Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak egingo ditue Durangon, zezeilean

Bizkaie! 2014-01-30 13:16   Bertsolaritzea

Bertsozaleentzako formakuntza saioak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, epaile eta gai-jartzaile ikastaroak, hain zuzen be. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.

Bertsozaleentzako formakuntza saioak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, epaile eta gai-jartzaile ikastaroak, hain zuzen be. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.

Edozein bertsozaleri zuzenduta dagoz ikastaroak, Bertsozaleko arduradunek azaldu dabenez. Saioak Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Durangon daukan egoitzan eskainiko dira, Zabalea kaleko 9. zenbakian.

Epailetza ikastaroa zezeilaren 19an egingo dabe, eta Asier Ibaibarriaga izango da irakaslea. Gai-jartzailetzearen ganekoa, ostera, zezeilaren 26an izango da, eta Maite Berriozabalek eskainiko dau. Eskolak 18:30ean hasi eta 20:30ean amaituko dira.

Izena emoteko epea zabalik egongo da zezeilaren 16ra arte. Argibide gehiago behar izan ezkero: 94 6812711 telefonora deitu edo idatzi email bat bizkaikotxapelketa@bertsozale.com helbidera.

Erantzunak

Iñaki 2014-01-30 13:41 Erantzuna | #1

Adoktrinatzea?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu