Gontzal Mendibil: ‘Zuri so’

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Beraren testuez gan, maite dauzan hainbat olerkarienak be erabili izan ditu kantak sortzeko garaian Mendibilek, Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padron, Kirmen Uribe eta Igor Estankona artistenak berbarako. Eta holan egiten dau ‘Zuri so’ lanean be. Horreez gan, hainbat musikari ezagunek be hartu dabe parte diskoan, Afrika eta Marife Nogales kantariek berbarako. Aurkezpen ekitaldian Mendibilek disko zuzena, sentibera eta sakona dala esan eban. Aurreko bi lanetan orkestra eta abesbatzen laguntzinoa izan baeban, oraingo honetan hainbat musikariren laguntzinoagaz dator Arratiako kantaria. Tartean ...

‘Fermin Muguruza 99-04’

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Lanaren atal musikalean, CDan, kanta ugari batzen dira, eta ez berak bakarrik abestu eta sortutakoak, baita hainbat lagunegaz batera egindakoak be, Afrika eta Sorkun ezagunak tartean. Honeek dira CDan batzen diran kantak: Fermin Muguruza - 99-04: (CD) 1 . Bideak 2 . Dues Nacio 3 . Furtibo Putakumiak 4 . Basurdea 5 . Beamon Jauzia 6 . Amesten 7 . Beamon 8 . Guayaquil City 9 . Peret: Espera Un Momento 10 . Dub Manifest (Rude Remix) 11 . Big Beñat (Pez Mix) 12 . Big Beñat (Pery Mix) 13 . Puzka (Zuzenean Bilbon ...

Rockdelux aldizkariaren zerrendea (II)

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Fito & Fitipaldis taldearen zuzenekoa plazan

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Igaz kaleratutako ‘Lo más lejos, a tu lado’ diskoagaz sekulako arrakastea lortu eban Fito & Fitipaldis taldeak, eta disko hori aurkezteko biran 120tik gora kontzertu eskaini dabez orain arte. Dana dala, bira ez da amaitu oraindino: Sevillan Marea taldeagaz batera abenduaren 11n joko dabe, Logroñon abenduaren 18an, eta Gasteizen abenduaren 30ean amaituko dabe bira erraldoia; guztira, 125 kontzertu izango dira. Euskal Herrian ez eze, Catalunya, Galizia eta Espainiako leku askotan eskaini dau bere musika zuzenean Fito y los Fitipaldisek, eta kontzertu askotan aretoak bete egin dira. Bizkaie!

Txapel: ‘Tonto el que lo lea’

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Diskoa plazan dago daborduko, Txapel taldeak daukazan berezitasun danak entzuleei eskaintzeko asmoagaz. Punkaren abiadura handian doaz Txapelen kantak, rockaren indarragaz eta baita etenbako melodiakaz be. Ez dabe inor aspertu gura, eta egin beharrekoa labur eta arin egiten dabe; horregaitik, kantak oso laburrak dira eta entzunaldia bera be laburra da. Hamalau abestitan (sei euskeraz eta zortzi gaztelaniaz), Iñigitok berak sortutakoak eta taldeak oneretxitakoak danak, inor ez dala beste inor baino gehiago gogorarazo gura dabe. Horretarako jarri deutse, hain zuzen be, izen ...

Game over: PLT erabarritua

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Musikea
Indarrak bat eginda, PLTko hiru kideak David Gonzalez, Xampe eta Rafa Rueda jaiobarri legez sentidu dira, lehenengo diskoetan igarten diran sentsazinoakaz baina pozik geratu dira azken produktuagaz. Egoereak eraginda, leitekeana da testu ilunagoak agertzea diskoan eta, oro har, diskoa rockeroagoa, zuzenagoa izatea. Hori bai, taldea zuzenean ikusteko datorren urteko martira arte edo itxaron beharko da; bien bitartean, geldiro-geldiro zuzenekoa preparetan eta egoera barrira ohitzen joango dira. Bizkaie!

Dj Axular: ‘Euskal labeldun techno progresiboa jorratu dot ‘Anitza’ diskoan’

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
‘Anitza’ diskoaren aurkezpen kontzertuak: - Getxon, Areetako Geltokiko plazako karpan, zemendiaren 26an. Gaztejainahaste. AFRIKA + SELEKTA + DJ AXULAR + Graffiti erakustaldia. Kontzertua (20:00etan) eta Erakustaldia (17:00etatik 20:00etara). - Mutrikuko Beheko Plazan, abenduaren 4an. - Txitxarron, abenduaren 25ean, arratsaldez. - Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, urtarrilaren 5ean. Bizkaie!

‘Vacaciones de mi mismo’, Manolo Garciaren poesia

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
Beste alde batetik, Los Rapidos taldean eta Quimi Portetegaz batera, Los Burros eta El Ultimo de la fila taldeetan ibili ostean, bakarka hiru disko plazaratu ditu: ‘Arena en los bolsillos’ (1998), ‘Nunca el tiempo es perdido’ (2001) eta, hiru urte isilik egon ostean, ‘Para que no se duerman mis sentidos’ (2004), 16 kantu eta bideoklip bat eta argazkiakaz hornidutako DVD berezia. Manolo Garciak kontzertu bi emon ebazan Bilbon pasa dan astean eta La Casilla ganezka egoala, disko barriko 12 bat ...

‘Hamaika koloretan dantzan’: umeentzako antzerki musikala

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Musikea
Datozen emonaldiak: - Zemendiaren 20an, Goizuetan 18:30etan. - Zemendiaren 24an, Atarrabian 17:30etan. - Zemendiaren 27an, Hendaian 15:00etan. - Zemendiaren 28an, Ikaztegietan 17:30. - Zemendiaren 29an, Sestaon 10:00etan eta 11:30etan. Bizkaie!

Keike, ondarrutarren rock edegia

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Musikea
‘Oinetan kea’, eta hanketan kea dakarre Keikeko gazte ondarrutarrek. Eurak ondo adierazoten daben legez, taldeko partaide danak daukie musikaren munduan euren ibilalditxua eginda, eta hankak urratuta ditue daborduko. Osatu egin beharko dabez, baina, kontzertu ugari daukiez aurreikusita eta. Lehenengoa Laudion, Kautagaz batera aurkezpen legez emongo dabena zemendiaren 19an. Hortik aurrerakoak ugari dira, tartean SAgaz Azkoitian zemendiaren 20an joko dabe, abenduaren 5ean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Iruñean, Elorrion... Atxapunte

Hiru Truku, Nafarroako kantutegiaren altxorraren bila

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Musikea
Hiru Truku taldea maisua da euskal kantagintzan. Ruper Ordorikak berak taldea eskola legez definiduten dau, kantei begiratzeko modu propioa daukiela esanaz. Euskal kantutegia goitik behera aztertu ostean, kanta ederrenak hartu eta moldatzen dabez, beti be berezko esentzia ahaztu barik. Horreetatik hamahiru batu dabez ‘Nafarroako kantu zaharrak’ diskoan, eta eurak autortzen daben legez, ‘publikoari ezezagunak egingo jakoz kantak, izan be, ez gara herririk herri, baserririk baserri ibili, liburu zaharrak aztertzen baino’. Liburuak aztertu, kantak aukeratu, musikea jarri... lan ugari egin dau ...

'Liverpool-Gernika', Jabier Muguruzaren eskutik

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Musikea
Bakarlari moduan lan egiten hasi zanetik plazaratu dauan zazpigarren lana da hau. Hirusta Records etxeak produzidu dau bildumea eta musikariak beraren kantutegiko abesti onenak gogoratu ditu barriro. Ilusinoz beteta dagoala esan dau behin baino gehiagotan Muguruzak, eta aurrerantzean be lan ugari egiteko gogoz eta indarrez dagoala argi itxi gura izan dau. Izan be, orain arte egindakoagaz konparauta, azken disko hau desbardina da, baina datorren urterako preparetan dabilen lanak aurreko guztien ukutua eukiko dau. Bizkaie!

Split 77: asko landutako kasualidadea

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Musikea
Inspirazinoa 80. hamarkadan hartu dabe, euren ume denporetako musikan. Holan ba, garai hareetako sonoridadea gaurkotu eta disko berezi honegaz erdibideko etapea egin gura dabe bilbotarrek, datorren urtean etapa barri bategaz hasteko. Euskal taldea izanda, ingelesez lan egiteko gai izan dirala autortzen dabe. Holan ba, hizkuntza horretan abesteko kapaz dirala ikusita, beti be euskerea baztertu barik, hurrengo lanaren oinarriak finkatu dabez ‘Mentura’ diskoagaz. Atzerrian be ibili dira musikari bilbotarrak, eta autortzen daben legez, ‘talde euskaldun batek nazinoartean joteko aukerea eukala ikusteak ...

Akelarre taldearen agurra

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Musikea
Akelarre jaio zan boladan rock erradikala zan nagusi Euskadin, eta aldarrikapen, protesta eta salaketa sasoia be bai. Euren errepertorioan eurek eginiko abestiak eta euren estilora moldatutako bersinoak jo dabez urteotan plazarik plaza. Halan da be, Akelarreren konpromiso nagusia euskerea izan da: Frankismo sasoian euskeraz abesten eban taldeak nahiz eta galazota egon. Hainbat kontzertu eskaini ditu Akelarrek eta disko asko argitaratu ditu. Akerlarre taldearen ibilbidea ez da ez ahuntzaren gauerdiko eztula.

Euskerazko sei disko XX. mendeko 100 onenen artean

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Musikea
XX. mendeko 100 disko onenen artean gaztelaniaz eta ingelesez abesten daben Euskal Herriko zazpi talderen diskoak be badagoz: Eskorbutoren 'Anti todo' (Discos Suicidas, 1986), 94. postuan, Le Mansen 'Entresemana' (Elefant, 1994), 79an, Los Bichosen In bitter pink (Oihuka, 1991), 76. Lekuan, Aventuras de Kirlianen 'Aventuras de Kirlian' (Dro, 1989), 75ean, La Buena Vidaren 'Soidermesol' (Siesta-Poygram, 1997), 67an, Derribos Arias taldearen 'En la guia, en el listin' (Gasa, 1983), 29an eta Familyren 'Un soplo en el corazon' (Elefant, 1994) 16. postuan ...

V. Udagoieneko Ostera

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Musikea
Abendurako iragarritako lau saio ederrakaz amaituko da aurtengo Udagoieneko Ostera eta Elorrioko Arriola Antzokian, abenduaren 3an, euskerearen nazinoarteko egunean, Maddi Oihenart abeslaria eta Josetxo Goia-Aribe saxojoleak osotutako taldeak “Ilhargi-min” argitaratutako lan barria eskainiko dabe, jazza, folka, musika barriak eta kantu tradizionalak tartekatzen dabez maisutasunez. Ruper Odorika musikari oñatiarraren txandea Balmasedako Udal Aretoan izango da 5ean. Bestetik kantari beteranoa Santurtziko Serantes Aretoan be ikusi ahal izango dogu abenduaren 10ean, kasu honetan Bixente Martínez eta Joseba Tapiagaz batera, Hiru Truku taldeak doinu ...

BITE, Bizkaiko Trikitixa Elkartearen sorrerea

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Musikea
Nazioarteko trikitixa jaialdia Kursaalen Zemendiaren 27an, zapatuan, trikitixeak beteko dau Donostiako Kursaal, iluntzeko zortzietatik aurrera. Hemengo musikariez gan, kanpoko musikariak entzuteko aukerea eukiko dogu, Quebec-etik, Italiatik eta Kantabriatik baitatoz musikari konbidauak. Quebecetik Sabin Jacques soinu-jotzaile bikaina, Italiatik gure artean daborduko ezaguna dan Carlo Rizzo pandero-jotzailea, eta Kantabriatik, barriz, Soltxu eta Miriam, panderoa astintzen pare bakoa dan bikotea. Aurten, perkusinoari emon gura jako garrantzia, eta horregaitik, Euskal Herriko musikariei dagokienean, perkusino-tresnak ondo baino hobeto ezagutzen dabezan lagunak izango dira Jaialdian: Imanol ...

Euskadi Gazteako XIV. Maketa Lehiaketea zemendiaren 13tik 26ra

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Musikea
Aurten aurkeztutako 200 maketetatik onenak aukeratzeko lehenengo pausua ospe handiko kritikariek osotutako epaimahai batek emoten dau. Talde honek 15-20 kanta aukeratzen dauz eta hurrengo egunetan irratian egongo dira entzungai. Interneten be entzun ahal izango dira, irratiaren web gunean. Zemendiaren 27an, ‘Topaldi’ saio berezia egingo da. Egun horretan jasoko dira entzuleen botoak eta ganera, irabazleen izenak jakitera emongo dira, bai epaimahaiak aukeratutako taldea, baita entzuleen boto gehien jaso dauana be. Epaimahaiak izentautako taldeak 3.000 euroko saria jasoko dau eta euren ...

Agur, Alaitz eta Maider!

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Musikea
Hiru disko atara dabez hamalau urte horreetan: Alaitz eta Maider (1997), Inshala (1999) eta Auskalo (2002). Arrakasta itzela euki ostean, daborduko euren ibilbidearen azkena heldu dala dinoe. Erabagia ez dabela egun batetik bestera hartu gogoratu deuskue, eta ‘luzaroan pentsetan ibili ostean, onena ixtea dala erabagi dogu’. Musikearen munduan egindako ibilbidean, jente ugari ezagutzeko aukerea nabarmentzen dabe Alaitz eta Maiderrek. Halan da be, sufridu be egin dabe hamalau urte honeetan, batez be lehenengo diskoa atara ebenean, ‘dana oso arin etorri zan ...