‘Herria’ aldizkaria frantsesa erabiltera behartuta

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Euskerea berbagai
Agindua beteteko epea be ipini deutso Parekideak astekariari. Holan ba, garagarrilaren 14tik aurrera eurek eskatu legez argitaratzen ez badabe, hedabide izakerea ukatuko deutse Herriari. Azken hamar urteotan euskera hutsean argitaratzen dan aldizkari historikoa, beraz, mehatxupean dago. Bizkaie!

Hizkuntzen gorabeherak

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Euskerea berbagai
Zorrak eta ofentsak alde batera itxita, baita gaztelaniaz eguneroko ogia eskatu eta euskeraz egun honetakoa eskatzearena, fija gaitezan azken bi aditzakaz bakarrik. Gaztelaniaz tentazinoa txarra da, beraz behean dago, infernuaren partean; euskeraz, ostera, tentaldia ez da goraka edo beheraka posizionetan, hori baino, joatearen efektua baino ez dau aitatzen. Bestalde, euskerazko kasuan, gatxetik atara behar gaitu jaungoiko jaunak, baina gaztelaniaz librau besterik ez; ondorioz, pentsau geinke euskaldunontzat, gatxak zuloak lakoak zirala eta honeetatik “urten” egin behar dala. Honen beste adibide bat ...

Espainia eta eremu urriko hizkuntzak (II)

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Euskerea berbagai
Erkidegoek betetea dala-eta, barriz, Nafarroako kasua beren-beregi aztertzeko modukoa da. Gutunaren xede eta printzipioen kontra (7. artikuluaren 1. b), desbardinak ditue. Ganera, gurasoek euren seme-alabek euskeraz hezi daitezan egiten daben eskariari trabak jarten deutsoz Nafarroako Gobernuak; Eremu mistoan eta Eremu ez-euskaldunean euskerazko irakaskuntzea trabetan eta holakoetan ari diranei etenbako oztopoak jarten deutsez (gaztelaniazko irakaskuntzeak bete behar izaten ez dituan ikasle-kopuruak ezarriaz, holakoetan ari diranei laguntzak ukatuz, legeztatzeko arazoak jarriz, e.a.); irakaskuntza ertaina eta lanbide-heziketea euskeraz aurrera eroateko oztopo gaindiezinak ...

Berbak saldu eta erosi

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Euskerea berbagai
Hemen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (euskeraz, gaztelaniaz legez, IVAP esaten dana) maileguei buruz esaten dauana bere webgunean (parkatu dagiela bizkaierara itzultzea; bildur naz geure irakurle bizkaitar petoek ez ete eben arrotzegi sentiduko administrazinoko berbakerea): “Kontzeptu barriak adierazoteko bide bat mailegutza da, beste hizkuntza bateko hitzak geureganatzea. Bide hau zilegi da eta betidanik erabili izan dogu euskeraz. Gure hizkuntza, landu bako arloetara ailegau danean, akaso, larregikerian jausi eta ezelako neurririk barik emon deutsegu sarbidea kanpoko berbei. Arazo hau ez da euskerearena ...

Espainia eta eremu urriko hizkuntzak (I)

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Euskerea berbagai
Orobat, deskargu txostena idatzita dagoan eran, Espainiar Estaduak hartutako konpromisoak betetea Erkidegoen esku itxi dau, aldian-aldian daukien borondatearen arabera, erantzukizunari uko eginaz eta eskuak garbituz. Baieztapena kontraesankorra da arrazoi birengaitik; batetik, nazinoarteko ordezkaritzea Administrazino Zentralaren eskuduntzea da, Erkidegoek ez daukie ordezkaritza ofizialik Europan, halan da ze, Erkidegoek Estaduaren bitartez hartu dabezan eskakizunak eta betebeharrak, baita horreen esangurea Estaduak jakinarazo behar deutse; bestetik, Erkidego batek autortutako konpromisoak ez beteteak (Nafarroako Gobernuak beteten ez dauazala nahiko kontu garbia eta ezaguna da. Era ...

Berbabarrigintzea

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Euskerea berbagai
Berba barriak egikeran, ostera, kontuan euki behar da zelan egiten diran eta bi berba batzean zein dan adierazo gura dogun kontzeptu barria. Izan be, kantagintzea kantuak egitea izan leiteke, baina zer da kulturea egitea? Zeintzuk dira kulturea egiteko behar diran osogaiak? Pentsau leiteke kulturea sustatzeari egiten deutsola erreferentzia berbeak, baina gaztelaniaz “creación musical/de canciones” esan geinke, baina ez “creación cultural” lakorik. “Promoción/fomento de la cultura” askoz be normalagoa izango zan. Azkenik, zer ez esan euskalgintzeari buruz? Kasik egunero ...

Adolfo Arejita eta Itziar Laka, Andolin Eguzkitza euskaltzaina zanaren aulkia hartzeko hautagaiak

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Euskerea berbagai
Adolfo Arejita Bilbotarra, baina umearoa Morgan (Bizkaia) pasau eban. Deustuko Unibersidadean Filologia eta Letretan lizentziatua, Erromanikoaren sailean. Unibersitate horretan dihardu, irakasle lanetan, 1980-81 ikasturtean hasita, gaurdaino; honako gaiak erakutsi ditu: Euskerearen Morfosintaxia, Euskerearen Gramatika Historikoa, Euskal Literatura Klasikoa eta Lexikologia eta Semantika. Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle be izan da, 1992-1994 bitartean etaEuskal Hizkuntzearen Teoria eta Egitura eta Gaurregungo Literatura Unibersala gaiak emon ditu. Kazetari beharretan be ibilitakoa da: Bilboko Herri Irratian, TVE-eko Bilboko Zentroan eta Bizkaia Irratian. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle ...

Ofizialkidetasuna Europan

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   Euskerea berbagai
Holakoetan kontraesanak ugari izaten dira. Europak gitxiagotutako eta gitxiengoen hizkuntzak babestearren, eta herritarren eskubideak jasoaz, Eurokarta onartu eban. Hainbat estaduren aldekotasuna lortu ostean, indarrean ipini eban ganera. Baina, itun horretan jasoten diranak betetea estaduen eremura, borondatera mugatu dira. Beraz, horra hor lehenengo kontraesana! Herritarrei maila batean onartu jakezan eskubideak zergaitik ez dira jaso Europako Konstituzinoan? Era horretara, besteak beste, europar herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko babes juridiko zabalagoa lortuko litzateke. Baina, estadu batzuek ez dabe holakorik gura. Ez dabe gura, besteak ...

Euskal Poesiaz mintzo

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Euskerea berbagai
Bakotxak jakin daiala zer egin gura dauan bere beharrak ixten deutson denpora libreagaz; orain, lar abrosiduta dagozanentzat, noizean behin hartu dagiela poema liburutxuren bat. Ahalegin gitxiko zeregina izango da eta mesede handia idazlearentzat. Hori bai, euskal argitaletxeek pentsau behar leukie inoiz produktu ez didaktiko eta agian ez errentagarriren bat plazaratzea, baina bai dibertigarria edo deigarria izango dana, izan be, elebidun batek errez joko dau erdarara euskereak gura dauana emoten ez deutson kasuan. Xabier Paia

Globalizazino zantzuak gure artean?

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Euskerea berbagai
Izan be, jarduera formal zein ez-formaletan erabili beharreko erregistroak ez dira berberak. Halan da be, besteak beste, irakaskuntzan, irakasleen eta testuliburuen eraginagaitik, lekuan lekuko aldaerak bazterrean lagateko edota tokiko aldaerei ezelako lekurik ez autortzeko jokerea ikusi leiteke. Halan da guzti be, 0-6 urte bitarteko umeakaz gagozala zein da erabili beharreko erregistroa? Edo eremu ez-kurrikularretan –erabat– ari garanean (jantokian, eskolaz kanpoko ekintzak orobat, etab.) zein da kontuan hartu beharreko aldaerea? Begiraleen zein bestelako profesionalen prestakuntza saioetan hizkuntza aldetiko prestakuntzak zein leku ...

Labeleko euskaldunak

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Euskerea berbagai
Ubedako mendilerrotik joan egin baino lehen, azken batean bi aldarrikapen daukaz testu honek: alde batetik, euskaldunok egin behar doguzan euskera gaitasun azterketak ez dirala oso egokiak, bai behintzat barriz aztertu beharrekoak. Beste aldetik, betiko aldarrikapena ekarri gura neuke atzera, erdaldunei egiten ez jaken hizkuntza probaren konparazinoa. Neuk 4. Hizkuntza Eskakizuna lortu gura neuke, baina lehenago aitatutako arazo administratiboaren parte naz. Ez dakit bihar, etzi, urte betera edo Halley kometa barriz agertu aurretik egingo dan itzultzaile izateko oposizinorik Euskal Autonomia Erkidegoan ...

Ume eta nerabeen artean ahozkotasuna indartzeaz (II)

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Euskerea berbagai
Halanda ze, jakintza arlo bakotxean hizkuntzea erabilita landu beharreko testu muetak (ahozko testuak barruan dagozala) identifikau, batu, sailkatu eta landu ahal izateko bideak egin beharko dira. Era honetara, Hizkuntza arloko beharginen arteko lankidetzea ganerako jakintza arloetako beharginen ekarpenakaz buztartu ahal izango da, efektu biderkatzailea euki daian. Eskolea ez da bakarrik ikasgelea eta ezinbestekoa da arlo akademikoaz ganera ikaslearen beste bizitza esparruetan be eragitea euskerea indartzeko eta zabaltzeko. Bada, gela barruan landu beharrekoaren osogarri, eskolaz kanpoko esparruak, eskola barruan ez doguzan ...

Euskal Herria mugarik barik

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Euskerea berbagai
Azkenean, hainbesteko zaletasun eta gogo artean, Euskal Astea sortzeko ideia be euki eban baten batek. Zortzi egun euskeraz bizitzeko, euskerea ezagutzeko eta Euskal Herria Montrealera hurreratzeko. Michel Usereauk eta Charles Martinek euskal musikeari buruzko berbaldia emon eben; Richard Bourhisek 2001eko inkesta soziolinguistikoa aztertu eban; Daniel Turp, Zuzenbideko irakasle eta Parti Québécoiseko diputadu eta kanpo hartu-emonetarako arduradunak Euskal Herriaren eta Quebecen arteko hartu-emonez eta antzekotasunez berba egin eban. Esan beharra dago horreez ganera, ezinbestekoa izan dala bi urteetan kanpoko ikasle euskaldunen ...

Ume eta nerabeen artean ahozkotasuna indartzeaz (I)

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Euskerea berbagai
Eta orain irakurle batek baino gehiagok esango deust, besteren artean, ikasleeakaz debateak egiten dituala edota antzerki saioak antolatzen dituala, askotariko gaiak hartuta ikasgelan azalpenak ahoz emoteko eskatzen deutsela ikasleei, galdera eta erantzunetarako tartea egoten dala eta abar. Halanda be, holakoak egin arren, mailen arabera ahozko testu mota desbardinak egituratuta, sailkatuta eta sistematikoki lantzeko preparauta ete daukaguzan da kontua, eta ez egiten doguzan ala ez. Era berean, askotariko ahozko testuak zelan produzidu ahal dabezan erakusten ete deutsegu ikasleei? Ze, heldulekurik eskaini ...

Bi zutabe gitxiago euskerearen etxean

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskerea berbagai
Andolin 1953ko abenduaren 6an jaio zan Santurtzin. Euskal literaturan lan handia egindakoa, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria be izan zan, baita Euskaltzaindiako partaide azken hiru urteetan. Aralar alderdiko kide be bai, Bizkaian Senadurako aurkeztu zana ganera. Hizkuntzalaritza Orokorraren irakasle titularra zan EHUn, Gasteizko kanpusean. Filologia Erromanikoan lizentziau zan Deustuko Unibersidadean, 1975ean. 1980an, Iowa-ko Unibersidadean egin eban magistergoa Hizkuntzalaritza orokorrean. Doktoregoa, ostera, Californiako unibersidadean Los Angelesen (UCLA), 1986an. Euskararen Aholku-batzordearen kide izan zan 1997tik 2002rarte. Eta hau dana gitxi izango bazan, Andolin ...

Euskalkien erabilerearen ganeko Euskaltzaindiaren adierazpena

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskerea berbagai
Adierazpena ‘Adierazpen honen asmoa da euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezartzea edo berrezartzea; horreen bitartez euskaldun guztiok eroso eta eraz egon gaitezan egunero euskerea erabilten dogunean. Horretarako, oinarrizko lau abiaburu honeek proposatzen dira: 1.1. Begirunea izatea. Euskeraz berba egiten daben hiztunen egoera desbardinei begirunea zor jake, hiztun horreek euskalkiak erabili nahiz euskera batua erabili. Hortaz, hiztunen artean ez da bereizkeriarik egin behar euran jatorrizko hizkuntzearen ondorioz, euskalkiaren ondorioz edota zuzenean euskera batua ikasi izanaren ondorioz. 1 ...

Helduen euskalduntze-alfabetatzea: EAB hausnarrean

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Euskerea berbagai
Lorpen adierazleen araberako emoitzak oso esanguratsuak dira. Ehun orduko ikastaro bat egiten dauan ikasle batek bataz beste 0,6 urrats egitea lortzen dau (datu honek, besteak beste, asistentziagaz dauka zerikusia), halanda ze, ikas-prozesuko hamabi urratsak egin ahal izateko 2.000 ordu beharko litzatekez. Baxa-kopuruari jagokonez, ostera, ikastaroa hasita, ikasleen % 14,5ek baino gehiagok bertan behera ixten dau. Asistentziari jagokonez, % 77 da (2001-02 ikasturtean) atara ahal izan dan kozientea, halanda be, aztertu dan epealdian, urterik urte jokera horrek beheruntz egiten dauala ...

Hikasten

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Euskerea berbagai
SINGULARRA PLURALA 1. pertsona Ni Gu 2. pertsona Hi Zu 3. pertsona Ha Ha(ie)k “Hi” zan “zu” eta “zu”, “zuek”. Gerora be ikasi neban euskerazko bigarren personak eskaintzen ebazan aukereak honeek zirala: Zuka: gaztelaniazko “usted” edo frantseseko “vous” pertsonen mailakoa, aurreko bi hizkuntzetako “tu” pertsona be izan daitekena. Forma alokutiboan be erabil leiteke, baina ez dau hitanoak beste informazino emoten. Hika: honek ez dauka baliokide zehatzik inguruko hizkuntzetan. Bigarren personea ezezik, forma alokutiboa be bada, hau da, zeharka ...

Keinuetatik eta etxuretatik haruntzago

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Euskerea berbagai
Administrazinoa egurtzea erreza da. Baina, administrazinoetan beharrean dabilzan beharginek eta hareek ordezkatzen dabezan sindikatuek ez ete daukie euskerearen bilakaeran ezelako ardurarik? Lagun hurkoari eskatzea ondo dago, baina, administrazinoa euskalduntzen hainbeste baliabide jarri diranean, emoitzez ez dot sindikatuen aldetik gogoetarik, autokritika arrastorik inon irakurri. Bestela esanda, euskerearen lepo abantailak (pagautako liberazinoak, herritarrek pagau behar dabezan ikastaroak doan, etab.) lortzen ahalegintzea bidezkoa da, baina, emoitzei buruz ardurak be hartu behar dira holako baten. Zerbitzuak euskeraz eskainiko bajakez, herritarrek presino egin behar ei ...

Mundu margulean

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Euskerea berbagai
Argi itxi guran zer dan argi itxi gura dodana, euskaldunak itsuak izan ziran zenbait kolore ikusteko, eta ganera, koloreen izenak ez ziran bakarrik aspektu kromatikoak zehazteko adjektiboak, beste hamaika gauza adierazo eitekezalako berba honeen bitartez. Ezin pentsau geinke hizkuntza danak bardinak diranik edota baliokidetza absolutuak posibleak dirala ehuneko ehunean edozein hizkuntzatik edozein hizkuntzara. Itzulpengintzearen munduan muturra sartu guran dabilen batek dinotsue, gauza batzuk ezin dirala itzuli, mailegatu edo eratorri. Bestela, zelan esaten da euskeraz berba bakarrean “arreba”, edo zergaitik hamarratsak ...