Edari estimulatzaileak

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Jan edanak
1) Tea Tea Txinatik datorren edari bat da eta 'Té' izeneko arbola bateko orriak sikatu eta infusino bat eginaz preparetan da. Te mueta nagusi bi saltzen dira: te berdea eta te baltza. Te berdeak tanino deitutako substantzia gehiago ditu eta horren eraginez, hesteak sikatuten laguntzen dau eta, horregaitik, beheranzkoa daukagunean ona da tea hartzea. Te baltzak kafeina gehiago dauka eta beraz estimulatzaileen artean sartzen da. Teak substantzia bizkorgarri bi ditu: kafeinea eta teinea. Substantzia horreei esker tonikoa, digestiboa, idortzailea eta ...

Artxoa laban erreta

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Artxoa preparetea benetan erraza da. Artxoa garbi garbi emongo deuskue merkatuan eta, gura izan ezkero, baita zatituta be; bakotxak pentsau beharko dau zelan preparau: osorik ala zatituta. Labarako prest dagoan plaka batean ipini artxoa eta bitartean labea martxan jarriko dogu berotzen joan daiten; gitxi gorabehera, 180 gradutan ipintea da nire gomendioa. Artxoari gatza botako deutsagu alde guztietatik eta ondoren, oliba-orioa bota; artxoa oriotan ondo bustitea komenidu da. Jarraian, plakearen azpialdean ur apur bat ipini; oso garrantzitsua da ura ...

Toskanako ardaoak (Italia)

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Jan edanak
Sienatik mediterraneoruntz, ipar-mendebalderuntz joan ezkero, San Gimignano herria topauko dogu. Bertan, 'Verneccia Di San Gimignano DOCG' aitamena daroen ardao zuri ederrak egiten dira. Ardao honeek gazte edatekoak izanda, kolore beilegi argia izaten dabe baina urteak aurrera joan ahala, urre kolorea hartu eta usain gogorra, luzea, freskoa eta sotila izaten dabe. Gustuari jagokonez, edakera siku, fresko, eta orekatua izaten dabe eta amaieran mingostasun puntu atsegina ixten dabe. 'Riserva' aitamenekoak be topau daitekez. Toskanako ardaoen ganeko aitamen guztiak aztertzea artikulu bakarrean posible ...

Edari alkoholikoak energia iturri?

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Jan edanak
Gomendio orokorrak Edari alkoholikoen kontsumoa murriztea da onena; dana dala, jatekoagaz graduazino txikiko edariren bat hartzea ona izan daiteke (sagardaoa, garagardoa eta ardaoa). Likoreen kasuan, edatekotan, noz edo noz edan beharko geunkez. Gomendioak emoten diranean, normalean ez da sagardaoaz ezer esaten, oso jende gitxik edaten dauelako sagardaoa egunero baina lehen esandako moduan, jatekoagaz sagardao apur bat edatea ez da kaltegarria. Garagardaoaren kasuan, edari hau ez da hain gomendagarria ze gasduna danez, batzuetan haize-minak sortu leikezalako. Aholkuak gehienetan ardaoaren inguruan emoten ...

Rias Baixas

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Jan edanak
Lurraldearen berezitasunak Lurralde honek ezaugarri berezi asko ditu eta berezitasun horreei esker ardao bereziak egiten ditue bertan. Ardao honeek ardao eskasak ziran bolada baten baina gaur egun, merkatuan dagoan ardao zuri onenetariko da Rias Baixas Jatorri Deiturakoa. Ardaoari nortasun berezia emoten deutsen ezaugarrien artean, nabarmenena eguraldia bera da. Euri zaparrada handiak, eguzki isolazino faltea edo eguna eta gauaren arteko tenperatura aldaketa handirik ez egotea (sano garrantzitsua mahatsaren heldutasun fenolikorako). Beste alde batetik, mahastizaintzan aldaketea beharrezkoa zan eta, azken urteotan, teknika ...

Onddo baltzaren kremea

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lapiko batean oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza ipini berotzen. Ondoren, berakatzak kolorea hartzen dauenean, kipulea bota barrura eta kolorea hartu dauela ikusten dogunean, onddoak bota; komenidu da onddoak tako txikietan ebagitea. Orain arte aitatutako osogai guztiak minutu batzuetan egiten euki ostean, ardao zuria gaineratu eta jarraian uruna. Hurrengo pausua uruna egurrezko koilara bategaz ondo irabietea izango da, bolatxuak egin ez daitezan. Uruna guztiz deseginda dagoala ikusten dogunean, saldea bota eta 10 minutuz irakiten itxiko dogu gatz puntuan jarrita ...

Gabonetako turroi, polboroi eta mazapanak

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Jan edanak
Gozozale eta gozozale ez zarienontzako oharrak: Gogoan izan, osasun arazo larririk ez badogu behintzat, gabonetako postre berezi honeetaz lasai disfrutatu geinkela (pasau barik, baina lasai); dana dala, postre gozoegi horreen konposizinoari begiratzea ondo dago, batez be, diabetisagaz edo obesidadeagaz arazoak doguzanean. Hori bai, gehiegikeriak be neurriz egitea da nire gomendioa baina egun batzuetako kontuagaitik zorrotzegi jokatu barik: gitxiago ala gehiago janda, egun berezi honeen enkantua sakon bizi eta urte barria ondo hasi! 2003rako osasuna, bakea eta lapiko betea danontzako Larraitz ...

Arrain-zopa bero-beroa gabonetako gehiegikeriak garbitzeko

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lapiko baten legatz buru bategaz arrain saldea egingo dogu. Horretarako, lapikoan jarriko dogu legatz burua eta bi litro ur hotzez tapauko dogu buru hori, gatz apur bat eta oliba-orio txorrotada bat gaineratuta. Jarraian surtan jarri eta 45 minututan irakin, ez gehiago eta jarraian salda hori irazi egingo dogu. Arrain saldea egiten dogun bitartean, beste lapiko baten, arrain-zoparako fondoa preparetan hasiko gara. Barazkiak txiki-txiki egingo doguz lehenengo eta behin (berakatza, kipulea, porrua, azenarioa, piper berdea eta tomate heldua takotxuetan ...

Txileko ardaoak

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Jan edanak
Ivan Vega Alberdi, Enologoa

Gabon, daukanak ez daukanari emon!

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Jan edanak
Zizka-mizka edo entremesak Perzebe egosiak: honeek ur gazitan egosiko doguz, jan baino bost minutu lehenago. Behin ura irakiten dagoala uretara bota eta minutu batez egosi; ondoren, atara eta ur hotzetatik apur bat pasau bestela larregi egosiko jakuz eta. Langostinoak plantxan erreta: perzebeakaz bezela jateko denporan erreko doguz, plantxea bero-bero jarri eta bertan erre gatz eta oliba-orio apur bat gaineratuz; jateko orduan limoi ur apur bat botata be ondo egoten dira. Jan ostean eskuak garbitzeko ur epela eta limoia ipini geinkez ...

Gabonak dira eta igirizu atia, geuk bere ikusi daigun...

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Jan edanak
Azken ohartxua: Gehienoi gustetan jaku gabonetako janarietan gehikeriatxuren bat edo beste egitea eta gaixotasun garrantzitsurik ez badogu bi otordutan edo gehiegikeriaren bat egiteagaitik ez jaku ezer pasauko; baina bi otordutan idatzi dot eta EZ aste osoan. Beraz, badakizue, gehikeriatxuak bai baina neurriari eutsita. Larraitz Artetxe, Dietetika eta nutrizinoan diplomatua, ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.

Gabonetako menurako ardaoak eta Ardaoaren Legearen harian

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Jan edanak
Euskaldunok eta Ardaoaren Legea (II) Nire ustez barrikuntza serioa behar zan ardaoaren legean, indarreko legea zahartuta gelditu dalako, izan be, Europako Batasunean sartu ginanean be ez zan aldatu. Kontuak kontu, lege barri bat indarrean sartzeko guztion adostasuna behar izaten da eta askotan badirudi ohituta gagozana eta euskaldunok Madriletik jarritako legeen morroi izaten gara. Lege hau aztertu ondoren, Gasteizko gobernuak autonomia dauka bere legea sortzeko eta horrexegaitik sortu dau bertoko ardao lege proiektua. Legearen hiru ardatz: 1- Kalidadezko ardaoen aldeko politikea ...

Izokin zati marinatua, berakatz krema eta leka salteatuakaz

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Jan edanak
Izokin marinatua, berakatz krema eta leka salteatuakaz Osogaiak: Marinatua egiteko: - Izokina. - 50 zl. Sagar-ozpina. - 200 zl. Oliba-orioa (0,4º) - 25 zl. ardao zuria. - 30 gr. gatza. - 15 gr. piper-hauts zuria. - 6 gr. kardamomoa. Berakatz-kremea egiteko: - Berakatz osoak zurituta. - Oliba-orioa (0,4º). - Esnegain likidoa. - Ura. - Gatza. Leka salteatuak preparetako: - Leka fresko eta samurrak. - Oliba-orioa (0,4º). - Berakatz txikitua. - Saldea. Zelan egin:  Izokin Marinatua: izokina garbitu eta ezkatak kendu, bi bizkarraldeak bizkarrezurretik banandu, ganerako hezurrak kendu eta 80 gr. inguruko zatiak ...

Ardaoaren Legea

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Jan edanak
Ardaoaren Legea polemika iturri Legearen txostenak hainbat polemika eta eztabaida sortarazo ditu, aitagarriena, Jatorri Deituren funtzionamendu barriaz izan da. Orain arte, Jatorri Deituren Kontseilu Erregulatzaileak izan dira euren eremuetako ardaogintzaz kudeaketa eta kontrol sistemak aplikau dituenak, hau da, Kontseilu Erregulatzaileek euren arauak ezartzen izan ditue eta arauak betearazoteaz be arduratzen izan dira. Aurrerantzean, barriz, Kontseilu Erregulatzaileek arauak ezarriko ditue orain arteko moduan baina beste organo independiente bat arduratuko da arauok betearazoteaz eta kontrolaz. Ez da ahaztu behar Kontseilu Erregulatzaileak mahastien ...

Talde Berdea: barazkiak

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Jan edanak
Gomendio hau adierazoten dogunean, batzuk nahastau egiten dira eta ondoko galderea egiten deuskue: eguneroko elikadurearen oinarria zituak edo zerealak badira eta astean bizpahiru bider lekaleak jan behar badoguz, orduan zelan edo non sartu egunean barazkien anoa bi? Oso erraz: batzutan lehenengo plater moduan (porrusaldea, orio-azea, barazki purea…) eta beste batzuetan guarnizino legez (oilaskoagaz jaten doguzan piperrak, arrainari bota deutsaguzan esparraguak). Honezaz ganera, anoa osoa barazkiakaz egin beharrik be ez dago, kontuan hartuz, Euskal Herrian barazki kopuru txikitxuagoak janarietan erabilteko ohitura ...

Intxaur saltsea

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin esnea irakiten jarriko dogu lapiko baten, intxaur saltsea egingo dogun lapiko berean. Behin irakinda bertara kanela-zotz biak bota eta tapa bategaz estaldu; bertan itxiko dogu geldi, surtatik kanpo hamar minutuz gitxi gorabehera, 'infusionetan', sukaldarion hizkeran esaten dogun moduan. Behin infusionauta dagoanean, surtan jarriko dogu lapikoa, oraingo honetan kanela barik, kaneleak egin dauelako berea, eta kaneleagaz irakiten badogu, horren gusto guztiak gehituko deutsozalako saltseari eta hori ez da komenidu; horregaitik, infusionau baino ez dogu egiten. Beno ...

Oportoko ardaoak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Oporto muetak Oporto guztiak Ruby lez jaioten dira, baina kupelean zahartu ondoren, bere kolorea galtzen dabe eta Tawny bihurtzen dira. Ruby: . Ruby: Pipan edo kupelean 3 urte pasau ondoren. . Late Bottled Vintage edo LBV: uztako ardaoa eta 4-6 urtetan barrikan gordetakoa. . Crusted: Oporto nahasketak eta merkatura atara baino lehen 4 urte botilan egondakoa. . Single Quinta: uzta-urte eta finka batetik ataratako Oportoa; hau urte bitan euki behar da pipetan. . Vintage: uztea oso ona danean baino ez da egiten. Ardao hau mahatsa ...

Fruteagaz preparautako produktuak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Kontuak kontu, gai honegaz amaitzeko ondoko hau gogoratuko dogu: azukera gehiago daben jakiak noizean behin eta neurriz jatea ondo dago (bakotxak bere neurria topetea da kontua), baina larregia be ez da inoiz ona izaten. Bestalde, azukeratan aberatsak diran jakiak oso onak dira modu arin eta errazean absorbiduten edo hartzen dan energia behar daben kirolarientzat. Larraitz Artetxe, Dietetika eta Nutrizinoan diplomatua, ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.

Bordeleko ardaoen ganean (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
 Médoc: 15.000 mahasti hektarea inguru landatuta dagoz lurralde honetan eta 700.000 hl. inguru ardao produziduten da. Médoceko iparraldean, Médoc izen bereko azpieskualdea dago, eta hegoaldean, Haut Médoc. A.O.C. Médoc izendapena daroen ardaoak oso desbardinak izan daitekez euren artean, batez be estilo eta lur mueta asko dagozalako tartean. Oro har, ardao baltz klase bi bereiztu daitekez. Alde batetik, gazte edateko ardao arin, dotore, eta leunak. Bestetik, botilan urte batzuetan zehar hobetzen diran ardaoak, sendoagoak eta tanizidade ...

Frutea eta frutu sikuak (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
Osoketearen aldaketa hau hobeto ikusi daizuen, taulatxu baten bitartez adierazoko dogu 100 gramo frutu desbardinen konposizinoa:
FRUTEA

ENERGIA (kilokaloriak)

KARBOHIDR. (gramoak)
KOIPEA (gramoak)
PROTEINA (gramoak)
Okaranak
64
10
0.1
0.8
Okaran pasak
290
70
0.4
2.3
Mahatsa
81
17
1
1
Mahats-pasak
324
75
1.3
3
Ikoak
80
18
0.1
1
Iko pasak
275
62
1
4.2
Larraitz Artetxe, Dietetika eta nutrizinoan diplomatua, ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.