Doctor Deseok 'En el brillo de tus ojitos' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2024-04-17 12:48   Musikea

Sei abesti, betiko kutsua, baita barritasunak be.

Doctor Deseo taldeak 18. diskoari En el brillo de tus ojitos izenburua jarri deutso. Sei abestiz osotutako diskoak, barritasunak dakartzala nabarmendu nahi izan dabe, hori bai, betiko kutsua presente dagoala azpimarratuz, izan be, Bilboko taldearen abestiek beti dabe entzulea harritzeko osogai kimikoa. Urteak pasau arren, kantuen indarrari eusten deutse.

Erakargarritasuna hasieratik antzemoten da, baina entzunaldi gehiago eskainitakoan kantuakaz gero eta gehiago disfrutauko dogu. Barritasunen artean jantzea proponiduko deuskuen trap erritmoak eta pasarte elektronikoak doguz, tex-mex ikutuak eta popa rockagaz alkarlanean, gitarreari garrantzia emonez.

Doctor Deseo taldearen En el brillo de tus ojitos diskoak bersino bi dakarz sei abestiko diskoan. Leonard Cohen artistearen Suzanne abestia, Y quieres viajar con ella (Susan) izenekoa; eta bestea, Charles Foxen Killing Me Softly With His Song kantuaren moldaketea, Suavemente me mata con su canción. Ganerako guztiak Francis Diezenak dira. Ojitos berbearen oso zalea da Doctor Deseo, abestiak begitxoetatik belarritik baino lehenago sartzen diralako.

Cesar Ibarretxek grabau, nahastau eta produzidu eta perkusinoetan be ibilida En el brillo de tus ojitos abestian. Aiora Renteriak kantetan dau Y quieres viajar con ella (Susan) eta Suavemente me mata con su canción abestietan. Marta Ortizek idatzi dau Suavemente me mata con su canción letrearen euskerazko zatia. En el brillo de tus ojitos abestiaren letrearen hasierea Jose Hierro idazlearen Vida olerkian dau oinarri. Diseinu guztiak Lur Merinorenak dira.

Kontzertuei jagokenez, ondoko honeek iragarri ditue:

  • Apirilak 20: Jimmy Jazz (Gasteiz). Sarrerak agortuta.
  • Apirilak 27: Totem Aretoa (Atarrabia).
  • Maiatzak 4: Sala Fundición (Logroño).
  • Maiatzak 10: Intxaurrondoko Kultur Etxean (Donostia). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 11: Intxaurrondoko Kultur Etxean (Donostia). Sarrerak agortuta.
  • Maiatzak 18: Santana Aretoan (Bilbo).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu