Musikea  III. urtea // 44. zenbakia - 2004ko zezeilak 16

Atom Rhumba bilbotarrak 'Backbone Ritmo' diskoa aurkezten dabiz buru-belarri

Historian atzera eginda, gogoratu daigun Atom Rhumba talde bilbotarrak 1997an 'Bilbo Hiria' Lehiaketea irabazi eta berehala 'Hormonal Riot' diskoa atara ebala; pare bat urte beranduago, 'Dirt Shots' izeneko diskoa etorri zan eta ordutik geratu barik ibili dira kontzertuak emoten musika aditu eta kritikoen onarpen sendoagaz. 2001ean, 'Chasin the Onagro' urteko disko onenaren zerrenda guztietan sartu zan; kritikoen goraipamenak jaso ebezan eta Frantzian zehar be kontzertuak emon ebezan.

Bon

Talde bilbotarrak pasa dan hilean, urtarrilaren 19an kaleratu eban disko barria 'Backbone Ritmo' baina hori baino lehen Kafe Antzokian aurkeztu eben jentearen sekulako erantzunagaz. Oinarrian rock and rolla darabile baina esperimentazinoak be bere lekua euki dau eta bestelako estilo eta eraginak be igarten jakez, besteak beste, country, garage edota soularen eragina.

'Backbone Ritmo' diskoaren produkzinoa Kaki Arkarazoren ardurea izan da eta aitagarria diskoa ia-ia zuzenean grabauta dagoala, lehenengo edo bigarren toman.

Munster Records disketxeak jakinarazo dauanez, Atom Rhumba taldea bete-betean sartuta dago diskoaren aurkezpen biran, abenduan Bilbon hasi eta apirilaren amaiera aldean Azkoitian amaituko dan biran hain zuzen be. Tarte horretan, Madril, Bartzelona, Tarragona, Alacant, Oñati, Huesca, Gasteiz, Oviedo, Ourense, A Coruña, Toledo, Caceres eta Azkoitian emongo dabez kontzertuak.