Erabagita Gipuzkoako Eskolartekoaren finala

Bizkaie! 2024-04-03 10:01   Bertsolaritzea

Lasturren jokatuko da apirilaren 12an.

Legazpin jokatutako kanporaketea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Lau kanporaketa jokatu ostean, erabagita geratu da finaleko seikotea: Kattalin Arabolaza (Xenpelar), June Aiestaran (GoiBe-Harituz), Sustrai Goenaga (GoiBe), Danel Etxeberria (Harituz), Joanes Azpillaga (Erniarraitz) eta Egiar Otegi (Xenpelar).

Finaleko afarirako txartelak salgai dagoz hemen. Saioa afalostean egingo da eta egin beharreko ariketak hurrengoak izango dira:

  • Lau oinak emonda, 8ko txikian, bertso bat.
  • Binaka, 8ko handian, bina bertso.
  • Binaka, 8ko txikian, bina bertso.
  • Banaka, puntu bati erantzun 8ko txikian; eta gaia emonda bertso bat, gehienez 10eko handian.

Bertsolari gazteek asteburu pasa geratzeko aukerea izango dabe Lasturren; nahi izan ezkero, emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu