250 profesional baino gehiago Euskal Gastronomiaren Topaketan

Bizkaie! 2023-06-14 13:35   Jan edanak

Hitzordua bagilaren 19an da BBK Kliman (Urdaibai).

Jardunaldian euskal sektore gastronomikoa batuko da, ikuspegiak trukatu eta etorkizunari buruz hausnartzeko. Gastronomiaren balio-kateko kideak (kozineruak, produktoreak, ekintzaileak, industria gastronomikoa eta erakundeak) batuko dira mahai-inguru, tailer eta kultura-emonkizunetan. Ekitaldian gastronomiaren sektoreko 250 profesional inguruk hartuko dabe parte.

Jardunaldiaren lehen zatia 10:15ean hasiko da, BBK Kliman (Urdaibai):

Egitaraua:

10:15 – Hasierea: Mantala eta Bisubi.
10:20 – Odoetorri instituzionala.

10:30 – 360º-ko gastronomia: sukaldetik harago: Julen Baz (Garena), Gorka Txapartegi (Alameda) eta Edorta Lamo (Arrea). Moderatzailea: Mantala.
10:55 – Euskal gastronomiaren erronkak eta garapena: Basque Wine, Bisubi, Gorka Irazabal (Lorra), Xabier Zabaleta (Jakitea) eta Roberto Ruiz (Hika Txakolindegia). Moderatzailea: Hazi Fundazinoa.
11:20 – Amaia Elizaran, jantzaria.
11:30 – Gastro Gaztea: Erronkak, gazteen eta ekintzaileen ikuspegitik: Jon Mikel González (Kaitxo), Jone Markaida (Leku Ona) eta Amaia Arguiñano (BodegaK5). Moderatzailea: Eneko Izcue.
11:50 – Bisubi: Elkartasuna sukaldetik. Lara Martin (Mina), Lorea Uribarri (BKHG), Álvaro Saiz (GBGE), Beatriz Amorena (Zaporeak) eta Myriam Gómez (Paris 365).
12:15 – Kafe-ordua.
12:40 – Bisubi, Gazteen erronkak. Bisubi Fundazinoa.
12:45 – Gaztai-tailerra. Malen Sarasua (Esneki Zentroa Leartiker).
13:20 – Alaia Martin, bertsolaria
13:25 – Amaierea. Arantza Arza
13:30 – Feria Gastronomikoa.

Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak eta Diego Valdivielsok, Bisubi Fundazinoko koordinatzaile nagusiak aurkeztu dabe topaketa.

Euskal Gastronomiaren Topaketea Basque Culinary Centerrek, Bisubi Fundazioak, Hazi Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak atondu dabe eta ondokoen laguntzea be izan dabe: Mahaia Kolektiboa, Jakitea, Euskal Gozogileak, Euskal Gastronomia Akademia, Gastronomia Kofradien Federazinoa (Fecoga) eta Euro-Toques. Insalus eta La Salvek babesten dabe eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu