Euskerea ikasteko eta irakasteko, Ingura plataformea sortu dabe

Bizkaie! 2024-03-20 08:38   Euskerea berbagai

Bideoetan oinarritutako ariketa ugari eskainiko ditu.

HABEk, Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Barreuskalduntzerako Erakundeak, euskerea online ikasteko eta irakasteko Ingura plataforma digitala martxan jarri dau. Plataformeak, bideoetan oinarritutako ariketa ugari eskainiko ditu, hasiera-hasieratik ikaslea berbetan jarriz eta, bestalde, egungo ikas-beharrei erantzungo deien eredu tutorizatu modernoa ahalbidetuko dau. Legealdiko helburua izan da ikasle-helduen matrikularen dobakotasuna sustatzea.

HABEK urte bi emon ditu plataforma hau garatzen eta orain arte erabili dan BOGA autoikaskuntza-sistema zaharkitua ordezkatzera dator. Lau hizkuntzatan jarduteko aukerea emoten dau: euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta A1 mailatik C1 mailara bitarteko ikastaroak eskainiko ditu modu progresiboan.

Ikastaroek atal bi izango ditue, bata edegia (izena-emoteagaz nahikoa izango dana) eta bestea matrikulapekoa (ia dobakoa). Ideia da herritarrak euskerearen mundura hurreratzea eta erabiltzaile izatetik ikasle izatera animatzea euskaltegien bidezko euskerearen ikaskuntza gidatu eta partehartzailera erakarriz.

Doban

Datorren ikasturtean, 2024ko aurrekontuetan jasota dagoan bezela, dirulaguntza lerro barri bat martxan jarriko da ikasle-helduei A1 mailari lotutako ikastaroak diruz laguntzeko eta prezio merke eta eskuragarriagoan eskeintzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu