Ganbera musikako kontzertuak Amorebieta-Etxanon, XII. Eleizetan egitarauaren barruan

Bizkaie! 2011-05-05 12:41   Musikea

Datorren zapatuan, maiatzak 7, hasierea emongo jako Amorebieta-Etxanon Eleizetan egitaratuaren XII. edizinoari. Programa honen bidez ganbera musikako kontzertuak eskaintzen dira udalerriko eleizetan eta baseleizetan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bilboko Udal Musika Eskoleak hiru tailer barri eskainiko ditu

Bizkaie! 2011-05-04 11:26   Musikea

Edozeinentzako zabalik, datorren astelehenean, maiatzaren 9an hasiko dira tailer horreek eta musika taldeen zuzendaritzea, ahots inprobisazinoa eta Pro Tools edizino digitalerako programeari eskainitakoak izango dira.

Badator 'Musika dibertigarria da' umeei eta helduei zuzendutako kontzertu didaktikoen proposamen barritzailea

Bizkaie! 2011-05-03 18:44   Musikea

Ekimen berezi horren helburua gure uriko biztanleen artean musikarako zaletasuna piztea da, batez be musika klasikoaren eta hain ezagunak ez diran estiloen aurreko zaletasuna.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak KlasikAT kontzertuen zikloa antolatu dau bagilaren 4tik 8ra

Bizkaie! 2011-05-03 12:38   Musikea

Egitasmo honegaz EOSek bere musika-eskaintza publiko anitzari zabaltzea dau helburu, musika klasikoaz urrun geratzen diran eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan arrotzak diran errepertorioak landuz.

XXIII. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea maiatzaren 1etik 31ra izango da

Bizkaie! 2011-05-02 12:36   Musikea

Aurreko edizinoan 818 talde aurkeztu, 17 kontzertu egin eta danetara 4.000 ikusle baino gehiago batu ziran. Lehiaketearen oinarriak ikusteko eta izena emoteko www.bilbao.net/bilborock webgunera jo behar da, maiatzaren 1etik 31ra bitartean.

Itziarko III. Erromeria Eguna maiatzaren 7an ospatuko da

Bizkaie! 2011-05-02 10:56   Musikea

Itziarko Erromeria Egunaren helburua Itziar eta inguruan hain ohikoak izan ziran erromeriak gogoratzea eta omentzea da, Andutz Kultur Taldearen esanetan, izan be, erromeriak ziran aurreko belaunaldien sozializazinorako topagunerik garrantzitsuenetakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bide Ertzean taldearen 'Don Inorrez' kanteak Espainiako Musika Saria irabazi dau

Bizkaie! 2011-04-28 14:41   Musikea

Bide Ertzean hirukotearen Don Inorrez kanteak irabazi barri dau Espainiako Musika saria, euskerazko kanta onenaren atalean. Igaz kaleratu eben izen bera daukan diskoa, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Kepa Junkeraren Herria lanak, barriz, musika tradizionaleko album onenaren saria jaso dau.

'Getxo Sound' disko-liburu bikotxa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-04-27 15:59   Musikea

Getxoko Udalak udalerrian musika barriaren historia ezagutarazoteko asmoz, Getxo Sound-Getxoko Soinua-El Sonido de Getxo argitaratu dau. Alvaro Heras-Gröh getxotarrak egindako CD bikotxa-Liburuaren mila ale kaleratu dira, hedabide, liburutegi eta udal artxibategietan banatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Egun batzuk besterik ez Bilboko Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldian izena emoteko

Bizkaie! 2011-04-26 12:09   Musikea

2011ko Aste Nagusirako antolaketa lanak abian dagoz eta horregaz batera baita Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldia be. Erakustaldian parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea apirilaren 28an amaituko da.

Mikel Urdangarinen zuzeneko diskoaren masterizazinoa amaitzen dabil Mikel F. Krutzaga

Bizkaie! 2011-04-20 16:44   Musikea

Mikel F. Krutzaga produktore eta soinu-teknikaria Mikel Urdangarin musikariaren zuzeneko disko barriaren nahasketak amaitzen dabil Musikart estudioetan.

Leioako XI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2011-04-19 12:00   Musikea

Danetara, 119 talde aurkeztu dira eta horreetatik ondokoak izan dira aukeratutakoak: QUAOAR (Leioa), AVERNO (Leioa) eta ERO (Galdakao) Metal Sailean.

Pop Rock Sailean, barriz, BACKFLIP (Iruñea), LOVE DIVISION (Madril) eta LAST FAIR DEAL (Leioa) Pop Rock Sailean.

Brandford Marsalis, Chucho Valdes eta Dave Holland protagonista Getxoko 35. Jazzaldian

Bizkaie! 2011-04-19 11:40   Musikea

Garagarrilaren 1etik 5era jaialdi bizkaitarrak hasiko dau Euskal Herriko jazz denporaldia artista handien eskutik, eta holan, aurten Branford Marsalis saxofoi-jotzailea eta Chucho Valdes pianistea eta The Afro Cuban Meessengers taldea izango dira aurtengo izar nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ken Zazpi taldeak Irlandan eta Ingalaterran bira txikia egingo dau datozen egunotan

Bizkaie! 2011-04-18 17:48   Musikea

Ken Zazpi talde bizkaitarrak hilaren 19an ekingo deutso Irlandan eta Ingalaterran egingo dauen lehenengo bireari. Danetara, hiru kontzertu izango dira Irlandan, eta beste bat Londresen, Producciones Serrano konpainiak adierazo dauenez.

Yogurinha Borovaren estilo berezia entzungai 'Carbono catorce' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-15 15:50   Musikea

Carbono Catorce lanagaz, Yogurinha Borova abeslari, aktore, transformista eta showman sailkaezinak beste ate bat zabaldu dau bere ibilbidean. Nik ez neukan diskorik atarateko asmo zehatzik, baina Gor diskoetxeagaz berba eginda, ikusi neban hauxe zala diskoa kaleratzeko momentua, esan dau Yogurinha Borovak (benetako izenez, Eduardo Gaviña) Bilbon egindako aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'XI. Emakumeak Musikan' Jaialdia astegoienean Getxon

Bizkaie! 2011-04-15 12:23   Musikea

Emakumeak Musikan Elkartearen eskutik, ekimen honek emakumezkoen musika konposizinoak zabaltzea eta bultzatzea dau helburu.

Pop eta rock estiloak nagusi dira El arca de Noelia taldearen lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-14 15:50   Musikea

Bilbon aurkeztu dau El Arca de Noelia laukote bizkaitarrak Flores secas izeneko lana, bat baino gehiago harrituko dauen diskoa, taldekideen esanetan. Izan be, diskoaren itxurea eta izenburua ikusita, poparen inguruko lana izango dala emoten badau be, kantek rock kutsu sakona daukie; doinu indartsuak eta letra landuak. Pop-rock estiloaren barruan sartu geinke Flores secas diskoa, rock amerikarraren eragin handiagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Enkore taldeak irabazi dau Gaztearen XX. Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2011-04-14 14:30   Musikea

Enkore taldea izan da Gaztearen XX. Maketa Lehiaketako talde irabazlea. Talde bilbotarrak 6.000 euro, bideoklip baten grabazinoa eta Bilbao BBK Live jaialdian joteko aukerea irabazi ditu. Entzuleen Saria, barriz, Arratiako Larregi taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nathan Fake musikagile britainiarra zuzenean, Bilboko Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-04-14 12:44   Musikea

Nathan Fake musikagile ezaguna izango da protagonista nagusia Bilboko Guggenheim Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio barrian, apirilaren 15ean. Damien DJ-ak eta Fever klubeko Ojospintadosek be kontzertua eskainiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Munduari alderdi positibotik begiratu deutso Jare taldeak lehenengo diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-04-12 15:16   Musikea

Idi Bihotz taldean Mikel eta Gorka Bizar anaiek landutako musikatik urruntzen da Jareren estiloa. Heavy-tik rock-era salto egin dabe, baina Idi Bihotzen esentzia eta nortasuna gorde doguz, heavy-aren eragina nabari da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Queens Of Stone Age talde kaliforniarrak Azkena Rock jaialdian joko dau

Bizkaie! 2011-04-12 15:01   Musikea

Azkena Rock jaialdiako arduradunek jakinarazo dabenez, Queens Of Stone Age taldeak Mendizabalan joko dau bagilaren 24an. Ganera, Kaliforniako (AEB) taldea ikusteko aukera bakarra izango da gure inguruan. Beste banda batzuen emonaldiak be baieztatu ditu Last Tour International kontzertu sustatzaileak: Danzig, The Knockouts eta Rival Sons.