Getxoko ibilbide toponimikoak apirilaren 29an hasiko dira

Bizkaie! 2017-04-21 13:40   Euskerea berbagai

Udalerriko hainbat lekutako historia, ondarea, paisaia eta toponimia ezagutzeko aukerea izango da. Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan alkarteak antolatu ditue ibilbideak.

Sarako Idazleen Biltzarra egun bikoa izango da aurten

Bizkaie! 2017-04-12 13:03   Euskerea berbagai

Ipar Euskal Herriko literaturearen topaleku nagusia apirilaren 16an eta 17an egingo da, Sarako pilotalekuan.

Wow! lemapean dator aurten bagilaren 18ko Araba Euskaraz 2017

Bizkaie! 2017-04-12 08:45   Euskerea berbagai

Bart aurkeztu ditue aurtengo abestia eta bideoklipa Bastidan bertan.

20. Korrika: 'Inoizko Korrika-rik indartsuena'

Bizkaie! 2017-04-11 08:39   Euskerea berbagai

Euskerearen garra 11 egunetan, jente uriolarik handiena, 2.557 lekuko aldaketa horreetan inoizko jentetzarik handiena ibili da.

'Euskerea altxor handia' dalako

Bizkaie! 2017-04-10 10:21   Euskerea berbagai

Otxandiotik Iruñera, hizkuntzea, kulturea, mundu BATZUK.

Baduzu, euskeraz kontsumidu nahi dabenen sarea jaio da

Bizkaie! 2017-04-06 09:18   Euskerea berbagai

Kontseiluak, Behatokiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarteak sortu dabe Baduzu. Salerosketak euskeraz egitea bultzatzea da asmoa, kontsumo ohituretan euskerea erespideetako bat izatea.

Euskaltzaindiak eta Gasteizko Udalak hitzarmena barritu dabe

Bizkaie! 2017-04-06 08:27   Euskerea berbagai

2017rako akordioari esker, Euskaltzaindiak Gasteizko toponimia aztertzen segiduko dau. Gasteizko Udalak diruz lagunduko dau Akademia, urian hainbat jarduera antolatzeko.

Korrika Bizkaian sartu da

Bizkaie! 2017-04-05 10:28   Euskerea berbagai

Gipuzkoa atzean itxi eta Ondarroatik sartu da 20. Korrika Bizkaian. Eguaztenean, eguenean eta barikuan zeharkatuko ditu Bizkaiko errepide eta kaleak.

Kirol federaduan euskerearen erabilerea indartzeko plana aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2017-03-31 10:15   Euskerea berbagai

Kirol federazinoakaz alkarlanean ibiliko da Foru Aldundia, Bizkaian kirola ere euskaraz egitasmoan. Euskerearen normalizazinoan aurrerapausuak egitea da asmoa.

Hizkuntza ohituren inguruan berba egingo dabe adituek maiatzaren 11n eta 12an izango diren Udaltop topaketetan

Bizkaie! 2017-03-31 12:23   Euskerea berbagai

Aurtengo izenburua: Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzearen armairutik? Zelan buztartu gizartearen aktibazinoa eta hizkuntza ohituren aldaketea.

Blogetan! lehiaketako sariak banatu ditue Azkue Fundazinoak eta Argiak

Bizkaie! 2017-03-31 08:57   Euskerea berbagai

Etzi.pm, Iparraldeko neska, Game erauntsia eta Iparra izan dira irabazleak kategoria bakotxean. Euskerazko blogintzearen ganean Bilbon egindako jardunaldian emon ditue sariak.

Eusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak 2022ra arteko hitzarmen-marko barria sinatu dabe

Bizkaie! 2017-03-30 10:18   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak Baionan sinatu dabe bart euskerearen ezagutzea, erabilerea edota presentzia sustatzeko hitzarmena.

Ikusi eta Ikasi programan 5.500 umek parte hartu dabe aurten

Bizkaie! 2017-03-30 08:29   Euskerea berbagai

Neska-mutilei euskerazko astialdia eskaintzeko asmoz antolatzen dau Bilboko Udalak egitasmoa, urteko lehenengo hiruhilekoan. Aurtengo edizinoak igazko datuak hobetu ditu.

Martiaren 30ean danok Otxandiora!

Bizkaie! 2017-03-29 09:27   Euskerea berbagai

Felipe Arrese Beitia: Euskerea maite maite, zagoz neugaz beti, Euskera hil ezkero ez dot gura bizi,

Lekuan lekuko komunikabideen eskutik, 'Gurean.eus' ataria jaio da

Bizkaie! 2017-03-29 08:44   Euskerea berbagai

Tokikom alkartean batutako 60 tokiko hedabidek sortu dabe euskerazko tresna barria. Herri eta eskualdeetako informazinoa gaika antolatuta zabalduko dau Gurean.eus-ek.

Nafarroako euskalkien bilatzaile lexikoa garatu dau UZEIk

Bizkaie! 2017-03-29 08:16   Euskerea berbagai

Nafarroako euskalkien inguruko hiru hiztegitan oinarrituta dago tresna barria. Euskarabidea, Euskerearen Nafar Institutuaren eskariz sortu dau bilatzailea UZEIk, eta sarean jarri, hemen.

Euskal Blogarien Topaketan izena emoteko azken egunak

Bizkaie! 2017-03-28 11:02   Euskerea berbagai

Martiaren 30ean antolatu dau jardunaldia Azkue Fundazinoak, Bilboko Euskararen Etxean. Euskerazko blogen egoerea aztertuko dabe adituek eta Blogetan lehiaketako sariak banatuko dira.

Korrikaren mezua munduko 12 uritan zabalduko dau Etxepare Institutuak

Bizkaie! 2017-03-28 08:35   Euskerea berbagai

Etxepare Institutuaren unibersidade sarearen barruan egitarau bereziak atondu ditue, besteak beste, Korrika laburrak izango dira 12 uri horreetan.

Erdi Aroko persona-izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2017-03-27 10:05   Euskerea berbagai

211 izen agiri dira onartu barri dan 181. arau horretan. Euskaltzaindiak moltso bitan banatu ditu: Lurralde kristauetako izenak eta beste kultura batzuetakoak.

Koldo Mitxelenaren omenezko eskulturearen inaugurazinoa izan da Errenterian

Bizkaie! 2017-03-27 08:14   Euskerea berbagai

Euskal hizkuntzalaririk garrantzitsuenetako bat izan zan Mitxelena eta euskera batuaren oinarriak ezarri zituan.