Euskerearen Jarraipena (III), Euskal Herriko Inkesta Sozioliguistikoa

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Euskerea berbagai
Ezuste larregirik ez dakarre datuok baina eztabaidea biztu da gizartean. Makinatxu bat foro eta eztabaida saio izan da azken aldian euskerearen, identidadearen edo kultur aniztasunaren harian. Horren erakusgarri, pare bat zita aitatuko doguz eta parte-hartzaileetako batzuk gogoetarako botatako mezuak: 1. 'Euskerea, identidadea, kultur aniztasuna eta herritartasuna' mahai-ingurua (Euskadiko Langile Komisioak antolatutako Udako Eskola Sindikalaren barruan): Gonzalo Larrucea (Euskerearen Ahoku Batzordeko kidea, irakaslea...) - 'Euskerearen berreskurapen prozesua harro egoteko modukoa da'. - 'Erakundeen babesak ez dau bizkortu erabilerea.' - 'Bizi dogun identidade krisiak eragin ...

Eskoletan euskerearen erabilerea indartzeko abiaburuak (II)

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Euskerea berbagai


(1) Horretarako, EBPNren Udal eremuen araberako hedapena (2001) kontuan hartzea komenidu da. (2) Testuinguru horretan sakonduz, euskalgintzan indarrean dan printzipioa, hots 'Gitxi gara eta batu beharra dogu' baieztapen erdi-egia gainditzea behar-beharrezkoa da. Izan be, biztanleriagaz alderatuta, hedadura ekonomikoa kontuan hartuta zein bestelako erispideak kontuan euskalgintzea ez da, oro har, mobimentu ahula eta eremu urrikoa. Halanda be, euskalgintzako alkarte eta erakundeek bakotxaren zeregina, ikuspegia, balioak-eta xedeetara heltzeko egin beharreko pausoak argi izan behar dabez, era horretara, euskerea hedatzen eta indartzen dihardugunok ...

III. inkesta soziolinguistikoa

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Euskerea berbagai
Euskerea ez doa atzeraka, haatik, erdi hutsik egoan botilea, neke handiz bada be, beteten gabilzala uste osoa daukat. Halan da be, makalaldiak edozein momentutan etorri leitekez, beraz, ez dago baikorkerietan denporea galtzerik, etorkizunaz azken berbea esaterik. Egin doguz urratsak, baina, euskerearen aldeko lasterketan ez dago etenik. Erramun Osa

Euskalgintzearen egoerearen zertzeladak (II)

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Euskerea berbagai
Lurraldeetan erabili beharreko dinamikak Azken helburuak askotarikoa dan gizarteari begira danonak edo orokorrak izan daitekez; ez, ostera, horreetara heltzeko egin beharreko bideak, garatu beharreko estrategiak zein zabaldu beharreko diskurtsoak. Euskerearen indarbarritzea (HINBE) ahalbidetuko bada, euskal/erdal esfera soziokulturaletan eragin eta buztartzen ahaleginduko dan zeharkako mobimentu zibil eta autonomoa behar dau euskereak, lurralde bakotxaren errealidadea (politikoa, administratiboa, soziolinguistikoa, ekonomikoa, e.a.) ahaztu barik, euskerearen egoerea hobea izan daiten, erritmoak eta egoerak kontuan hartuko dituana. Hartara, lurralde edota eskualde batzuetako egoera zein ...

Euskalgintzearen egoerearen zertzeladak (I)

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru horretan sakonduz, eragileen arteko hartu-emonak batzuetan gatxak, besteetan, abegikorrak, normaltasunaren barruan hartu eta ondo kudeatu behar dira, halan da be, euskerearen egoerea hobetzeko, kosta ahala kosta, une bakotxak ahalbideratzen dauen lankidetzea eta kolaborazino mailea ondo kudeatzen jakin behar da. Bada, euskalgintzeak indarrak metatzera bideratutako estrategia batean bere lekua zein dan jakin behar dau, osterantzeko eragileek euren betekizunak bete daiezan, eragile papera ondo bete behar dau eta modu autonomoan, interferentzia albait gitxien tarteko dirala, jokatzeko gauza izan behar dau. Baita ...

Elebitasuna versus Eleaniztasuna

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

Gazteak euskal hiztun dira?

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

'Anexiñua Oñatiarrez'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Euskerea berbagai
'Anexiñua Oñatiarrez' / Bertsuak Lehen agerraldixa / Sarrerako bertsuak Aloña Mendi aldamenian Leku nasai, zabalian, Oñati eder ikusten dogu aurtengo Herri Hegunian; Batian ta bestian (e) Plaza eta kalian Jentia dabil gustora, Jai-giro polit honen barruan Orain dator antzerkira. Urte batzuk tartian dirala Berriz hemen gaittuzue, Artista kaskarrak gariela Zuek ondo dakizue; Baiña herriko saltsak (e) Ohitturak eta dantzak Ikusiko dittuzue, Borondate on apur batekin Asko gustauko xatzue. Gaurko antzerki apal honetan agertuko dogun gaixa, Oñatin gertatu zan benetan hori da kontu ...

2003ko zezeilaren 16an UK barria kalean: Zorionak

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Euskerea berbagai
6. Lekuan lekuko berbeteari beti egin deutsazue lekua UKn. 'Akabuko punte' irakurleek asko estimetan daben atala da. Atal hau zabaltzeko aukerea aztertu dozue? 'Akabuko Punte' atala aldizkariaren nortasun ikurretako bat da. Aldizkaria sortu genduanetik hilebetero beti egin doguna. Hasieran oso argi izan geunkan eskualdeko berbetei lekua egin behar jakela, altxor hau jaso eta ezagutarazo behar genduala, guk egin ezean beste inork egingo ez ebalako. Eta oraindino horretan gabilz eta aurrerantzean be ibiliko gara. Atalak orain arte lez jarraituko dau, hau ...

Erramun Osa: 'euskerearen etorkizuna egunero eregi behar dogu danon artean'

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Euskerea berbagai
6. Orain urte batzuk helduen euskalduntzeak eta alfabetatzeak aparteko indarra izan eben eta gaur egun askosaz jente gitxiago dabil euskaltegietan. Orain erabilerearen garrantzia azpimarratzen da. Sasoietara eta egoeretara egokitzeko ordua ete da? Euskerearen berreskurapena fenomeno urbanoa da eta une honetan uri eta herri handienetan dago egoerarik larriena. Hirurogeigarren hamarkadearen erdialdean alfabetatzea egoan pil-pilean, besteak beste, herri honi historian zehar ukatu izan jakolako hezkuntza sistema propioa garatzeko aukerea eta, horren ondorioz, jente asko egoan euskeraz irakurteko eta idazteko gaitasunik barik. Testuinguru ...

Getxoko toponimiaren harian

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Euskerea berbagai
Bitxikeriak Dokumentu batetik bestera kopiaukeran akats batzuk topau dira zenbait toponimotan: Arediondo – Arechondo // Jillamonte – Villamonte...; edozelan be, ez dabe eraginik izan, kasu isolatuak baino ez diralako izan. Aldaketa baten adibiderik argiena, Goñi gasolindegiaren atzealdean dagoan baserri baten izenagaz pasau da, Ibarbengoa baserria; 1629an dokumentauta dago lehenengo aldiz eta Ybarrabengoa izenagaz agertzen da; beranduago, aldaketa fonetikoak dirala eta, Ybarbengoa edo Yberbengoa agertzen da. 1856an, ostera, Yberberango dokumentetan da eta gaur arte holan erabili izan da. Auzokideei galdetu eta Yberberango esan deuskue ...

Bilbo: euskerearen uriburu

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Euskerea berbagai
Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta' Esteban Urkiagaren obraren balioaz jaubetuta, hona hemen poeta bizkaitar handienetakoaren eta XX. gizaldiaren hasiera aldeko euskal kulturearen pizkundearen sustatzaile eta olerkari nagusienetakoaren ganeko zertzelada batzuk: Aurten 65 urte dira Lauaxeta Gazteizko kanposantuan goizaldean fusilau ebena. 1905eko abuztuaren 5ean Laukizen jaio eta hogeita hamar urteko bizian politika zein kultura arloetan buru belarri ibilitakoa. 'Euzkadi' egunkarian idatzi eban euskera sailean eta denporagarrenean, sail horretako zuzendari izentau eben 1931n Nikolas Ormaetxea 'Orixe'-ren ordez. Urte horretan emon eban bere ...

Euskereak be badauka bere eguna

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Euskerea berbagai
EHUk honoris causa izentau dau Rudolf de Rijk hizkuntzalari holandarra Rijk irakasleak ikerketan eta jardun akademikoan egin dauen bidea saritzea izan da asmoa, kontuan hartuz, nazinoarteko hizkuntzalarien artean bera dana euskereakanako pasinorik handiena erakutsi dauena. Azken 30 urteotan euskal morfologia, sintaxi eta gramatikeari egin deutsozan ekarpenak funtsezko mugarriak izan dira eta euskerearen filologia eta diakroniaren arloan egindako beharrak be ezin ahaztu. Azken aldian makalik dagoan De Rijk irakaslea EHUko Euskal Filologia sailagaz lankidetzan dabil luzaroan eta, gaur egun, 'A progressive ...

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951)

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Euskerea berbagai
R. M. Azkueren txatalak: - Bein da betiko nobelatik, 'Basa-txoritxu' abestia: 'Basa-txoritxu mustur luzeak ez igan zerura billa, aingerutxurik bear ezkero orra or nire mutilla. Bere musua edurra da ta sua biotza ta ezpanak: berton urturik biziko dira nire bularra ta zanak. Ai! Nok leukezan urrezko orratza, urre-miesa ta aria, urrez asi eta amaituteko ume onentzat jantzia. Larrosatxuak bost orri daukaz, krabeliñeak amabi; gure umea gura dabenak eskatu beren amari. Neure leioko inzirrituak illun-abarran begiak, ene umea lo datzanarte lo egin ...

Berriz, euskerea ahoan, etxean eta kanpoan

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Euskerea berbagai
Azkenik, ezin ahaztu ekimen horreek guztiak eta batzarretarako deialdiak, herritarren eretxiak edota egitasmoak jasoteko Euskara Batzordeak buletina kaleratzen dauena hilero. Herritarren arteko komunikazinoa euskeraz bermatzea eta gura daben alkarte/denda edo herritarrek barriak, oharrak eta asmoak zabaltzeko kanal euskalduna eskura jartea da hileroko buletinaren helburua. Horreek egitasmo guztiok, Euskerearen Plan Estrategikoko lan-taldeetan, herritarrek proposatutako ekimenak dira, igaz Euskara Batzordeak abian jarritako Euskerearen Plan Estrategikoaren barruan. Maite Gerenabarrena (Berrizko Euskara Teknikaria)

Aramaixo, Arabako herri euskaldune

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Euskerea berbagai
Hemen Aramaixoko euskerearen ezaugarri danak ipinttie eziñezkue bada be, inportante batzuk behintzet emongo dittugu (gehixenak ezagunek die bizkaieran): (1) u eta i ondoko a bokala e egitten da ixe beti: gura > gure; eguna > egune; ikara > ikera; izan > isen. (2) e + a > ie: etxea > etxie; behar > biher. Bigarren bokala e edo o bada, orduen ie, io: gazteena > gastiena; besteok > bestiok. (3) o + a > ue: eroan > eruen; astoa > astue. Bigarren bokala e edo o bada, orduen ue, uo: basoetan > basuetan; astook > astuok ...

Euskeraz eskolan eta kalean

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Euskerea berbagai
Gogoetarako • Leioako ereserkia: Santimamitik Artatzako muturrera, Lamiakotik Peruriko bazterrera zabaltzen zaren herri goxo, sentibera... Zahar eta gazte, guztiok batera kantari gatoz zuri agur egitera Lamien kabi kuttun eta oparoa, San Juan suaren bizi txinparta beroa. Jende gaztea zugan hezitzera doa, gaurko bultzakadak baitakar geroa, munduari zabaltzen diozun leihoa. •Adituen eretxiak Jose Maria Satrustegi (Euskaltzain Osoa, idazlea, antropologoa): - 'Gure benetako sustraia euskalkia da eta gurasoak arduratu behar dira etxeko euskerea erakusten umeei'. Koldo Zuazo (Idazlea): - 'Erabat ahulduta daukagu geure hizkuntza sena ...

Errietak (Bakio-Bermeo)

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskerea berbagai
Erristak 'Mañon gure aitxek konteute, geuri etzien, gure aitxe dxoate san sonu dxoten Mañora, plasan sonu dxoten, erromeridxen sonue dxoten, ta etorte siela Bermialdekoak, Bermio Berrniokoak es, bermialdeko baserridxetakoak, orrek San Migel barridxo, Almike, orretakok gastiek, mutillek ba Mañora dxantzan, ta Mañotarrak eitxen eitzien, Mañoko mutillek, ba Mañoko neskak arekas, ayek ixete siela alegreauak beti, ta mutil alegriekas ba dxantzanta Mañoko neskak, ta Mañoko mutillek, gure aitxek esate seuen, bataran bat eote sala apur bet alegretxue baye bestiek esate seuen ...