Bizkaiko Sagardaoaren denporaldia hasi da

Bizkaie! 2024-01-23 13:12   Jan edanak

Itziar Lazkano aktore eta antzerki zuzendariak inaugurau dau.

Bizkaiko Sagardao denporaldia Itziar Lazkano aktore eta antzerki zuzendariak inaugurau dau. Aurkezpen ekitaldia Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardaotegian egin da eta bertan parte hartu dabe Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz; Bizkaiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko foru diputadua, Arantza Atutxa; Zornotzako alkatea, Ainhoa Salterain; Bizkaiko Sagardo Ekoizle eta Egileen Alkarteko presidente Jose Antonio Zamalloa; eta produktoreak, hornitzaileak eta sektore horregaz zerikusia daben personek.

2023an, 100.000 litro sagardao natural egin dira Bizkaian. Beraz, uzta berezia izan da, urriko tenperaturek espero baino produkzino txikiagoa eragin baitu, aurreko urteegaz alderatuz. Halanda be, Kupelak geure sagardaoaz beteta dagoz, ezaugarri oso markatu eta biziegaz, nabarmendu dau Jose Antonio Zamalloa Bizkaiko sagardaogileen presidenteak. Ganera, presidenteak berak emon deutso Itziar Lazkanori Sagardo Laguna autortzea, Bizkaiko Sagardaoaren enbaxadorea bihurtuz.

Sagardaoaren ezaugarriak

Aurtengo sagardaoa arinagoa da igazkoa baino, alkohol graduazino txikiagoaz, duela bi urteko uztaren oso antzekoa. Bilketa kanpainearen hasierean, sagarrak azukre eta estraktu maila bajuak ebazan, halanda ze, fruta beranduago batzea erabagi zan, sagarraren kalidadea bermatzeko.

Barrikuntzei jagokonez, Juan Zuriarrain enologoak nabarmendu dau hainbat sagardao apardunen eta izotz-sagardoaren elaborazinoan egiten ari diran aurrerapenak, Bizkaiko Foru Aldundiak Zallan dauen upeltegi esperimentalaren instalazinoetan eta Amorebieta-Etxanoko Uxarte upategian hain zuzen be.

Euskal Herrian 50 sagardaotegi dagoz: Hiru Bizkaikoak, 45 Gipuzkoakoak eta bi Arabakoak. Sagardaoa produziduteko 500 hektarea inguru sagarrondo erabiltzen dira, horietatik 80 bizkaian dagoz. Gaur egun, 106 sagar mota onartzen dira Euskal Sagardaoaren barruan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu