta musika sagraduak jasoz.

Bilboko 21 abesbatzek ehun abesti baino gehiago eskainiko ditue, eta horreen artean Euskal Herriko gabonetako kantak eta abesti herrikoiak dagoz, baina baita munduko beste txoko batzuetakoak be.

Hurrengo egunean, abenduaren 16an, arratsaldeko 20:00etan, El Salvador parrokiak Bizkaiko Injineruen Abesbatzako kideak eta Bilbao Argia Otxotea eta Lagundi Abesbatza hartuko ditu. Zapatuan, abenduaren 17an, arratsaldeko 20:30ean, lekukoa San Frantzisko Xabier eleizeak hartuko dau, Begoñako Sustraiak, Sanfran Korue eta Deustoarrak Abesbatzak eskainiko daben kontzertuagaz.

Abenduko laugarren astean, Santutxuko Karmelok hartuko dau txandea, eguenean, abenduaren 22an, arratsaldeko 20:30ean, Arraizpe Abesbatza, Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra eta Urretxindorra Abesbatza taldeakaz; abenduaren 23an, arratsaldeko 20:00etan, Emitenia Ganbera abesbatzak eta Jatorki Abesbatzak Indautxuko Jesuiten Egoitzako Eleizan abestuko dabe. Abenduko azken asterako programea Asisko San Frantzisko eleizara (5. parrokia) joango da eguenean, abenduaren 29an, arratsaldeko 20:00etan, Otxarkoagako Abesbatza Alkartearekin, San Inazio Abesbatzagaz eta San Anton Abesbatzagaz.

Gabonetako Abesbatzen Kontzertuen zikloa Gabon Zahar bezperan amaituko da, abenduaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan San Anton eleizan eta 20:00etan Begoñako Basilikan eskainiko dan programa bikotxagaz. Azken emonaldi horretan, aurten bere 25. urteurrena ospatzen dauen Garaizarko Matsorriak Abesbatzaren partaidetza berezia izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu