Bertsoaren iraila

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Bertsolaritzea
Bertsoak ikasturte barria hasiko dau eta bihar-etzi puntako bertsolari, herriko gai-jartzaile, Anoetako epaile edo bertsozale adituak (eta zergaitik ez, bertsotan ibilitakoak) izango diran ikasle gogotsuei harrerea egiteko prest behar doguz bertso-eskoletako arduradun eta irakasleak, eta asmo horregaz joango dira honeek Seguran antolatuko dan III. Bertso-Eskolen Topaketara. Iñaki Aurrekoetxea

Mugarra zoragarrie

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Bertsolaritzea
Mugarra zoragarrie Doinua: 'Mendi altuen edurre' 1 Mendi bat bada Bizkaian, ez dauena Himalayan, bihotzetik aterakot jenteak ezetu daian. 2 Hartu makilek eskuen, gorako nor dau prestuen? Ia Mugarrako hatxek zenbat kontu dinoskuen. 3 Artaundik gora pistea, gatxa da berton ixtea, pinu artean galdute gorago doa bistea. 4 Ailegau gara Markure, nok ez dau trago bat gure? Parajearen ederra bi hankakoen eskure. 5 Askarrabeitik aurrera, tontorra sartu ta atera, bidean galdu ez gaitezan Mugarra ei dau artega. 6 Hatxaren handitasune ...

Bertso barriak, horma zaharroi jarriak

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Bertsolaritzea
1 Bertso barri batzuek behar ditut jarri entzumenik daukenen entretenigarri. Katez loturik preso gaitue ekarri kantuz azalduko dot espetxeko barri inuzentzian inor ez daiten etorri. 2 Espainian behera han dago Zamora basamortu hobarik nunbait izango da. Ez mendi ez itsaso ez bedar ez lora hementxe bizi behar hainbeste denpora hain maite dogun Euskal Herritik kanpora. 3 Etxezar bat hemen da itxuraz bikaina goralduko neukena gorroto dot baina. Erdia zementu ta erdia burdina gizonak piztitzeko apropos egina hoba zan inpernura erori ...

Udako plazetarako hamar gomendio

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Bertsolaritzea
Ez dakit aholkuok lagungarri egingo jatzuezan, baina badozue motiborik udan herriko edo inguruetako plazaren batera agertu eta probetako. Irakurleen txokoa hor dozue eta esperientzien barri jasoko geunke gustora baino gustorago. Lerrook idazterakoan, ezinezkoa jat Bilboko Aste Nagusiko plazak ahaztutea. Egunero-egunero ordu batak inguruan, lehenago Santiagon eta azkenaldion Plaza Barrian, bertsolaririk onenak entzuteko aukera ederra izaten dogu, eta bai urtero urtero hutsik egiten ez daben bertsozaleak agurtzekoa be. Iñaki Aurrekoetxea

Euskal Herritik aparte (Xabier Amuriza)

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Bertsolaritzea
Euskal Herritik aparte 1 Euskal Herritik aparte mila legoa bitarte esku ta hanka loturik preso Zamoran naukate. Pentsaturik zenbat urte behar dogun hemen bete pazientzia hartu beharko libre itxi arte. 2 Nahiz ta kriminal ez izan kaiola txorien gisan bost gizon handik kolpera preso sartu ginduezan. Baina zegaitik izan zan nahi neuke poliki esan inozentzian bizi diranak itxartu daitezan. 3 Maiatzeko egun batez hogetamar hain suertez gose greba bat hasi genduan geure borondatez. Goitik laguntzarik bapez guztia zan geure kaltez ...

Txapelak buruan

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Zorionak txapeldunei eta parte hartu dozuen gazte guztiei. Amaitzeko, Mungiako finalera joateko pare bat arrazoi gehiago. Azken urteotan Iparraldeko gaztetxuak entzutea benetako gozadea izan da idazten dauen honentzat, eta aurten ez datoz makalago. Maila bietan txapelak eroateko besteko koadrilea dakarre. Gipuzkoatik txikien mailan azken txapelak eroan dauzen Beñat Gaztelumendi txiki baizen bizkorra entzuteko aukerea eukiko dogu. 14 urtegaz nagusien mailan kantau dau, eta bai txapela lortu be. Gaztetxuen bertsoakaz gozau gura dauenarentzat jarrita dago hitzordua: bagilaren 23an, San Joan bezperan ...

Sorginen Akelarrea

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: 'Barruaren barrutik' 1 Ezkaratzeko leiho ertzean iletargia hodei atzean otso uluak mendi ganetik kilker hotsa baratzean artega eta aztoratuta txakurra ahausi latzean mesfidantza bihotzean gure auzoko atso zaharra sartu da sasi artean. 2 Sasi ganetik izar ondora zeru azpitik auskalo nora begi arrotzek zertan dabilen ikusi ezean hoba gaulendiaren denoduaren mendeko danez denbora demonioen altzora erratz ganean ortzimugarantz hor doa gora ta gora. 3 Aurrekaldean larre ederra atzean troka ta mendizerra gaiztakeria dauko helburu zelango andra okerra! Aztikerien keia ...

Erdal guneetako bertso-eskolak

Bizkaie! 2002-05-15 00:00   Bertsolaritzea
Erdal gunean bizi izateak egunean-egunean eraginkorragoak izatera behartzen gaitu. Gune euskaldun askotan, barriz, bertso-eskola asko inertziaren eraginpean somatzen dodaz. Gaur egun bertso-eskolen munduan, Bizkaian behintzat, erdal guneak ez dira periferia, erreferentzia nagusi baino. Eta bertotik helduko jake datozen erronkei, dudarik ez izan. Iñaki Aurrekoetxea

Atxeliko gurutzea

Bizkaie! 2002-05-01 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: 'Juana Bixenta Olabe' Gazte nintzala talde bat gendun euskaldun jatorra eta fededun hartu genduan erabagia jartzeko gurutz paregabia esan ta egin jarri genduan Atxeli mendin herri osoan ikusi zedin Zortzi metro ta erdi luzeran bi metro ta erdi zan zabaleran aldapan gora geroen pozez noizik behin jausten ginean auzpez zazpi mutilak danok sasoiko eta abilak borondatezko bihotz umilak Zazpiko talde gazte senduak gizatasunean nahiko helduak Elio, Roman, Sabin, Balendin Satur, Imanol, Bitoren bardin kristau gauzetan euskal ohitura ta jolasetan ...

BBKn kantetan dauenik bada

Bizkaie! 2002-04-08 00:00   Bertsolaritzea
Orain bizkaie! topau zeinke internetaren bidean, igual bertsotan hasiko jatzu jarri ezkero parean. Nabigatzaile bertsozalea, atrakau eizu gurean; hamabostero sortak batean, artikuluak bestean, bertsoak eta bertsoen barri izango dozu sarean. Iñaki Aurrekoetxea