Euskerea berbagai  III. urtea // 56. zenbakia

Labeleko euskaldunak


Ubedako mendilerrotik joan egin baino lehen, azken batean bi aldarrikapen daukaz testu honek: alde batetik, euskaldunok egin behar doguzan euskera gaitasun azterketak ez dirala oso egokiak, bai behintzat barriz aztertu beharrekoak. Beste aldetik, betiko aldarrikapena ekarri gura neuke atzera, erdaldunei egiten ez jaken hizkuntza probaren konparazinoa.

Neuk 4. Hizkuntza Eskakizuna lortu gura neuke, baina lehenago aitatutako arazo administratiboaren parte naz. Ez dakit bihar, etzi, urte betera edo Halley kometa barriz agertu aurretik egingo dan itzultzaile izateko oposizinorik Euskal Autonomia Erkidegoan, baina bitartean ofizialki ezingo dot primerako euskalduna izan.

Zer erremedio!

Xabier Paia

Gizaki egiten gaituan arrazoi handienetako bat berba egiteko kapazidadea da. Gizaki gara batez be pentsetan doguna berba bidez adierazoteko kapaz garanean, askotan bi pausoen ordena behar dan legez segiduten ez badogu be. Beste kontu bat da zer dan pentsetan doguna, zelan pentsetan dogun, eta batez be, zelan emoten dogun aditzera pentsau dogun hori.

Berbakereaz berba egiten dodanean, ama hizkuntzeaz baino hizkuntzearen mailaz ari naz, gure berben kalidadeaz. Izan be, euskaldun barri eta zaharren arteko aldeaz ganera, euskeraz berba egiten daben euskaldun jator danak ez dira bardinak. Hobeto esanda, euren euskerea da bardina ez dana.

Ondorioz, euskal hiztunen merkatuko enpresariek produktuaren egokitasunerako langa batzuk imini dabez. Zerga horreek Etxepareren hizkuntzea jagon izan daben edo behar daben merkatariek ezarri dabez.

Horreen arteko galbaherik ezagunena Euskal Gaitasun Agiria (EGA) izango da, hamasei urte beteten diranetik edozein personak lortu ahal dauan titulua. Jente askok pentsetan dau berau dala euskal gaitasunaren mailarik altuena, baina oso jente gitxik daki badagoala hortik gorako beste titulu bat. EGAk titulu baliokide ugari daukaz, baina bakotxa eskuratzeko bideak oso desbardinak dira. Euskaltzaindiak, Labayruk, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Euskal Filologia edo irakasle-diplomaturak dabezan unibersidadeek eta Hizkuntza Eskakizunak arautzen dituan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) baino ez dakie zer dan benetako euskerea.

EGA eukiteak, ostera, ez dau esan gura EGAduna euskal hiztun ona danik. Berbalapikoa izan leiteke, baina euskera onaren apologia baino, euskera zuzenarena egiten dau EGAk. Hala ta guztiz be, bi metro koadroren barruan zigarreta hondakin bati azken zupadak emoten deutsozan euskaldunak ezingo dau baserritar bategaz konbersazino normalik izan.

Eta hori dana gitxi balitz, oraindino badira laugarren hizkuntza eskakizuna bilatzen daben euskaldunak. Laugarren Hizkuntza Eskakizuna euskera teknikariek, itzultzaileek edo holako administrazinoko langileek behar daben agiria da. Edozein hizkuntza eskakizun lortzeko beharrezkoa da administrazinoko langilea izatea, baina ezin da deialdi ireki bidez ez dan plaza bat lortzeko aurkeztu, ez baldin bada lanpostu horri jagokon hizkuntza eskakizuna dagoeneko lortu dauala aurkezten dan personak.

Ostera, nik ez dot ezagutzen gaztelaniazko laugarren hizkuntza eskakizuna daukan pertsonarik, ezta hirugarren, bigarren edo lehenengo maila daukanik be. Espainiako erdaldun bati, bere lanpostu publikoa hartu aurretik ez jako itauntzen ia zein diren “abolir” aditzaren iraganeko lehenengo personak edota zer esan gura dauan “mezclar churras con merinas” esaldiak.