XXIII. Ziortzako Kontzertuak maiatzaren 28tik bagilaren 5era

Bizkaie! 2011-05-23 13:08   Musikea

Abesteko erabilten zan erlijino-esparruagaz ondo egokituko zan musika mota bat eskaintzea zan helburua; izan be, ez dugu ahaztu behar XV. mendeko eraikin bat dala, eta beraz, XVIII. mende aurreko abestiak bakarrik abesten dira, bai erlijino-musikea eta bai musika profanoa be.

Eleiz Kontzertuen izenburupean, Ziortzako Kolegiatako musika-jarduerea 1989an birjaio zan, hau da, erlijino-barrutia berreskuratzeagaz batera, bai obra materialari eta bai zentro espiritualaren izaereari jagokonez be. Hasiera-hasieratik kontzertuek erabateko babesa izan dabe Kolegiataren ardurea hartu eben zistertarren eta entzule leialen aldetik.

Abesteko erabilten zan erlijino-esparruagaz ondo egokituko zan musika mota bat eskaintzea zan helburua; izan be, ez dugu ahaztu behar XV. mendeko eraikin bat dala, eta beraz, XVIII. mende aurreko abestiak bakarrik abesten dira, bai erlijino-musikea eta bai musika profanoa be. Holan, Kolegiatako zereginei eta jarduera pastoralari beste praktika barri bat gaineratu jakon, musika-jarduerea hain zuzen, bide batez, abestea bi aldiz errezetea bezela zala inoan esaldi agustindarrari ohore eginez.

2011n, erakunde publikoek murriztu egin ditue diru-laguntzinoak, eta horregaitik, hogeita hirugarren edizino honetan erakunde pribatuetara jo behar izan da laguntza ekonomikoak eskatzera. BBK eta EUSKALTELen aldetik jasotako laguntzinoari esker, eta Bolibarko Udalari esker, kontzertuen hogeita hirugarren edizino hau bi asteburutan egingo da.


XXIII. Ziortzako Kontzertuak. Egitaraua

- Maiatzaren 28an, zapatuan, Ioseph De Echabarriaren 1686ko organoaren eta tronpetearen arteko alkarrizketak ikustera joan ahal izango gara, Vicente Olmos tronpeta-jolearen eta Ainhoa Barredo organistearen eskutik. Organoaren hodi horizontalen doinua entzun ahal izango dogu, bataila deiturikoak, historian lehen aldiz organo batean txertatuak.

- Hurrengo egunean, maiatzaren 29an, domekan, gogoetea egingo dogu G. B. Pergolesiren Stabat Mater abestia Ana Uriarteren batutapean entzunda; Omnes Koralak eta Nuria Orbea sopranoak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak parte hartuko dabe, BIOS Kamara Orkestaren zuzendaritzapean.

- Bagileko lehenengo asteburuan, hilak 4, zapatuan, Khantoria hirukoteak (Ander Berrojalbiz biolin barrokoa, Maider Lopez braccio biola eta Virginia Gonzalo klabea & organoa) omenaldi txiki bat egingo deutso orain laurehun urte, 1611n, hil zan Tomas Luis de Victoriari, eta horrezaz gan, glosa instrumental batzuk eskainiko deuskuez.

- Azkenik, bagilaren 5ean, domekan, Asier Poloren txandea izango da; Polo jn.ak etenaldi txiki bat egingo dau kontzertista lez daroan jardueran geugaz egoteko; Carlos García Bernal klabezinagaz batera, J.S. Bach jaunaren sonata batzuk joko ditue Ziortzan.

Kontzretu danak arratsaldeko 18:00retan hasiko dira.


Hogeita hiru urte honeetan, Ziortzako Kontzertuetan pintore batek atondu dau kartelaren diseinua, horretarako margolan bat oinarritzat hartuta. Aurten, Xabier Morrás margolariaren lan bat da, artista ezaguna bere kontu nahiz beste batzuekaz egindako erakusketakaitik, eta Bilboko Arte Ederretako Fakultatean irakasle izateagaitik.

Erantzunak

Mari Karmen 2011-05-23 16:22 Erantzuna | #1

Oso gustora irakurtzen dot zuen berriak, askotan oso interesagarriak neretzat

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa