Ruper Ordorikak disko barriaren nahasketak amaitu ditu

Bizkaie! 2011-09-06 14:52   Musikea

Ruper Ordorika oñatiarrak 2009an kaleratu eban azken lana, Haizea garizumakoa, hain zuzen be. Disko barria, barriz, urriaren amaieran plazaratzeko asmoa azaldu dau musikari beteranoak.

Ermuko Folkez Blai irailaren 9an hasiko da

Bizkaie! 2011-09-05 16:23   Musikea

2011ko finalistak Tündra, Adarrots, La Banda Morisca, Lulavai, La Camerata Cervantina (Igazko irabazleak), Irtio eta Street Wings dira; talde konbidatuak, barriz, Adunia ermuarrak eta Las Migas Bartzelonako taldea.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Xabier Leteren omenezko zazpi kantaldi atondu ditue abendura bitartean

Bizkaie! 2011-09-01 14:35   Musikea

Zapatuan, hilaren 3an hasi, eta abenduaren 4ra arte, hainbat musikarik, poetek eta bertsolarik Xabier Leteren omenezko birea egingo dabe Euskal Herrian zehar, kantari ezagunaren heriotzaren lehenengo urteurrena dala eta. Kantaldiak Hondarribia, Iruñea, Baiona, Bilbo, Urnieta, Gasteiz eta Donostian izango dira. Xabier Lete eta bere musikea gogoratuko dabe emonaldietan. Bizkaian emonaldi bakarra izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 8an.

Sete Sois Sete Luas jaialdiak Mediterraneoko doinuak hurreratuko ditu Sopelanara

Bizkaie! 2011-09-01 12:23   Musikea

Sopelanara ailegauko da Sete Sois Sete Luas jaialdi ibiltaria astegoienean, iraileran 2tik 4ra bitartean. Hiru emonaldi izango dira: Les Voix du 7 Sois, Mario Incudine eta Piccola Banda Ikona. Aurten hirugarren aldia dau festibalak Euskal Herrian, aurreko saio biak Deban izan ziran. Sete Sois Sete Luas Jose Saramago eta Dario Fo idazleen ekimenez abiatu zan 1993ean, kulturen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz.

Igor Yebra, Dulce Pontes eta Josemi Carmona, aurtengo Getxo Folk jaialdiko protagonistak

Bizkaie! 2011-08-31 15:53   Musikea

Aurtengo GetxoFolk jaialdirako beren-beregi sortutako ikuskizun bategaz hasiko da festiba. Izan be, Korrontzi eta Oinkari taldeek, Igor Yebragaz batera, Urratsa lan barria aurkeztuko dabe. GetxoFolk irailaren 8an hasi eta 11n amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Chris Kase-n emonaldia gaur 'Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao Gauak' egitarauaren barruan

Bizkaie! 2011-08-25 10:34   Musikea

Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao Gauak ekimenera bertaratzen direnek, jazz ikuskizun parebakoaz gan, honako erakusketak ikusteko aukerea izango dabe: Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection, aldi baterakoa, eta Bilduma Iraunkorraren lanak dituan Pintura abstraktua, 1949—1969: Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak.

Peter Soaveren eta Ruckner String Quartet gaur Bilbon

Bizkaie! 2011-08-24 12:28   Musikea

Bilboko Gizakunde eleizan, arratsaldeko 20:30ean izango da hitzordua Peter Soavegaz eta Ruckner String Quart laukoteagaz. Bata munduko bandoneon eta kontzertuko akordeoi jotzailerik onena ei da askoren ustez, besteek, barriz, artista kroaziar honegaz batera ez ohiko musikea joten dabe.

Ze Esatek! taldeak Txori Barrote konparsearen 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu dau

Bizkaie! 2011-08-24 11:13   Musikea

Ze Esatek! taldeak Txori Barrote konparsearen 25. urteurrena ospatzeko abestia sortu dau Etxahun Lekue bertsolariaren berbakaz. Abestiaren zuzeneko aurkezpena abuztuaren 25ean, 23:30ean, Bilboko txosnetako Euskalgunean izango da.

'Soinu txikia munduan', Trikitixaren IX. Jardunaldiak Donostian

Bizkaie! 2011-08-23 12:47   Musikea

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, datorren irailaren 5ean eta 8an, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan egingo diran jardunaldietan soinu diatonikoak munduan zehar izan dauen bilakaerea aztertuko da.

Artea eta jazza buztartuz, 'Guggenheim Bilbao Gauak' abuztuaren 23tik 26ra

Bizkaie! 2011-08-19 11:43   Musikea

Abuztuaren 23an, Edward Perez-ek emongo deutso hasierea egitarauari. Perez New Yorkeko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da eta Jazz Times eta Tomajazz moduko aldizkariek goraipatu egin dabe haren soinuagaitik. Musikagilea be bada, eta beragaz izango da bikote parebako bat: Eygeny Lebedev, etorkizun handiko piano-jotzailea, eta Ziv Ravitz, bateria-jotzaile bikaina.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiru egun folk onenagaz gozetako XI. Bidasoafolk jaialdian

Bizkaie! 2011-08-19 10:54   Musikea

Gaur hasi eta domekara bitartean bitartean, hamar kontzertu izango dira Hondarribian, Irunen eta Hendaian

Bidasoafolk jaialdiari hasierea emoteko, gaur, hilak 19, Vieux Farka Tour (21:30) eta Xabier Aburruzaga (20:30) aukeratu ditue antolatzaileak. Lehenengo hitzordua Hobndarribian izango da.

Kepa Junkera Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz grabetan dago egunotan

Bizkaie! 2011-08-18 10:54   Musikea

Proiektua handigurakoa da, izan be, disko sinfonikoa grabeteaz gan, 2012ko martian egingo dan KlasikAt zikloaren barruko kontzertuak preparetan dabilz. Lehenengo aldia da Junkerak orkestra sinfoniko bategaz grabetan dauena.

Pennywise punkyak Simple Plan taldearen ordez Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-18 10:35   Musikea

Botika Zaharra punk mobimentuko talde nagusienetarikoaren soinuez blai izango dogu datorren domekan, hilaren 21ean, izan be, Pennywise banda estadubatuarra iragarri dabe antolatzaileek. Los Angeleseko kostaldeko Hermosa Beach urian 1988an sortutako taldea Simple Plan taldearen ordezkoa izango da.

Jackson Brownek Jabier Muguruzaren disko barrian parte hartu dau

Bizkaie! 2011-08-17 11:51   Musikea

Bikote bat izenburuko diskoa, Jabier Muguruzaren 11. diskoa, Resistencia diskoetxeak kaleratuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urko Menaia Ipar Amerikan eta Kanadan dabil kontzertuak emoten

Bizkaie! 2011-08-16 15:52   Musikea

Datozen egunotan, beste hiru hitzordu izango ditu Urko Menaiak: abuztuaren 20an, Coloradon, Denverreko Euskal Etxean; abuztuaren 25ean, New Yorken, Brooklyn-eko Euskal Etxean; eta azkena, abuztuaren 27an, Newport-en, Rhode Island Basque Club zentroan.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Xabier Leteren omenezko kontzertua antolatu dau Arantzazun

Bizkaie! 2011-08-09 12:14   Musikea

Xabier Leteren oroiminez kantaldia antolatu dau Donostiako 72. Musika Hamabostaldiak abeslari gipuzkoarra omentzeko asmoz, abuztuaren 11n, Arantzazun. Lete beraren lanak gogoratuko ditue, baina harek gogoko eban musika klasikoa bere bai. Iruñeko Ganbera Abesbatzak (Josep Cabréren zuzendaritzapean), Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Erramun Martikorenak, Amaia Zubiriak eta Pettik hartuko dabe parte emonaldian.

Jazz doinuz beteko da Guggenheim museoa Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-08 12:15   Musikea

Urtero lez, Bilboko Guggenheim museoak bat egingo dau Aste Nagusiagaz, Guggenheim Bilbao Gauak izeneko ekimenagaz. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean, jazz musikari ezagunek kontzertuak eskainiko ditue, BBKren babesagaz. Egitaraua Edward Perezen eskutik hasiko da. New York uriko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da Perez. Jazz Times eta Tomajazz aldizkari ezagunek bere soinu latza goraipatu dabe.

Donostiako Musika Hamabostaldiak 80 bat kontzertu eskainiko ditu domekatik aurrera

Bizkaie! 2011-08-05 12:12   Musikea

Domekatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoak proposamen ugari eskainiko ditu musika zale guztientzako. Danetara 80 kontzertu atondu ditue. Antolatzaileek azaldu dabenez, ahal dan eta jente gehienarengana ailegau gura dabe. Domekan, adin eta gustu guztietarako hamar ikuskizun prestau ditue; txotxongiloek, abesbatzek, txistulariek eta jantzek beteko ditue Donostiako kaleak.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Gasteizeraino eroango ditu Jesus Guridiren doinuak

Bizkaie! 2011-08-04 11:47   Musikea

Aurten lehenengo aldiz Donostiako Musika Hamabostaldia Gasteizeraino helduko da, izan be Jesus Guriddi konpositore gasteiztarra omenduko dabe, haren heriotzaren 50. urteurrena dala eta. Araban bertan, hiru kontzertu eskainiko ditue Guridiren omenez, bata Gasteizen, bestea Araian eta hirugarrena Laudion. Musika Hamabostaldia abuztaren 7tik 31ra izango da, eta hainbat kontzertutan entzungo doguz gasteiztararren lanak.

Huecco, Vetusta Morla eta M-Clan, Ciudadela Sound 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-08-03 15:45   Musikea

Abuztuaren 26tik irailaren 9ra bitartean, hiru kontzertu antolatu ditu Iruñeko Udalak Ciudadela Sound 2011 egitarauaren barruan. Huecco abeslariak hasiko dau jaialdia, eta Dame vida izeneko lan barria aurkeztuko dau. Diskoa ez da lan musikala beste barik, nazinoarteko proiektu solidarioa be bada.