Lau Idiazabal gaztandegik sariak jaso ditue Gourmet Gaztaiak 2017 txapelketan

Bizkaie! 2017-04-28 08:44   Jan edanak

La Leze gaztandegiak urrezko eta zilarezko dominak, Jaio Gaztaiaka eta Ricardo Remirok urrezko domina bana eta Jose Inazio Ugartemendiak brontzezko dominea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

50 euskal enpresa baino gehiago Gourmets Klubaren 2017ko Nazinoarteko Azokan

Bizkaie! 2017-04-25 08:22   Jan edanak

Aurten, behi gaztai freskoa eta Eusko Label esnez egindako gaztai freskoa aurkeztuko dira.

Bizkaiko Txakolinak 1,8 miloe litro produzidu zituan igaz

Bizkaie! 2017-02-02 08:33   Jan edanak

Jatorri Izendapenaren arduradunek azpimarratu dabenez, Bizkaiko Txakolinaren produktoreek kalidadearen alde egin dabe. Neurriz hazten segitzea da asmoa.

Euskal Sagardoa izendapena sortu dabe

Bizkaie! 2017-01-10 08:02   Jan edanak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sagardaogileek bat egin dabe jatorri izendapen barrian. Bertoko sagarrez egindako sagardaoa bultzatzea da helburua.

World Cheese Awards lehiaketan sekula batu dan gaztai kopururik handiena, gaurtik Donostian

Bizkaie! 2016-11-16 10:12   Jan edanak

Euskadi-Basque Country International Cheese Festival dalakoan, mundu guztiko 3.061 gaztaik parte hartuko dabe. Munduko gaztaien txapelketea, topaketak, dastaketak eta abar antolatu dira.

Arabako La Leze gaztantadegiko gaztaia da Euskal Herriko Artzai Gaztai onena

Bizkaie! 2016-11-02 09:34   Jan edanak

Artzai Gaztai Alkarteak antolatzen dauen lehiaketan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 40 gaztaigilek parte hartu dabe danetara, aurrez euren lurraldeko kanporaketetan sailkatu ondoren.

Idiazabal jatorri deitureak urrezko eta brontzezko domina bana irabazi ditu Pirinioetako Artisau Gazta Lehiaketan

Bizkaie! 2016-10-18 13:22   Jan edanak

La Leze, Ilarduiako (Araba), gaztandegiak Pirinioetako artisau-gaztai lehiaketan urrezko dominea irabazi eban eta Sat Olano, Eginokoak (Araba) brontzezkoa.

Maria Fernanda Di Giacobbe venezuelarrak jaso dau bart Basque Culinary World Prize saria

Bizkaie! 2016-09-09 08:39   Jan edanak

Saria urtean behin emongo jako gastronomia indar eraldatzaile bihur daitekeela erakusten dauen sukaldari bati. Sukaldetik harago gastronomia gizartean eragina izateko erabiltzea erabagiten dabenen lana nabarmentzeko balioko dau.

Euskadiko sagar eta sagardaogileen alkarteek Euskal Sagardaoa Jatorri Izendapena sortzeko eskaerea erregistrau dabe

Bizkaie! 2016-09-06 08:48   Jan edanak

Eskaerea Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Sagar eta Sagardaogile alkarte guztiek babestu dabe. Bertako sagarrez egindako produktuari merezidu dauen duintasuna emotea da sektorearen helburu nagusia.

Elgoibarko Mausitxa munduko 50 gaztai onenen artean sartu dabe

Bizkaie! 2016-08-31 08:32   Jan edanak

Erresuma Batuan egin da Great Taste 2016 lehiaketea eta, mundu guztiko 10.000 parte-hartzailetik, Mausitxako gaztaia aukeratu dabe onenen artean.

Maria Fernanda Di Giacobbek irabazi dau Basque Culinary World Prize

Bizkaie! 2016-07-12 13:19   Jan edanak

Sariaren helburua gastronomia indar eraldatzailea bihur daitekeela frogatzen dituen adibideak autortu eta bikaintasun-bokazinoa daben ekintzaileen lana azpimarratzea da.

Bakioko Ados Basarte upategiko txakolin bi saritu ditue Londresen

Bizkaie! 2016-06-29 08:35   Jan edanak

Decanter Awards sariketea ardaoen arloko garrantzitsuenetako bat da munduan. Ados Basarteko txakolin baltzak lehenengoz irabazi dau saria bere kategorian eta zuriak, bigarrenez.

Mundu guztiko 3.000 gaztai klase, zemendiko Gaztaiaren Nazinoarteko Jaialdian

Bizkaie! 2016-06-22 09:08   Jan edanak

Donostian egingo dabe International Cheese Festival eta Bilbon aurkeztu dabe egitaraua. Gaztaiaren kulturearen inguruko ekitaldi ugari egongo dira zemendiaren 16tik 18ra, adibidez, Artzaintzearen Nazinoarteko Foroa, sukaldarien topaketea eta lehiaketak.

Nerua Guggenheim Bilbao jatetxea munduko 100 jatetxeen sailkapenean 55. geratu da

Bizkaie! 2016-06-08 11:59   Jan edanak

Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeak 13 postu egin ditu gora The World’s 50 Best Restaurants zerrenda entzutetsuan.

BLVArt pintxoaren aurkezpenagaz abiatuko da BLV – ART programea Bilbon

Bizkaie! 2016-06-06 12:28   Jan edanak

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, inguruko zenbait kultur eragilerekin batera, antolatzen dauen BLV-ART programeak Bilbo Zaharra ingurunea abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dau bagilaren 9tik 18ra.

Eneko Atxak irabazi dau 2015eko Sukalde Buru Onenaren Espainiako Gastronomia Saria

Bizkaie! 2016-06-03 08:10   Jan edanak

Espainiako Gastronomia Sari honegaz, sukaldari bizkaitarraren sustraidun sukaldaritzea autortu gura izan dau Gastronomiaren Espainiako Errege Akademiak. Sariak banatzeko ekitaldia datorren astelehenean ospatuko da, bagilaren 6an.

Basque Culinary World Prize sariak 20 finalistak iragarri ditu

Bizkaie! 2016-05-27 09:16   Jan edanak

Basque Culinary Center-ek (BCC) eta Eusko Jaurlaritzeak antolatu eta emoten dabe saria, Euskadi-Basque Country estrategiaren barruan. Euskadi-Basque Country euskal erakunde guztien babesa eta partaidetzea dauen herrialde-markea da.

Gaxure gatzur kremea, produktu barritzailea aurkeztu dau gaur Bilbon Leartiker zentro teknologikoak

Bizkaie! 2016-04-19 18:10   Jan edanak

Lea-Artibaiko Landa Garapen Alkartea, MIBA kooperatibea, Azaro Fundazinoa eta Barroeta (Markina-Xemein) eta Txori Errota (Abadiño) gaztandegiakaz batera, Leartiker zentro teknologikoak egindako 4 urteko ikerketa eta lankidetzeari esker sortu da Gaxure gatzur kremea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Pagotxa RZ, habia itxi daben txorientzako errezeta webgunea

Bizkaie! 2016-04-18 11:52   Jan edanak

Zuzeuren zazpigarren urtebetetzearen harian, Pagotxa RZtegia aurkeztu dabe egunotan: jente gaztearentzat erabilgarria izateko asmoa dauen ezkaratzeko errezetategia.

41 euskal enpresa Gourmets Nazinoarteko Azokan euren produktuan sustatzen

Bizkaie! 2016-04-05 12:32   Jan edanak

Apirilaren 7ra arte Gourmets Azokea martxan dago Madrilen; Kalidadezko Elikagai eta Edarien Nazinoarteko Azokea da, eta bertan 41 euskal enpresa dagoz parte hartzen taldean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak HAZIren laguntzinoagaz bultzatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)