Maiatzaren 11n izango da Hernandorena txapelketearen finala

Bizkaie! 2024-05-07 08:00   Bertsolaritzea

Senpereko Larraldean, arratsaldeko 19:00retan.

Hendaiako Baleak alkartean egindako kanporaketa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kanporaketa biak jokatu ostean, maiatzaren 11n jokatuko dabe Hernandorena Bertsolari Gazteen Sariketearen finala (Herri Urrats egunaren bezperan). Arratsaldeko 19:00retan izango da, Senpereko Larraldean.

Hernandorena sariketako finalera sailkatutako bertsolariak ondoko honeek dira: Haira Aizpurua Ibargarai, Irantzu Idoate Funosas, Maddi Aiestaran Iparragirre, Izaro Bilbao Arostegi, Jon Mendiluze Mujika eta Danel Herrarte Nafarrete.

Gai-jartzaile lanetan Xalbat Alzugaray ibiliko da eta epaile lanetan, barriz, Zuhaitz Olazabal, Iban Thikoipe eta Ainhoa Sarasua. Saioaren ondotik aperitifa egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu