The Pub Ibiltaria 9 plazan

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Musikea
2004ko abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean Bilboko Pio Baroja plazan zuzen-zuzenean grabautako lana da. Aurreko urteotan ohikoa izan da Arenaleko karpapean egitea kontzertua baina aparkalekuaren obrak dirala eta, 9. Pub Ibiltariaren kontzertua Pio Baroja plazan egin da, urtero legez, jentearen sekulako erantzunagaz; horren erakusgarri, Oskorrikoakaz batera, 200 ahots eta 300 musikari baino gehiago batu ziran bederatzigarren hitzorduan. Pub Ibiltariaren bederatzigarrena herririk herri ibiliko da maiatzean baina lehenago Oskorri taldeak beste disko bat aurkeztuko dau. Umeentzako diskoa izango da eta aurreko ...

Bryan Adamsen kapritxoak eta U2 Anoetan

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Musikea
U2 Donostian, abuztuaren 9an Beste talde ezagun batek be Euskal Herria bisitauko dau aurten, abuztuaren 9an Donostiako Anoeta estadioa hain zuzen be. Bilboko BEC azokako Arena aretoaren zabaltze-ekitaldian parte hartzekoak ziran irlandarrak baina Bryan Adams izango da inaugurazinoa egingo dauana. ‘Vertigo 2005’ birea San Diegon (AEB) hasiko dau martiaren 28an laukote irlandarrak eta Ipar Amerikako 13 uritan kontzertuak eskaini ostean, bagilaren 10ean helduko dira Europara Bono eta lagunak, Bruselara hain zuzen be. Europan 24 kontzertu eskainiko ditu taldeak. 'How To ...

Kantuketan 05 jaialdiak Imanol kantaria omenduko dau

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Musikea
Bizkaie!

Elurretan taldea. Pop musikearen alde

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Musikea
Olatu baten zai “Olatu baten zai” deitzen da taldearen lan barria eta 5 abestik eta bideoklip batek osotzen dabe. Bost abestietatik 4 euskeraz dira eta bestea Rodrigo Garciaren olerki baten egokitzapena da. Bideoklipari dagokionean, Arkaitz Basterra izan da zuzendaria eta Peio Irizarrena izan da edizinoaren ardurea. Informazio gehiago behar izan ezkero, http://www.elurretan.com Gotzon Uribe

Euskal Herriko Gazte Orkestrea pozik Txinatik bueltan

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Musikea
Euskal Herriko Gazte Orkestrea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekinbidez jaio zan 1997an. Helburu nagusia euskal musikarien prestakuntzarako tresna izatea da, euskal musikari gazteen arte eta giza heziketa egokia ahalbidetzea hain zuzen be. Azkenik, zubi lana egiten dau Euskal Herriko Gazte Orkestreak, maila handiko musikari gazte horreek lan arlora salto egin dagien. EGO Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako eta BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzek lagundutako ekimena da. EOS etxean Alemanian kontzertuak emon ostean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Berlinen ez eze, Bielefeld ...

Gontzal Mendibil, hogeita hamar urte taula ganean

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Musikea
'Zuri so' ‘Zuri so’ Mendibilen disko biziena dala esan geinke. Berak idatzitako testuez gan, maite dauzan hainbat olerkarienak be erabilten ditu oraingo honetan, Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padron, Kirmen Uribe eta Igor Estankona artistenak berbarako. Horregaitik, akaso, Arratiako musikariak berak autortu dau lan hau sentibera, zuzena eta sakona dala. Amodiozko 11 abesti batzen ditu lanak eta Euskalduna Jauregian danak entzun ahal izango dira, azken hogeita hamar urteotako Mendibilen hainbat kantagaz batera. Disko barria aurkezteko beste kontzertu batzuk be eskainiko ditu ...

GOR barriak

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Musikea
- GOR GAUAK: Pasa den abenduan eginiko Gor Gauetan izandako giro ezin hobea ikusita, beste bi emonaldi izango dira ekimen honen barruan; helburu nagusia zigiluko talde barriei bultzadatxoa emotea da zuzeneko duinen bitartez. Ondokoak dira hurrengo hitzorduak: - Zezeilaren 19an: Tuterako Noboo Aretoan: SKUNK + SKABECHE RIBER BAND - Zezeilaren 24an: Bilboko Kafe Antzokian: KEROBIA + LENDAKARIS MUERTOS Bizkaie!

‘Metamorfosis, Basicamente Lento’, Doctor Deseoren ikuskizuna

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Musikea
Zea Mays-eko Aiora Rementeriaren ahotsagaz, musikearen eta antzerkiaren arteko buztarketea eskaintzen dau Doctor Deseok lan honetan. Ander Lipus-en zuzendaritzapean, kanta trankil ugari joten dabez, 20 baino gehiago. Hori dala eta, kontzertura trankil joan behar da, pare bat ordu baino gehiagoko ikuskizuna da eta. Tartean Mikel Piris saxoa eta flautea joten ibiliko da. Egindako lana DVDan grabauko dabe, eta edozeinek erosi ahal izango dau edonoiz ikusi ahal izateko. 1987an atara eban lehenengo diskoa taldeak, ‘Doctor Deseo’ izenagaz. Garai hareetan ‘euskal rock ...

Tierra Santa eta Flyin Freak taldeek bira erraldoiari ekingo deutsie

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Musikea
Flyin Freak: Idi Bihotz eta Noraezean taldeetan ibilitako hainbat musikari beteranok FLYIN FREAK taldea sortu barri dabe: Mikel Bazar (ahots nagusia), Pedro Hermosilla (gitarra erritmikoa), German Ulazia (teklatua), Gorka Bizar (baxua) eta Albaro Alonso (bateria). Heavya, metala eta power metala oinarritzat hartuta, ingelesez kantetan dabe, euren asmoa ahalik eta urrunenera, Europako nahiz Europaz kanpoko herrietara heltzea da eta. Asmo horregaz kaleratu dabe lehenengo diskoa: It’s the time. Oso abesti luzeak dira (The Last Paradise kantua bederatzi minutukoa da), luzeak ...

"Euskadiko Soinuak" Midem musika azokan

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Musikea
Azkenik, informazino gehiago behar izan ezkero, www.euskadikosoinuak.com webgunera jotea interesgarria izan daiteke; ganera, programan dagozan enpresen arteko komunikazioa bultzatzeko web programa barri bat be eskura dago; horren bitartez, informazioa alkartrukatzeko aukerea dago sektoreko enpresen artean. Gotzon Uribe

Diaspor han, Bat Gehio taldearen azken lana

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Musikea
Abestiek flamenko ukutua daukie, eta pop musikearen eragina be igarten jake. Ganera, runbea eta erritmo beroak be ez dabez ahaztu gura izan Diaspor han lanean. Kontzertu ugari emongo dabez datozan egunotan, Gipuzkoan gehienak, baina beste leku batzuetan be egongo da euren musikeagaz gozetako aukerea. Bizkaie!

Victor de Diego Group

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Musikea
Laugarren disko honetan Victor de Diegok berak sortutako abestiak entzun ahal izango dira. Oraindino ez dau zehaztu zein izango dan lanaren izenburua, baina martiaren hasierarako kalean egongo dala zehaztu dau musika-taldeak. Victor de Diegoren ibilbide musikala 1984an hasi zan ‘Pork Pie Hat’ eta ‘Infussion’ taldeetan. Banda honeekaz sari ugari irabazi ebazan Donostia, Getxo, Mallorca eta Eivissako jaialdietan. Ganera, bakarlaririk onenaren saria jaso eban 1986ko Donostiako Jazzaldian. Ordutik, grabazino eta zuzenekoetan musikari ezagun ugarigaz batera jo dau eta talde askotako partaide ...

Inoren Ero Ni Europan dabil egunotan

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Musika elektronikoa egunotan Bilbon

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Musikea
Bizkaie!

Euskal Herriko Gazte Orkestreak kontzertuak emongo ditu Txinan

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Musikea
Antolatzaile txinatarrakaz adostutako musika-egitarauan Straussen polkak eta balsak dira nagusi. Gabonetako ohiko egitaraua da, Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urtebarri eguneko kontzertu ospetsuan eskaintzen dabenerane antzekoa. Straussen obrez gan, Bizet, Brahms, Mancini, Sarasate, Li Huanzhi, Aragues, Dvorak, Barbieri, Chapi, Vives, Granados, Txaikovski edota Bretonen piezak entzun ahal izango dira Txinako bira horretan. Bizkaie!

Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Egutegia 1. Fasea (Izenemotea eta maketen aurkezpena). 2. Fasea (Sailkatuen kontzertuak zuzenean BilboRock aretoan: Martiaren 3tik maiatzaren 20 arte). - Pop-Rock kontzertuak: eguenetan. - Metal kontzertuak: barikuetan - Joera Barrietako kontzertuak: barikuetan. Azken kontzertuak (Pop-Rock eta Metal) - Finalistak Metal arloan: 2005ko bagilaren 8an, eguaztenean. - Finalistak Pop-Rock arloan: 2005ko bagilaren 9an, eguenean. Gotzon Uribe

Loreak zaraman

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Bizkaie!

Surfin Kaos taldeak eta Fredi Paiak egin dabe Euskal Herrian Euskeraz-en 25. urteurreneko kantua

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
‘Hogeita bost urte eta gero Euskal Herrian Euskaraz’ Horixe da urteurrena ospatzeko erabiliko dan leloa. Mende laurena pasau danean, oraindino be EHE lako erakunde batek hor jarraitzen dau eta zoritxarrez esan behar da ze horrek gaur eguneko egoerea oraindino be ez dala gurako geunkena adierazoten daualako. Euskerearen ofizialtasuna lurralde osoan eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea da aurrerantzean be landu behar dana. 1979an EHEk esaten eban legez, ‘Euskerea barik Euskal Herririk ez!’ leloak inoiz baino zentzun handiagoa dauka gaur egun ...

Benito Lertxundiren lehenengo bederatzi diskoak salgai

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Musikea
1985. urtean, Gaueko ele ixilen baladak lana plazaratu eban Antonio Breschi pianista italiarraren laguntzinoagaz. Mauleko bidean-izatearen mugagabean 1987an plazaratu eban, eta Pazko gaierdi ondua 1989an. Kanta ezagunak eta herrikoiak publikau ebazan lan horretan Lertxundik. 1993. urtean bilduma bikotx bi merkaduratu ebazan, eta 1996an Hitaz oroit lana egin eban. Ahuen sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz eta Nere ekialdean be publikau ebazan Lertxundik. Diskoak - 'Ez Dok Amairu' (Herri gogoa, 1971) - 'Orri laño mehe batek' (Artezi, 1974) - '...eta maita herria, üken dezadan plazera' (Artezi ...

Entzun! musika aldizkariak 18 euskal talderen bideoklipak batzen dituan DVD bat kaleratu dau

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Musikea
DVDan dagozan bideoklipak ondokoak dira: Gari (Hil ez dena); Ruper Ordorika (Zaindu maite duzun hori); Doctor Deseo (Abrázame); La Buena Vida (Un actor mejicano); Afrika (Aparteko mundua); Atom Rhumba (Gone); Inoren Ero Ni (Aurrez aurre); Señor No (Llámame); Su Ta Gar (Bizitzaren borroka); Flyin' Freak (It's the time); Kudai (Ni naiz); Kuraia (Udaberri azidoa); Mermaid (I Rock); Neubat (Basamortu Motela); Audience (Over On fire in a song); Tanta + Xabier Erkizia (Ezer jakin gabe remix). Ganera, Materia taldearen 'Marionettes (some ...