Patta eta Sendaezinak taldeak lehenengo diskoa aurkeztu barri dau

Bizkaie! 2011-11-24 11:30   Musikea

Patta eta Sendaezinak diskoa kaleratu barri dabe Jesus Sudupe Pattak eta Luciano Martin Lukak, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Jotakie eta Dirección Obligatoria taldeetan ibilitakoak dira biak. Proiektu barrian taldekide ditue Iker Arrazola (bateria), Itziar Beitia (teklauak) eta Iñigo Aranbarri (tronpea).

EOSek Schuberten 5. Mezea eskainiko dau lehenengoz Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon

Bizkaie! 2011-11-24 10:38   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Schuberten 5. Mezea oinarri izango dauen programa sinfoniko-korala eskainiko dau zemendiaren 25etik abenduaren 2ra, bonu-denporaldiaren barruan. Andres Orozco-Estradak zuzenduko dau orkestrea. EOSek lehenengo aldiz interpretauko dau lana. Ahotsei jagokienez, Errenteriako Andra Mari Abesbatzak kantauko dau, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean.

Haize barriak dakarz Etxek 'Haize berri bat' diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-22 14:55   Musikea

Aldaketa handiak dakarz Iñaki Etxezaarraga Etxek disko barrian, mugarri antzeko bat da-eta Baga-Biga etxeagaz kaleratu barri dauen Haize berri bat. Hamar kanta batu ditu lanean; sei barriak dira, eta ganerakoak, aurreko diskoetako singleak. Zapatuan, zemendiaren 26an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan joko dau, Udagoieneko Ostera egitarauaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Naroa Intxausti sopranoak Santa Zezeilia ospatuko dabe Iurretan eta Bilbon

Bizkaie! 2011-11-22 11:38   Musikea

Kontzertuak, gaur martitzena 22an, Mikel Arkanjelu Deuna Iurretako Eleizan (19:30ean) eta bihar, eguaztena 23an, Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, 20:00etan, izango dira. Bi kontzertuetarako sarrerea librea izango da jarleku guztiak bete arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sentimenduen epikea dakar Berri Txarrak taldeak 'Haria' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-21 14:55   Musikea

Berri Txarrak taldeak Haria disko aurkeztu dau, prentsaurrekoan. Hamabi kanta ditu nafarren zazpigarrenak, Kaiowas etxeagaz kaleratu daben lehenengoa. Zezeilean hasiko dira lan barria zuzenean eskaintzen Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Sparteens taldeak 'Bi doberman beltz' umoretsua kaleratu dau

Bizkaie! 2011-11-18 15:48   Musikea

The Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Daborduko hasi dira lana aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aspaldiko amesa bete dau Mikel Urdangarinek zuzeneko diskoa argitaratuta

Dabi Piedra Robledo 2011-11-17 14:39   Musikea

2010eko abenduaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bi ordu eta erdiko emonaldia eskaini eban zornotzarrak eta oso-osorik batu dabe disko bikotxean. Danetara, 28 kantu dira, lan luzea da, hasieran aukeraketea egitea pentsau genduan baina, gero, kontzertua osorik sartzea erabagi dogu, zuzenekoan egoten diran inperfekzinoak eta guzti, azaldu dau Mikel Urdangarinek Bilbon egindako aurkezpenean.

Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdia 2011 zemendiaren 17tik 26ra

Bizkaie! 2011-11-16 17:49   Musikea

Elorrion urteroko hitzordua dabe blues eta jazz zaleek zemendiaren 17tik 26ra; aurtengo Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdian, besteak beste, Belceblues, The Hot Wok, Carl Winter Trio eta Sons of the delta lako taldeak izango dira. Carl Winter Trio aurten Getxoko XXXV. Nazinoarteko Jazz jaialdiko txapelketea irabazi dauen taldea da.

Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2011-11-16 16:20   Musikea

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 23. edizinoa azken fasera heldu da kategoria bakotxeko finalakaz. Finalak zemendiaren 18an (Beste Joerak), 25ean (Metal) eta 26an (Pop Rock) izango dira, ohikoa dan legez, Bilborock aretoan.

Siroka taldea izango da euskal ordezkaria Liet International 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-11-16 14:24   Musikea

2011ko zemendiaren 19an, Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gitxituen Europako jaialdirik garrantzitsuena ospatuko da, Liet International 2011, hain zuzen be. Liet International 2011ko epaimahaiak aukeratutako 12 lehiakidek joko dabe festibalean, tartean Siroka taldeak.

Seiren taldeak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan grabauko dau Urrunegi abestiaren bideoklipa

Bizkaie! 2011-11-15 12:45   Musikea

Zemendiaren 19an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunegi abestiaren bideoklipa grabauko dabe Seiren taldekoek Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, 10 urtetik gorako gaztetxuentzat Ametx erakunde autonomoak eskaintzen dauen gaueko aisialdirako Gauero programearen barruan.

Blues Jazz Bizkaia Zirkuitua zemendiaren 16tik 19ra

Bizkaie! 2011-11-14 12:44   Musikea

Asteon Basauri, Zornotza, Leioa eta Ermuan Suzette Moncrief Kantari estaduabatuarra izango da protagonista bere blues errepertorioari errepasoa eginez.

Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarrak 'Hemen' disko barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-11-10 17:01   Musikea

Pier Paul Berzaitz musikari zuberotarrak Hemen disko barria aurkeztu dau Elkar etxearen eskutik. Abestiz abesti, kantariaren bizitzan eta kantagintzan garrantzi handia izandako musikagileak eta idazleak agiri dira, besteak beste, Beñat Sarasola, Xabier Lete, Mikel Laboa, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga, Itxaro Borda eta Joan Batista Elizanburu.

'Oroimenak erretzen - 18 Urte', Leihotikan taldearen diskoa plazan

Bizkaie! 2011-11-10 13:23   Musikea

Leihotikan taldearen disko bilduma honek bi atal ditu; alde batetik, orain arteko lau diskoetako kantu batzuk dagoz, taldearen jarraitzaileek hautatuak. Bestetik, 1996ko maketako kantu jakin batzuk be topauko ditu entzuleak. Horrezaz gan, hainbat kolektibok, irratik... argitaratu zituen disko bildumetako kantuak eta bitxikeria batzuk be batu ditue.

Xabier Montoiak oinarrizkora jo dau disko barrian

Bizkaie! 2011-11-07 14:54   Musikea

Xabier Montoiak disko barria aurkeztu dau, Xabier Montoiaren mundu miresgarriak, Bidehuts diskoetxeagaz. Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ibon Rodriguezen (Eten, Le Noise) laguntzinoa izan dau proiektu barrian. Oraingoan, elektronikea albo batera itxi eta oinarrizkora jo dau gasteiztarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hitzetik' disko sendo eta heldua dakar Hesian talde nafarrak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-04 14:53   Musikea

Disko sendo eta heldua aurkeztu dau Hesian zortzikoteak Bilboko Elkar aretoan, gordina baina mezu positiboagaz. Elkar diskoetxeagaz argitaratu dabe hamaika kantuko Hitzetik diskoa. Prentsaurrekoan bost taldekide izan dira: Xabi, Zuriñe, Fran, Igotxo eta Eneko. Pop, rock eta punk doinuak batu ditu Sakanako taldeak, danak be indartsuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Banden Lehia ekimeneko talde irabazleak BBK Live jaialdian joteko aukerea izango dau aurten

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-04 14:11   Musikea

Euskerea eta teknologia barriak izango dira Banden Lehiaren hirugarren edizino honetan be protagonista nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako musika-lehiaketearen aurkezpena Bilboko Rekalde Aretoan izan da. Aurton, irabazleek BBK Live jaialdian zuzenean joteko aukerea eukiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2012ko Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2011-11-04 13:45   Musikea

36. Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2012ko garagarrilaren 4tik 8ra egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 18ra arte emon leikie izena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Rafa Ruedak etenbako aldeketen ganeko gogoetea egin dau 'Enaren geometria' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-11-03 14:45   Musikea

Etxeko garajean, urtero-urtero etorten ziran elaiak habira, baina ezin jakin udabarriro txori berberak ziran. Jazoereak gogoeta egiteko bidea emon eutson Rafa Ruedari, eta abiapuntu horretatik Enaren geometria diskoa sortu dau. Hamaika kanta sortu ditu Ruedak, berak idatziak danak, Hasier Rekondoren Inor bagina izan ezean. Atoan hasiko da diskoa jentaurrean aurkezten, zemendiaren 4an dauka lehenengo hitzordua, Tolosako Bonberenean, hain zuzen be.

Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko doinuak entzungai Getxon, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian

Bizkaie! 2011-11-02 12:04   Musikea

Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia Getxon egingo da aurten, Areetako Andres Isasi eskolan, zemendiaren 19an, 19:00etatik aurrera. Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko musikariek trikitixa jotzeko modu eta estilo desbardinak eskainiko ditue; horrezaz gan, trikitixa musika-tresnea bera munduko hainbat lekutan beste tresna batzuekaz zelan buztartzen dan ikusteko aukerea izango da.