Haira Aizpuruak irabazi dau Irisarrin

Bizkaie! 2024-04-23 07:40   Bertsolaritzea

Bigarren kanporaketa apirilaren 27an, 19:00retan, jokatuko da Hendaian.

Amaiur Lujanbio gai-emoileak izentau zituan lehen kanporaketako sei bertsolariak: Haira Aizpurua, Aiantze Lannes, Maddi Agirre, Josu Txoperena, Danel Herrarte eta Beñat Astiz. Epaile lanetan Iban Thikoipe eta Zuhaitz Olazabal ibili ziran Gure Doia ostatuan. Haira Aizpuruak irabazi eban eta, beraz, zuzenean sailkatu da maiatzaren 11an, Senperen jokatuko dan finalerako.

Kontuak kontu, Hendaian jokatuko da Hernandorena Sariketako bigarren kanporaketea apirilaren 27an 19:00retan, Hendaiako Baleak alkartean, eta ondorengo sei bertsolari honeek kantauko dabe: Irantzu Idoate, June Diaz, Maddi Aiestaran, Ibai Lekuona, Jon Mendiluze eta Izaro Bilbao.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu