Oreka TX Laponiarako bidean

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   Musikea
Orain arte harriakaz eta metalakaz lan egin dabe baina hemetik aurrera lur hareetako paisajean nagusi dan izotzagaz musikea egitea izango da euren erronka barria. Horretarako, girotzeko asmoagaz, Bide Erreala deituriko inguruetan zeharkaldi berezia egingo dabe eskien ganean. Paraje hotz hareekaz ohituko dira eta Kebnekaise mendira (Laponiako altuena) egindako igoereagaz akabauko dabe ibilaldia. Gero, etxera bueltan datozenean, bertan ikasi eta ikusitakoagaz ikus-entzuleen begi eta belarriei gozamena emoten saiatuko dira, batez be, zuzeneko ekitaldietan. Izan be, Oreka TX-en indar erakarlea era horretako ...

M-N EZTEN taldearen agurra

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Musikea
Bizkaie!

Atom Rhumba bilbotarrak 'Backbone Ritmo' diskoa aurkezten dabiz buru-belarri

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Musikea
Historian atzera eginda, gogoratu daigun Atom Rhumba talde bilbotarrak 1997an 'Bilbo Hiria' Lehiaketea irabazi eta berehala 'Hormonal Riot' diskoa atara ebala; pare bat urte beranduago, 'Dirt Shots' izeneko diskoa etorri zan eta ordutik geratu barik ibili dira kontzertuak emoten musika aditu eta kritikoen onarpen sendoagaz. 2001ean, 'Chasin the Onagro' urteko disko onenaren zerrenda guztietan sartu zan; kritikoen goraipamenak jaso ebezan eta Frantzian zehar be kontzertuak emon ebezan. Bon

Hiru klasiko

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Flamenko musikearen eragina gora doa

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Musikea
Flamenkoa eta beste musika estilo batzuk buztartuz, plazan dozuezan disko gomendagarriak: Ojos de Brujo. “Bari”. Bebo & Cigala. “Lagrimas Negras”. Autore bat baino gehiago. “Café Berlin. Latin Tonight”. Tomasito. “Cositas de la realidad”. Chambao. “Endorfinas en la mente”. Las Niñas. “Oju”. El Bicho. La Mala Rodríguez. “Alevosia”. 08001. “Raval ta Joie”. La Excepcion. “¡Chata Cheli!” Gotzon Uribe

Euskal kulturearen kontrako erasoen salaketea

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Musikea
Kultura Sailaren salaketea be ‘berandu’ datorrela kritikatu dau Kamiok, Euskadiko Soinuak moduko programek babes gehiago emon beharko eutsiela eskatuz. Egoerea Ibarrolaren obren kontrako erasoakaz eta Julio Medemen filmaren kontrako zentsureagaz konparau dabe. Anjel Valdesek (Elkarlanean) be bat egin dau Camio eta Arbelaizen adierazpenakaz, ‘holako erasoek esportazinoak, salmentak eta irabaziak geldiarazoten dabez’ gehituz. Ganera, Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, euskal kulturea eta industria bultzatzen segiduko dabela erakusteko agerraldia egin dau kazetarien aurrean. ‘Euskal musikariak Espainian sufritzen dagozan boikota salatu’ gura ...

38. Midem: Europako industria musikalaren bilgune

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Musikea
Euskaldunak Midem-en Igaz 11 euskal disketxe izan ziran Midem Ferian eta aurten, barriz, 19 (Elkarlanean, Metak, Gaztelupeko Hotsak, Gor,Diskak, Oihuka, Brixton, Esan Ozenki, Agorila, Aus Art Records, Etxe-Ondo, Euskal Internazionala Musika, Goi Music, GP Records, Hilargi Records, Arise, Mar Digital, Musica Autonoma, Noizpop eta Two Bascos), guztiak 'Euskadiko Soinuak' programearen barruan. ‘Euskadiko Soinuak’ Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sektoreko enpresakaz batera sustatzen dauen programea da eta helburu nagusia Euskal Herriko musikea (pop, rock, folk, musika barriak,...) nazinoarte mailan sustatzea da ...

Gaztebi 2004. Smith & Migthy

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Musikea
Lehenengo aldiz Bilbon, Bristol uritik SMITH & MIGHTY kolektiboa izango dogu. Smith & Mighty taldeak sekulako eragina izan dau Bristol urian sorturiko sonoridade zehatzagaz, "trip hop" estiloagaz hain zuzen be. Honeek izan ziran lehenengoak, hau da, estiloa asmau ebenak eta hori gitxi ez bada, baita Massive Attack edota Portishead moduko taldeen musikea bideratu edo eragin ebenak be. Gaur egun, goi mailako musikari eta produktoree moduan azaltzen dira. Euren musikan, besteak beste, soul, funk, deep soul eta house estiloak igarri daitekez eta jungle ...

New Yorkerrak

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Musikea
Kirmen Uribe: - 'Poesian garrantzitsua da zer esaten dozun baina baita zelan esaten dozun'. - 'Diziplina artistikoen amankomuneko elementua sinpletasuna da'. - 'Norbere burua ispiluan begiratzearen eta hausnarketa prozesuaren ondorioa izan da proietu hau'. - Ni neu izaten itxi nau proiektu honek'. Ganerako proiektukideen eretxiak: - Mikel Urdangarin: 'Poemak kantu bihurtzeko erronkeagaz abiatu ginan, nota eta berba bakotxa buztartzeko eta zentzuz betetako beharra izan da gurea, esentzian musikala dan proiektu honetan'. - Rafa Rueda: 'Poesiaren barruan berez dagoan musikea azaleratzeko ahalegina egin dogu'. - Bingen Mendizabal: 'Mundu ...

'Mestijaia'. Mal de Ojo

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Bilboko Kafe Antzokiaren 8. urteurrena

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Euskal artistentzat be txoko maitatua da eta, horren erakusgarri hor dagoz urteroko zitak Benito Lertxundi edota Ruper Ordorika moduko kantariekaz. Kafe Antzokiak zortzi urte honeetan apostu handia egin dau, Bilbon, Bilbo erdian hain zuzen euskerea indartzeko eta, gaur egun, egoerea zelan dagoan ikusita ahalegin guztiak behar-beharrezkoak dira. Euskaldunon bilgune eta erreferentzia bilakaturik, bai Bilboko euskaldunek zein Euskal Herri osotik hurreratzen diran guztiek euskeraz bizitzeko eta gozetako leku ederra beraz. Hau guztia ospatzeko gabobilaren 15ean arratsaldeko 19:30etatik aurrera jai berezia ...

Audience.'Second Handed'. Noizpop 2003

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Gernikarren kantuek mundu erreal zein irudimenezkoa dakarre. Ry Cooder-en estilismoa edota David Lynch-ek bere filmetan azaldu leiken pultsua Audience-ek bere abestietan islatzen dau. 'Second Handed' diskoan talde baten eboluzino argia igarten da eta zer esanik ez, kontzeptu musikala eta batez be musikea aitzeko daben sensibilidadea. Gotzon Uribe

Kepa Junkeraren amesa: 'K' DVDa dendatan dagoeneko

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Musikea
Guztira, hiru ordu eta erdiko grabazinoa (zuzeneko kontzertua: 120 minutu) eta ganerakoa (beste 94 minutu). Testuak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz entzun daitekez eta, gura izan ezkero, azpitituluekaz. Dendatan salgai daukazue dagoeneko 24-25 bat eurotan. Ez zarie damutuko. Bon

Michael Jackson: herri musikearen ikono

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Musikea
Azken egunotako pop munduko izar zuri-baltzaren inguruko saltsa hau guztia ez ete da izango AEBetako gobernuaren estrategiaren bat lar zabaltzea interesetan ez jakozan gai asko isilarazoteko?. Michael Jackson eta bere mundua kolokan dagoz eta asko izan dira munduan zehar Jacksoni babesa eta alkartasun mezuak helarazo deutsiezanak. Pentsetan hasi ezkero, zenbatetan egin dogu dantzan eta gustora dagoeneko klasiko bihurtu diran “Black or White” edota “Thriller” moduko abestiekaz?. Halan da guztiz be, beti iruditu izan jat persona bitxia, 'ilun' edo 'arraro' puntu ...

Asier Serrano: 'Ez dago gerrarik bako bakerik'

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Musikea
5. Oso oker ez bagagoz, diskoko kantuetako berbak Euskal Herritik kanpo idatzi zenduzan. Zergaitik? Lantzean behin behar izaten dot bai betiko girotik hanka egitea; disko honetako kantuak Kanadan idatzi nebazan. Urruntasunak maite dozunaren beste ikuspegi bat eskaintzen deutsu, urruntasunak dakarren hoztasunak gerora berotasuna emoten dau maite dozuzanak hur daukazuzanean. 6. Diskoaren grabazinoan Ander Izeta, Antxon Sarasua, Alberto Garzia eta Josu Monge izan dozuz lagun. Urtarrilean egingo dozuezan diskoaren aurkezpen kontzertuetan taldekide guztiek parte hartuko dabe? Bai, danak egongo dira nigaz ...

Rafa Rueda. 'Kea'. (Metak 2003)

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Musikea
Kontuak kontu, Coldplay, Jeff Buckley, Doves edota Manic Street Preachers gogoko dituan edonork gustoko izango dau Rafaren diskoa. Musikari moduan, Borja Barrueta baterian, David Gonzalez baxuan eta Joakin G. Pikaza kitarrajole lanetan ibili dira. Jonan Ordorikaren ardurea izan da produkzinoa Rafa Ruedagaz beragaz. Beste alde batetik, Ruper Ordorikaren kolaborazinoa be azpimarratzekoa da diskoan. Labur baina argi esateko pare bat gauzatxu: disko ederra, fina, mamitsua; diskoko 10 kantuetan izkutuko gauza asko topauko dozuez. Azkenik, gogoratu abenduaren 13an Altzako Kultur Etxean, 18an ...

Dj Axular: 'Musikea jarten ez eze, musikea sortzen oso gustora nabil'

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
4. AME zure estudioan ordu asko egin dozuz disko hau preparetan baina badakigu proiektu barrik be badaukazuzala buruan. Bai. Konposizinoan buru belarri sartuta nabil eta dagoeneko bideo eta dokumental batzuen soinu bandak egin dodaz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Rutak dokumentalerako musikea be egiten nago. Horrezaz ganera, disko barrirako ideiak be buruan daukadaz bueltaka dagoeneko. Aurreratuko deutsut euskal musika tresna zaharrak sartuko dodazala (toberak, txalapartea marmolagaz...) eta jakina technoagaz nahastau, musika edo estilo ezbardina sortzeko gogoagaz. 5. Dj Axularren musikea zuzenean ...

Gaztebi, zirkuitu komertzialetik kanpoko musika taldeak Bizkaiko gazteentzat

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Oraingoz, pare bat kontzertu iragarri ditue baina 2004an zehar aukera gehiago egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Lehenengo kontzertua Chicagoko HIM rock taldeak emongo dau Basaurin, Basozelaiko Kultur Aretoan. Kontzertua zemendiaren 21ean, zapatuan izango da gaueko 21:00etan. Bigarren zita zemendiaren 23an izango da Bilboko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan. Kasu honetan, Jazzanova eta Marcos Valle taldeakaz sekulako jaialdia preparau dabe. Musika elektronikoa eta bossa nova elektronikoa gustetan bajatzue ez eizue aukerea galdu. Gero gerokoak. Bizkaie!

'Sex & Roll' bildumea. Oihuka

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Euskal musikagintzako klasikotzat hartu geinkezan aitatutako kantu guztietan sexua eta rock & rolla buztarturik dagoz. Gotzon Uribe

Durangora begira, belarriak adi

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Kontuak kontu, hainbat gauza interesgarri topauko dozuez Durangoko azokan burua sartu ezkero. Euskal Herriko disketxeen produkzino musikala oparoa dala argi dago nahiz eta salmentak hain potoloak ez izan; dana dala, zeozelako sormen musikala badagoala egon esan daiteke bildur barik bai gazteei zein helduei zuzendutako proposamen ezbardinetan. Horrezaz ganera, badakizue liburu eskaintza be kontuan hartzekoa izaten dala abenduan, aurten 4tik 8ra bitartean. Azkenik, esan gurako neuke azoka egunetan gau giro aparta egoten dala Durangoko kale eta tabernetan. Ez eizue hutsik egin ...