Musikea  III. urtea // 42. zenbakia - 2004ko urtarrilak 15

Gaztebi 2004. Smith & Migthy

Bilboko Kafe Antzokian, urtarrilaren 17an, gaueko 21:00etan. Sarrerea: 6,00 euro


Lehenengo aldiz Bilbon, Bristol uritik SMITH & MIGHTY kolektiboa izango dogu. Smith & Mighty taldeak sekulako eragina izan dau Bristol urian sorturiko sonoridade zehatzagaz, "trip hop" estiloagaz hain zuzen be. Honeek izan ziran lehenengoak, hau da, estiloa asmau ebenak eta hori gitxi ez bada, baita Massive Attack edota Portishead moduko taldeen musikea bideratu edo eragin ebenak be. Gaur egun, goi mailako musikari eta produktoree moduan azaltzen dira. Euren musikan, besteak beste, soul, funk, deep soul eta house estiloak igarri daitekez eta jungle, acidhouse edo punk estiloak be ez dabez baztertzen. Bai Ingalaterra mailan zein mundu osoko dantzalekuetan izen haundia da Smith & Mighty-rena.

Gotzon Uribe

GAZTEBI programearen barruan egingo dan hirugarren kontzertua izango da berau. Joan dan abenduko HIM, Marcos Valle eta Jazzanova taldeen kontzertu arrakastatsuakaz bat eginda, urtea kontzertu berezi bategaz hasiko da.