XII. Balendin Enbeita lehiaketea martxan da

Bizkaie! 2017-04-27 09:41   Bertsolaritzea

Beste urte batez, Algortako Bertsolari Eskoleak bertso-jartzaileei aukera emongo deutsie bertsoak idatzi eta lehiaketan parte hartzeko.

Altxa Kopla Hori! maiatzaren 5ean hasiko da Araban

Bizkaie! 2017-04-26 13:37   Bertsolaritzea

Altxa Kopla Hori! egitasmoa martxan ipini dau Arabako Bertsozale Alkarteak udabarri honetarako, zaleei koplakaz disfrutetako aukerea emoteko asmoz.

Arratiako eta Galiziako ikasleen arteko trukea, Regueibertsoren bigarren edizinoan

Bizkaie! 2017-04-25 11:09   Bertsolaritzea

Asteburuan Galiziako gazteak etorriko dira Bizkaira eta, maiatzean, Arratia BHIko ikasleek joango dira Galiziara. Ahozko inprobisazinoa izango da topaketen ardatza.

Nafarroako Bertsozale Alkartea, 2017ko Vianako Printzea sarirako hautagai

Bizkaie! 2017-04-11 10:59   Bertsolaritzea

Nafarroako Gobernuak kultura arloan emoten dauen saririk garrantzitusuena da Vianako Printzea saria; zortzi hautagaien artean egongo da sariduna.

Julio Soto txapeldun Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2017-04-10 08:25   Bertsolaritzea

Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu dabe buruz burukoa eta 925,5 puntu batuta, Julio Sotok jantzi dau txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ondare kulturalaren ganeko jardunaldi baten parte hartuko dau Mintzolak, Asturiasen

Bizkaie! 2017-04-07 12:47   Bertsolaritzea

Apirilaren 21ean eta 22an izango dira topaketak. Bertsolaritzaren inguruko berbaldia eta tailerra eskainiko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak, bigarren egunean.

Oihane Pereak irabazi dau 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2017-04-03 08:43   Bertsolaritzea

Oihane Perea da txapeldun, Asier Otamendigaz buruz burukoa kantau ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi deutso txapela.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Busturialdeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XXV. BBK Sariketea

Bizkaie! 2017-04-03 08:17   Bertsolaritzea

Finaleko bizkaierarik onenari saria Busturialdeko Ibai Amillategik jaso dau. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Uribe Kostak eta Busturialdeak jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala

Bizkaie! 2017-03-29 08:09   Bertsolaritzea

Durangon jokatutako bigarren finalaurrekoan, Uribe Kostak Uribe Butroeri irabazi deutso. Barikuan, hilak 31, izango da BBK Txapelketako finala, Bilboko BBK Salan.

Eneko Fernandezek irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

Bizkaie! 2017-03-27 09:27   Bertsolaritzea

Fernandezegaz batera, Julio Soto, Xabier Maia, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta egongo dira apirilaren 8ko finalean.

Busturialdeko taldeak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalean kantauko dau

Bizkaie! 2017-03-24 13:35   Bertsolaritzea

Zallan jokatu da lehenengo finalaurrekoa eta Busturialdekoek Enkarterri/Ezkerraldeak baino puntu gehiago eskuratu ditue. Beraz, martiaren 31n Bilbon egongo dira.

Uribe Butroek irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako laugarren kanporaketea

Bizkaie! 2017-03-21 13:23   Bertsolaritzea

Lea-Artibaik baino puntu gehiago batu ditu Uribe Butroek, Markina-Xemeinen jokatutako saioan. Beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu dau.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako bigarren fasea hasiko da asteburuan

Bizkaie! 2017-03-21 09:55   Bertsolaritzea

Lehen fasea amaituta, 12 talde geratzen dira lehian. Finalaurrekoetako lau txartel izango ditue jokoan.

Julio Soto eta Xabier Maia, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera

Bizkaie! 2017-03-20 09:56   Bertsolaritzea

Txapelketako lehenengo finalaurreko biak jokatu dira asteburuan eta saioetako irabazleek zuzenean hartu dabe finalean parte hartzeko txartela.

Asier Otamendik irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

Bizkaie! 2017-03-20 09:02   Bertsolaritzea

Apirilaren 1ean jokatuko da finala eta honeek sailkatu dira: Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre.

Uribe Kostak finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Bertsolari Gazteen BBK Txapelketan

Bizkaie! 2017-03-15 12:40   Bertsolaritzea

Goizeon Sopelan jokatutako saioan, Hego Uribeko seikoteari nagusitu jako Uribe Kosta. Txapelketako hirugarren kanporaketea izan da gaurkoa.

Enkarterri/Ezkerraldeak irabazi dau BBK Txapelketako bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2017-03-14 13:38   Bertsolaritzea

Igorreko institutuan jokatu da saioa goizeon, Arratiako eta Enkarterri/Ezkerraldeko bertsolari gazteen artean. Kanpokoek lortu dabe puntu gehien.

Bertsomovieda 2017 lehiaketea martxan da

Bizkaie! 2017-03-14 11:03   Bertsolaritzea

Bertsoak agiri diran bideoen lehiaketea da Bertsomovieda. Maiatzaren 4ra arteko epea dago lanak aurkezteko.

Xabi Igoak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko finalaurrekoa

Bizkaie! 2017-03-13 09:23   Bertsolaritzea

Gasteizko finalean egoteko aurrerapausu handia egin dau Xabi Igoak, Laudion  jokatutako finalaurrekoa irabazita.

'Bertsoa Bizi Gazte': ikastetxetik plazara Araban

Bizkaie! 2017-03-10 09:27   Bertsolaritzea

Bertsoaren bidez, gazteen euskerazko sormena askatzen.