Pelukearen azpian dagoan Jose Antonio Nielfa erakusten dau La Otxoaren disko barriak

Dabi Piedra Robledo 2011-06-30 15:43   Musikea

Oraingo honetan, La Otxoaren ohiko kolorea eta folklorismoa mugatuta dagoz eta bestelako baloreei emon deutse lehentasuna, barru-barruko sentimenduei eta aberastasun musikalari, esaterako. Hamar kanta daukaz diskoak eta horreetatik bederatzi abesti klasiko eta ezagunen bersinoak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aki Takase piano-jotzailea eta New Blues Project Getxoko XXXV. Jazzaldiari hasierea emoteko

Bizkaie! 2011-06-30 11:48   Musikea

Lehenengo egunean, Aki Takase (Biotz Alai plaza, 22:00etan) piano-jotzailea eta bere taldea, New Blues Project izango dira protagonista nagusiak. Horrezaz gan Ornetillos laukoteak joko dau Talde Lehiaketan (Biotz Alai plaza, 21:00etan) eta Quartetto Mínimo Hirugarren Milurtekoa sailean (Algortako Geltokia plaza, 19:00etan).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mikel Markez kantaria disko barria grabetan dabil egunotan

Bizkaie! 2011-06-28 15:36   Musikea

Mikel Markez musikari errenteriarra disko barria atontzen dabil. Udagoienerako prest eukiko dauela jakinarazo dau, izan be hasi da grabazino saioak egiten Elkar estudioan.

Toulouseko Funky Style Brass taldeak irabazi dau Amorebieta-Etxanoko VI. Haizetara Lehiaketea

Bizkaie! 2011-06-27 11:12   Musikea

Adituen epaimahaiaren erabagiz Toulouseko Funky Style Brass taldeak irabazi dau lehenengo saria; Garonne ibaiaren ertzean jaiotako bederatzi musikarik osotutako taldeak estilo propioa darabil: FSB. Funkya, dancea, barreak eta freestylea, dana sartzen da. Eta horretarako, haizeak, perkusinoa, loopa, samplerrak… Saria: 10.000 euro.

Jazz estiloa nagusi, Kike Moraren 'Jazz Project' bakarkako lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-06-23 15:35   Musikea

Orain arte beste talde eta artista batzuentzat kolaborazinoak egiten ibili da Kike Mora, musika produkzinoaren munduan be ibilbide oparoa dauka. Jazz Project diskoagaz, baina, proiektu propioa egin gura izan dau, eta horretarako Baga Biga diskoetxearen laguntasuna jaso dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock

Bizkaie! 2011-06-23 11:18   Musikea

Bizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock Mendizabalan, 17:30ean. Festibaleko lehenengo egun honetako kartelburua, dana dala, Ozzy Osbourne izango da. Black Sabbatheko kantaria zanak hamabiak inguruan hasiko dau kontzertua. Zapatura bitartean, Gasteiz musikeaz gozetako leku aparta izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

GetxoJazz jaialdiaren eskutik abiatuko da Euskadiko jazz denporaldia

Bizkaie! 2011-06-21 15:41   Musikea

Garagarrilak 1ean hasten da Euskadiko jazz denporaldia Getxoko 35. Nazinoarteko Jazzaldiaren eskutik. Hilaren 5era arte Branford Marsalis, Chucho Valdés & The Afro-Cuban Messengers, Lee Ritenour, Dave Holland eta Aki Taksase New Blues Project musikari eta talde handiak etorriko dira Getxora.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Kanpoko eta bertoko usain eta zaporeak batu ditu Kepa Junkerak 'Ultramarinos & Coloniales' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-06-21 14:56   Musikea

Disko originala eta alaia egin nahi izan dau Errekaldeko musikariak oraingo honetan eta, horretarako, ultramarinoen denda tradizionaletan oinarritu da, leku bereziak dira denda horreek, bisualki eta eskaintzen daben familia giroagaitik, azaldu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da VI. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea, Zornotzan

Bizkaie! 2011-06-20 15:51   Musikea

Bagilaren 24an, barikua, abiatuko da aurtengo Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan. Aurtengoa seigarren edizinoa izango da. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zerbitzuetarako Ametx erakunde autonomoak antolatu dau ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

BilbaoMusikak kontzertu eta kalejirekaz ospatuko dau Musikearen Europako Eguna

Bizkaie! 2011-06-20 15:47   Musikea

Musikearen Europako Eguna bagilaren 21ean, martitzena, izango da, eta BilbaoMusikak hainbat ekitaldi antolatu ditu urian jaia ospatzeko. Musika eskoleak ikasleen emonaldiez gan, erromeria eta kalejirea antolatu dabe.

4.500 lagun hurerratu dira Getxo&Blues jaialdira

Bizkaie! 2011-06-20 14:24   Musikea

Danetara, 4.500 bat lagunek gozau dabe XXIII. Getxoko Blues Jaialdian. Kontzretu jentetsuena Javier Vargas Blues Band eta Devon Allmanek alkarregaz emon ebena izan zan.

Euskal musika industria oinarritik sendotzeko batu dira Gasteiz, Bermeo, Bilbo eta Miarritzeko lau areto

Dabi Piedra Robledo 2011-06-17 15:48   Musikea

Euskal Herriko Musika Etxeen Sarea sortu dabe, gizartearen eta kulturearen baloreak eskaini eta musikearen industrian bide barriak zabaltzeko asmoz. Zuzeneko kontzertuak baino gehiago eskaini nahi dogu, Euskal Herriko musikearen panoramea indartzeko oinarri sendoa behar da eta, horregaitik, mota askotako proiektuei eta publiko barriei lekua egin gura deutsagu

Bilboko Udal Musika Bandeak denporaldiko azkenengo kontzertua eskainiko dau gaur Arenelean

Bizkaie! 2011-06-17 11:45   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandeak, bagilaren 17an eskainiko dau udabarriko azkenengo kontzertua. Bandeak barikuro joten dau Arenaleko kioskoan, eta gaurkoa berezia izango da, izan be Udal Txistulari Bandeagaz joko dabe. Emonaldia 19:30ean hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aiko taldeak jantzarako konbita egin gura dau 'Bikaña' disko barriagaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-06-15 15:46   Musikea

Aiko taldeak Bikaña diskoa aurkeztu dau Bilbon, gaitearen errepertorioa zabaldu eta aberasteko asmoz. Jantzarako estilo askotako piezak jaso ditue, besteak beste, jotak, tangoak, habanerak, rantxerak eta txotisak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Kantauri aldeko folk onena batuko dau Mendebala jaialdiak Sopuertan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-06-15 15:43   Musikea

Mendebala jaialdiak aurten be Kantauri aldeko folk musikarik onena batuko dau Sopuertan. Hitzordua garagarrilaren 1ean eta 2an izango da, Santa Anako zelaian. Aurtengoa festibalaren hamargarren edizinoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Metal doinuak nagusi Kalte laukotearen bigarren diskoan

Bizkaie! 2011-06-09 12:44   Musikea

Usansoloko Kalte taldeak izen bereko diskoa kaleratu barri dau; metal doinudun hamabi kanta indartsuz osotuta. Laukotearen bigarren hau diskoau TNT estudioan grabau dabe, Cesar Rodriguezen esanetara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joseba Gotzon kantariak 'Lau hormen artean' disko barria plazaratu dau

Bizkaie! 2011-06-08 15:37   Musikea

Joseba Gotzon kantari bizkaitarrak Lau hormen artean diskoa kaleratu barri dau. Portugaleteko musikariak Argentinan, Buenos Aires uriko La Platan grabau ditu kanta gahienak, Juan Martin Albariñoren estudioan.

Noiz agenda kulturalak Bilboko Kafe Antzokian ospatuko dau lehenengo urteurrena

Bizkaie! 2011-06-07 17:44   Musikea

Noiz agenda kulturalak lehenengo urteurrena ospatuko dau eguenean, bagilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian. Igazko Villa de Bilbao lehiaketako irabazle The Riff Truckers taldeak, Priscillak eta Planetaletak joko dabe jaian, 21:00etatik aurrera.

Gorbeialdeko kanta tradizionalak batu ditu Gontzal Mendibilek 'Neure txiki polita' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-06-07 15:19   Musikea

Barru-barrutik, bihotzetik hara, ataratako kantu-bildumea da honako hau, Gontzal Mendibilek berak azaldu dauenez, Neure txiki polita (Elkar) diskoaren aurkezpenean, Bilbon. Izan be, Zeanuriko kantariak txikitako bizimoduko oroitzapenak izan ditu gidari disko barriko kantuak preparetako, eta autortu dauanez, Gorbeia izan dau inspirazino-iturri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Michael Mayerren emonaldia bagileko Art After Dark egitarauaren barruan

Bizkaie! 2011-06-07 12:59   Musikea

Michael Mayer Alemaniako musika elektronikoko musikari garrantzitsuenetakoa izango da barikuko (bagilaren 10a) Art After Dark egitarauko protagonistea, Bilboko Guggenheim Museoan. Gaua, 22:00etan hasiko da, Bilboko Fever klubeko Auto DJ egoiliarraren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)