Badator Bizkaiko Eskolarteko Txapelketea

Bizkaie! 2024-05-02 07:50   Bertsolaritzea

Finala, maiatzaren 25ean izango da Arrigorriagako Eskolan.

2023ko bat-bateko finala, Gernika-Lumon (Bertsozale). | Ikusi handiago | Argazki originala

Betiko lez, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak Bat-batekoa eta Idatzizko sariketea izango ditu. Hurrengo asteetan jokatuko dira Kanporaketak eta maiatzaren 25an izango da finala, Arrigorriagan, Bizkaiko Taldekakoaren finalagaz batera. Arrigorriagakoa egun osoko jaia izango da, eta bazkari txartelak salgai dagoz hemen.

Bat-bateko txapelketea

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketea maiatzaren 6an hasiko da, Getxoko San Nikolas Ikastolan, 17:00etatik aurrera. Guztira, hiru kanporaketa jokatuko dira:

  • Maiatzak 6: Getxon, San Nikolas Ikastolan, 17:00etan.
  • Maiatzak 13: Durangon, Kurutziaga Ikastolan, 17:00etan.
  • Maiatzak 15: Igorren, Lasarte aretoan, 17:00etan.

18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dabe Bizkaiko Eskolartekoan. Saioak zati bi izango ditu eta bertsolari guztiek egin beharreko ariketak ondokoak izango dira:

  • Lau oinak emonda bertso bat zortziko txikian.
  • Berbea emonda bertso bat, gehienez, hamarreko handian.
  • Ofiziotan bina bertso zortziko txikian.

Bigarren atalera lau bertsolarik egingo dute aurrera, eta horreek, ariketa honeek egin beharko ditue:

  • Ofiziotan zortziko handian bina bertso.
  • Ganbarako lana: bakarka, gehienez, 10eko handian gai bati erantzunez.

Idatzizko txapeletea

Idatzizko txapelketea martxan dago Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Kanporaketa horreetatik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukera izango dabe.

Sari-emote ekitaldia bat-bateko saioaren ostean izango da.

Finala, Arrogorriagan

Idatzizko txapelketako finalera sailkatutako ikasleak eta bat-bateko txapelketako finalera sailkatutako 8 bertsolariak maiatzaren 25an alkartuko dira Arrigorriagako Eskolean. Horren ostean, bazkaria egongo da eta arratsaldean Bizkaiko Taldekakoa, finalaurrekoak eta finala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu